GABONAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bilboko XVII. Errege-opil solidarioak milaka errazio banatuko ditu urtarrilaren 5ean

XVII. edizioa asteartean izango da, 10:00etatik 14:00etara, Bilboko Euskal Museoan. Aurten aldez aurretik hitzordua eskatu beharko da.
ilboko Errege-opil solidarioaren XVII. edizioaren aurkezpena
Bilboko Errege-opil solidarioaren XVII. edizioaren aurkezpena. Argazkia: Caritas

Bilboko Errege-opil solidarioaren XVII. edizioa datorren asteartean, urtarrilak 5, izango da Euskal Museoan, 10:00etatik 14:00etara. Aurten ekitaldia beharrezko neurri zorrotzekin egingo da eta aldez aurretik hitzordua eskatu beharko da. Opil eta txokolatearen errazioak eramateko formatuan jarriko dira ontzi birziklagarrietan. Horrela, kanpoan edo etxean kontsumitu ahal izateko eta jende-pilaketak saihesteko.

Opilaren kausa solidario nagusia da belaunaldien arteko pobrezia transmititzearen aurkako borroka eta gizarte-egoera ahulean dauden adingabeei aukerak eta baliabideak errazteko ahalegina. Aurten adingabe eta gazte asko pairatzen ari diren arrakala digitalari aurre egiteko borroka izango du ardatz. Izan ere, askok ez daukate baliabide nahikorik ikasketa-prozesuari behar bezala jarraitzeko eta gabezia horrek arrakala sortzen du gizarte, hezkuntza eta lan aukeretan.

Ekitaldia Bizkaiko Caritasek antolatu du Zazpi Kaleetako Merkatari Elkartearekin eta Euskal Museoarekin lankidetzan.  Aurten ere  Bizkaiko Okindegien Elkarteak egingo du opil solidarioa  Lapiko Catering eta LogiFrío Bilbao enpresekin koordinatuta. Bestalde, Cafe Iruña Catering erakundeak txokolatea eramango du Kaiku eta Baque enpresek doan emandako osagaiekin egina. Ekitaldia LABORAL Kutxaren babesa izango du. 

Gainera, Engranaje Publicidad enpresaren laguntzari esker, www.opilsolidarioabilbo.org webgunea prestatu da parte-hartzea eta errazioen aldez aurreko erosketa errazteko.

Aldez aurreko salmenta digitala museoaren webgunean aktibo dago esteka honetan.  Aurrez aurreko salmentari dagokionez, Bizkaiko Caritasen egoitzan (Erribera kaleko 8an, Bilbon) dagoeneko eros daitezke 12:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara; eta Euskal Museoan, urtarrilaren 2tik aurrera egongo dira eskuragarri, 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara.

Errege-opila

Bilboko Errege-opil solidarioaren ekimena Bizkaiko Caritasek abian jarri zuen 2005ean haur eta gazteen bazterketaren eta pobreziaren aurkako borrokan gizartea inplikatzeko. Helburua da egoera horiek sortzen dituzten kausen inguruan sentsibilizatzea eta adingabeen bizimodua hobetzeko Bizkaiko Caritasek garatzen dituen proiektuetarako dirua biltzea.

GKEak 500 kilogramo baino gehiagoko opila erabiltzen du bere hiru desioak aldarrikatzeko. Opila biribila da, hasierarik eta amaierarik gabekoa, eta horrelako elkartasuna lortu nahi dute, hau da, urte osokoa, biribila eta etengabea. Pertsonen eskura dauden baliabideak eta aukerak partekatuak eta berdintasunez banatu behar dira bakoitzak bere bizimodua garatu ahal izateko. Keinu txiki askoren emaitza edo fruitua izango da jende askoren errealitatea aldatzea. 

Zure interesekoa izan daiteke

Olentzero eta Mari Domingi
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikusmin handia EITBren Bilboko egoitzan, Olentzero eta Mari Domingi agurtzeko eta azken gutunak emateko

Haurren gutunak jasotzen eta haiekin argazkiak egiten izan dira biak ostiral arratsaldean, Bilboko kaleetan zehar egingo duten kalejiraren aurretik. Abenduaren 23an izango da hori, eta zuzenean jarraitu ahal izango da streaming bidez eitb.eus-en, 18:30etik aurrera, Anabel Arrizaren eta Aritz Mendiolaren kontakizunarekin. Emanaldia asteazken arratsaldean emitituko da ETB1en.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Guardia Zibilak erietxera eraman ditu Beloradotik joandakoekin Urduñan bizi ziren mojetako bost, osasun-baldintza kaxkarretan zeudelakoan

Ostegun honetan Santa Klarako monastegitik 87 eta 101 urte arteko bost moja atera dituzte eta Basurtuko erietxera eraman dituzte azterketa egitera, epailearen aginduz. Guardia Zibilak jakitera eman duenez, emakumeak osasun-baldintza txarretan bizi zirela egiaztatu ahala izan dute. Adierazpen horiek gezurtatzeko helburuz, etxeko mojetako batek sareetan zabaldu ditu eraikin barruko irudiak. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X