Ehundik gora positibo berri atzeman dituzte Nafarroan, bosgarren egunez jarraian
Nafarroako Foru Gobernuak emandako behin-betiko datuen arabera, 100eko langa gainditu dute berriz ere covid-19 kasu berriek, bosgarren egunez jarraian. Izan ere, 103 positibo atzeman ziren atzo, ostirala, Foru Erkidegoan.
Astelehenean 102 kasu zenbatu ziren, asteartean 130, asteazkenean 138 eta ostegunean 139.
Nafarroako Gobernuak kutsatze kopuruaren goranzko joera hori herritarren interakzio sozial eta familiar handiagoari egotzi dio.
Atzo 1.287 proba egin ziren (1073 PCR eta 214 antigeno) eta horietako 103 izan zirenez positiboak, positibitate tasa % 8ra igo da.
Gainera, aurreko egunetan beste bost pertsona hil zirela jakinarazi zuten atzo: 87 eta 102 arteko lau emakume eta 89 urteko gizon bat. Datu positibo gisa, atzoko egunez ez zen inor hil covid-19arekin.
Guztira, 968 pertsona hil dira Nafarroan, eta 42.674 pertsona kutsatu dira pandemia hasi zenetik.
Eremuka, Iruñean eta bere eskualdean atzeman zituzten kasu positibo berrien % 75, Tutera aldean % 9, Lizarra aldean % 1 eta gainerakoak ( % 15) Nafarroako beste eremu batzuetan banatu ziren.
Adinaren arabera, 15 eta 29 urte bitartekoak ( % 39) eta 45 eta 59 urte bitartekoak ( % 24) izan ziren kasu berrien gehiegoa. Jarraian, 30 eta 44 urte bitarteko taldea ( % 15), 15 urtetik beherakoen taldea ( % 12), 75 urtetik gorakoen taldea ( % 7) eta 60 eta 75 urte bitartekoen taldea ( % 3).
Ospitaleei dagokienez, atzo 6 ospitaleratze izan ziren (bi ZIUn). Une honetan 130 pertsona daude ospitaleratuta covid-19a dela eta, horietatik 20 ZIUn.
Datuak ez dira onak EAEn ere
Bestalde, koronabirusak Euskadin duen eraginak goranzko joera mantendu du azken 24 orduotan. Kasu berri gutxiago atzeman dituzte, baina positibitate tasa % 7,3ra igo da, Osasun Sailak larunbat honetan jakitera eman duenez. Bezperan % 6,9koa izan zen eta aurreko egunetan % 6 inguruan egon zen.
Atzo, 4.139 froga diagnostiko egin ziren (PCR eta antigeno testak) eta horietatik 302 positiboak izan ziren. Aurreko egunean 490 kasu atzeman zituzten, baina proba gehiago ere egin zituzten: 7.111.
Zure interesekoa izan daiteke
Oihane Mateos, Orain EITBren albiste zerbitzu digitalaren burua, hil da
Kazetaritzari eta etxe honi lotutako ibilbide profesional oparoa garatuta, 45 urterekin zendu da.
Kanoikadak Donostia astinduta abiatu dira jaiak
Euriak ez du unea zapuztu, eta Onintza Mokoroak metxa piztearekin batera lehertu da festa Gipuzkoako hiriburuan. Euskal dantzek protagonismo berezia izan dute, hiriko zortzi taldek eman baitiote hasiera Aste Nagusiari.
Piraten baltsek Kontxako badia hartuko dute berriro astelehenean
Piraten abordatzeak milaka parte-hartzaile bilduko ditu berriro Donostiako Aste Nagusiko hitzordu jendetsuenetako batean, 17:00etan, Donostiako portutik aterako baitira.
Aktibo jarraitzen dute Huelvan eta Castellon piztutako suteek
Castellon, Cullako sutea kontrolpean dute jada, eta Serra d’en Galcerango sutearen bilakaera ona da; Tirigen, aldiz, sugarrek aurrera egiten jarraitzen dute. Nieblan (Huelva), suteak aktibo jarraitzen du, eta 4.000 hektarea erre dira jada.
Blusa eta neska beteranoen eguna ospatu dute larunbat honetan Gasteizko jaietan
Gasteizko nagusiek blusa eta neska beteranoen eguna ospatu dute larunbat honetan. Jardunaldia 09:00etan hasi da, San Migel elizako Andre Maria Zuriaren kaperan egindako elizkizunarekin. Ondoren, beteranoek erroskillak eta ardo gozoa dastatu dituzte, elizako balkoia hartu eta hiriko zaindariari ohiko lore-eskaintza egin aurretik. Guztira, 300 blusa eta neska inguru bildu dira bertan. Ohorezko aurreskua egin ostean, eguneko protagonista nagusiak Artepan okindegira joan dira, txoripanez gozatzera, musika bandaren erritmora.
Ia Nafarroa osoa alertapean egongo da ekaitzengatik; EAE eta Iparraldea, abisu horian
Arratsaldean, bero hodeiak garatu eta zaparrada trumoitsuak, txingorra eta haize bolada gogorrak espero dira, bereziki lurraldearen ekialdean. Ebroko Konfederazio Hidrografikoak ohartarazi duenez, uholdeak egon litezke euriteengatik.
Beroa eta oporrak oztopo dira Euskadin behar diren odol-emateak lortzeko
Tenperatura altuek eta oporraldiek zaildu egiten dute udan transfusioetarako behar den odol kopuruari eustea.
Amaitu dira AP-8ko Irun pareko eta A-8ko auto-ilarak
Trafiko Sailak amaitutzat eman ditu Euskal Autonomia Erkidegoko errepide-sareko bi puntutan sortutako auto-ilarak.
Meta eta TikTok plataformei kontrola indartzeko eskatu die Europako Batzordeak, Ceutako krisia tarteko
Abuztuaren 15aren aurretik, sare sozialok estu zaintzen ari da Brusela. Izan ere, egun horretan beste migratzaile olde bat espero da hiri autonomoan. Horren ildoan, Europako komisarioa bi plataformetako arduradunekin bildu berri da.
Kanoikadak abiatuko du Donostiako Aste Nagusia larunbat honetan
Artillari nagusiak 19:00etan piztuko du metxa Alderdi Ederreko lorategietan, eta horrela emango dio hasiera zortzi eguneko jaiari. Guztira, 400 ekitaldi baino gehiago daude programatuta.