Koronabirusa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Eusko Jaurlaritzak azpimarratu du behar zen bezala hasi zela txertaketa kanpaina

Gainera, Sagarduik iragarri du erresidentzien ostean (egoiliarrak eta langileak), txertoa jasotzen hurrengoak osasun langileak izango direla.
Sagardui, erdian; Berraondo, eskuinean. Argazkia: EITB
Sagardui, erdian; Berraondo, eskuinean. Argazkia: EITB

Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzaren Osasun sailburuak azpimarratu du atzoko egun "historikoa", covid-19aren aurkako txertaketa hasi zenekoa, ongi joan zela osasun arloko "profesional bikainei" esker.

Eusko Jaurlaritzaren Gasteizko egoitzan emandako prentsaurreko batean, eta Iñaki Berraondo sailburuordea aldamenean zuela, Sagarduik jakinarazi du 100 bat profesional izan direla txertoa emateko trebakuntza berezia jaso dutenak.

Horren harira, azpimarratu du atzo "esperotako" 405 dosiak eman zituztela, eta bihar iritsiko direla gaur jaso behar zituzten 16.000 dosiak.

Osasun sailburuak azaldu du txertaketaren ordena hau izango dela: zaharren egoitzak (18.000 bat erabiltzaile eta 15.000 langile); ondoren, "lehen lerroko" osasun langileak, eta, gero, gainerako osasun langileak (guztira 40.000 inguru).

Gogorarazi du txertoa era mailakatuan iritsiko dela, eta "hemen eta mundu osoan" mugatuta dagoela hornidura. Gainera, txertoaren bi dosi eman behar direnez, lehenengoa jaso duenak bigarrena ere jasotzea bermatu beharra dagoela azaldu du.

Ohartarazi du prozesu luzea izango dela, eta bihar 16.000 dosi jasoko dituzten arren, asteazkenera arte ezingo dituztela eman, izoztuta iritsiko baitira.

Sailburuordeak kargua utzi du

Bestalde, Sagarduik iragarri du Iñaki Berraondo Eusko Jaurlaritzaren Osasun sailburuordeak 65 urte bete eta kargua utzi duela, pandemiaren erdian eta Ignacio Garitanok gauza bera egin eta egun gutxira.

Sailburuordeak azpimarratu du ez duela dimititu, 65 urte bete eta "unea" iritsi zaiolako utzi duela.

"Bigarren lerrora joateko unea iritsi zait, beste pertsona batzuei bidea emateko. Nire konpromisoaren eta esker onaren zalantzarik ez dago. Banoan arren, ez noa, eskatzen didaten guztian Osasun Sailari babes osoa emateko asmoa baitut", adierazi du.

Aldaera berria

Erresuma Batuan aurkitutako aldaera berriari dagokionez, Sagarduik esan du gaur egun ez dela kasurik atzeman EAEn, baina ohartarazi du "litekeena" dela aurki iristea.

"Seguru mutazio asko izan direla orain arte. Mutazio honek oso kutsakorra izateagatik eman du arreta Erresuma Batuan", berretsi du.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu eta EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, espazio publiko itxietan, garraio publikoan eta udalerri eta hiri nagusietan da derrigorrezkoa.

Zure interesekoa izan daiteke

Amaia Zabarte senarrarekin eta abokatuarekin
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Kasua artxibatu ostean, Justizian sinestea zaila egiten zaiela deitoratu du Amaya Zabarteren senarrak

Epaileak Amaia Zabarteren kasua artxibatzea erabaki zuen atzo, eta familiak helegitea jarri du gaur. Haren bikotekideak, Joseba Novoak, haserre eta minduta daudela dio. Deitoratu du epaileak ertzainen bertsioa bakarrik izan duela kontuan, lekukoek ziotena eta frogak alde batera utzita. Kasua auzitegi probintzialera iristen denean jarri du itxaropena, orduan espero baitu benetako justizia iristea.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eder Perez (BFF): "Epaileen aurkako indarkeria desagertu egin behar da, eta epaileen batzordeak hartzen dituen erabakien alde gaude, % 100ean"

Bizkaiko Futbol Federazioaren presidenteak argi adierazi du "epaileak babestea" dela lehentasuna. Basaurin izandako gertaera jakin horrez gain, egoerari modu orokorrean begiratu eta epaileen kontrako indarkeriarekin amaitu beharra dagoela esan du. Haren hitzetan, Federazioak eta futbolaren egitura osoak lan egin beharko dute horretarako. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X