KORONABIRUSA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Oiartzungo eguneko zentro batek uko egin dio erabiltzaileak txertatzeari

Gipuzkoako Foru Aldundiak ziurtatu du nahi duten erabiltzaileen txertaketa bermatuko duela. Horrelako gauzak gerta ez daitezen, zentro horiek publiko egiteko eskatu du EH Bilduk.
Oiartzungo Aiton Etxe.
Oiartzungo Aiton Etxe. Argazkia: Aiton Etxeko webgunea

Gipuzkoako Foru Aldundiak ziurtatu duenez, Oiartzungo Aiton-Etxe eguneko zentroko erabiltzaileek txertoa jasotzeko duten eskubidea bermatuko du eta Osakidetzak zehazten duen txertaketa-protokoloa aktibatuko du lurraldeko baliabide guztietan.

Aiton-Etxeko zuzendariak erabiltzaileen familiei Pfizer-BioNtech txertoa ez dela zentro horretan jarriko dioen zirkularra bidali die, "esperimentazio fasean dagoen produktua" dela iritzita. Zentro horretako 42 plazetatik gehienak Diputazioarekin hitzartutakoak dira eta horren aurrean, "erantzukizunez" jokatzeko deia egin du Foru Aldundiak.

Gipuzkoako Foru Aldundiak ohar baten bidez jakinarazi duenez, eguneko zentroarekin harremanetan jarriko da "idatziaren arrazoiak ezagutzeko" eta, hala badagokio, "beharrezko neurriak" hartzeko.

Era berean, astelehenean, deialdi bat bidaliko die Aldundiak eguneko zentro horretako erabiltzaileen familia guztiei, bilera batera joan daitezen. Bilera horretan, Osakidetzako epidemiologia-arloko arduradunek lehen eskutik emango diete covid-19aren aurkako txertaketaren berri.

Aldundiak gogorarazi duenez, txertoa jasotzea eskubide eta erabaki pertsonala da, eta, beraz, nahi duten erabiltzaile guztiek jasoko dute txertoa.

Txertaketari uko egiten dion zentro hori pribatua dela nabarmendu du EH Bilduk eta horiek publiko bihurtzeko eskatu du

Aiton-Etxe eguneko zentroak covid-19 txertoaren aurka duen jarrera "EAJk eta PSEk zaintzaren alorrean bultzatutako pribatizazioarekin" lotu du Juan Karlos Izagirre EH Bilduren Gipuzkoako Batzar Nagusietako bozeramaileak .

Koalizio abertzalearen ordezkaria "harrituta" agertu da zentroko zuzendariaren jarrerarekin. Izagirrek nabarmendu duenez, zentroa pribatua da, eta zuzendariak emandako argudioak "komunitate zientifikoak eta medikuak emandakoen kontrakoak dira".

Izagirrek, lanbidez medikua denak, esan du bere koalizioak Gipuzkoarentzat nahi duen "osasun eta zaintza sistema publikoan" ezin dela horrelako jarrerarik onartu. "Argi dago sistema publiko sendo bat dela horiek saihesteko bermerik egokiena" esan du, eta horregatik, "pribatizazioaren bideari uko egiteko eta zaintza sistema publiko baten alde lan egiten hasteko" eskatzen die bi alderdi horiei.

Izagirrek azpimarratu duenez, herritar guztiek dute txertoa jasotzeko eskubidea, eta "eguneko zentroetako azken arduradunari dagokio hori bermatzea, kasu honetan, Foru Aldundiari. Horregatik, eskuhartu eta neurriak hartu behar ditu".

Zure interesekoa izan daiteke

Amaia Zabarte senarrarekin eta abokatuarekin
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Kasua artxibatu ostean, Justizian sinestea zaila egiten zaiela deitoratu du Amaya Zabarteren senarrak

Epaileak Amaia Zabarteren kasua artxibatzea erabaki zuen atzo, eta familiak helegitea jarri du gaur. Haren bikotekideak, Joseba Novoak, haserre eta minduta daudela dio. Deitoratu du epaileak ertzainen bertsioa bakarrik izan duela kontuan, lekukoek ziotena eta frogak alde batera utzita. Kasua auzitegi probintzialera iristen denean jarri du itxaropena, orduan espero baitu benetako justizia iristea.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eder Perez (BFF): "Epaileen aurkako indarkeria desagertu egin behar da, eta epaileen batzordeak hartzen dituen erabakien alde gaude, % 100ean"

Bizkaiko Futbol Federazioaren presidenteak argi adierazi du "epaileak babestea" dela lehentasuna. Basaurin izandako gertaera jakin horrez gain, egoerari modu orokorrean begiratu eta epaileen kontrako indarkeriarekin amaitu beharra dagoela esan du. Haren hitzetan, Federazioak eta futbolaren egitura osoak lan egin beharko dute horretarako. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X