Espainiak zazpi edo hamar egunetan jasoko ditu Moderna txertoaren lehen dosiak
Koronabirusaren kontrako Moderna txertoaren lehen dosiak zazpi edo hamar egunetan jasoko ditu Espainiak. Salvador Illa Osasun Ministroak egin du iragarpena ostegun honetan eta gaineratu duenez, datozen sei edo zazpi asteetan aipaturiko txerto horren 600.000 dosi jasoko ditu Espainiak. Bestalde, otsailaren 14ko Kataluniako hauteskundeetan PSCko zerrendaburu izan arren hauteskunde kanpaina hasi arte (urtarrilaren 29an) ministro karguan jarraituko duela ziurtatu du, kritikei entzungor eginez.
Espainiako Gobernuak Katalunian duen ordezkaritzan egindako prentsaurrekoan Salvador Illak azaldu duenez, txerto berri horrek ez du Gobernuak ezarritako txertaketa egutegian aldaketarik eragingo. Gauzak horrela, dagoeneko aurreikusitako faseetan egingo dute txertaketa, adinekoetatik eta lehen lerroan lanean ari diren osasun langileetatik hasita.
Illak garrantzia kendu dio autonomia erkidegoen artekan dauden txertaketa erritmo ezberdinei eta ziur agertu da guztiak ere prozesua azkartzeko lanean ari direla. Duela egun batzuk esandakoari eutsi dio eta uda inguruan Espainiako herritarren % 70 immunizatuta egongo direla adierazi du.
Modernoaren txertoaren bi dosi eman behar dira eraginkorra izateko. Pfizer etxearen txertoarekin alderatuta, merkeagoa da (30 euro balio ditu) eta ohiko hozkailuetan gorde ahal da (Pfizerren txertoa zeropetik 70 ºC-ko tenperaturan mantendu behar da).
Sendagaien Europako Agentziak asteazkenean eman zion bere oniritzia Moderna txertoari. % 94,5eko eraginkortasuna du.
Beste herrialde batzuek egin dutenari jarraituz Pfizerren txertoaren bigarren dosia atzeratzeko aukeraz galdetuta, Illak berretsi du Espainiak "fabrikatzailearen gomendioak" jarraituko dituela. Gauzak horrela, bigarren dosia ez atzeratzearen alde agertu da.
Zure interesekoa izan daiteke
Ikerbasquek 30 ikertzaile erakarri eta 49 milioi euro baino gehiago bildu zituen 2025ean ikerketarako funtsetan
Urtearen amaierarako, 35 herrialdetako 417 profesional zeuden, eta 1.685 lagunek fundazioko langileek gidatutako taldeetan lan egiten zuten.
Kasua artxibatu ostean, Justizian sinestea zaila egiten zaiela deitoratu du Amaya Zabarteren senarrak
Epaileak Amaia Zabarteren kasua artxibatzea erabaki zuen atzo, eta familiak helegitea jarri du gaur. Haren bikotekideak, Joseba Novoak, haserre eta minduta daudela dio. Deitoratu du epaileak ertzainen bertsioa bakarrik izan duela kontuan, lekukoek ziotena eta frogak alde batera utzita. Kasua auzitegi probintzialera iristen denean jarri du itxaropena, orduan espero baitu benetako justizia iristea.
Eureka! Zientzia Museoak ekainaren amaieran itxiko ditu ateak, 25 urteren ondoren
Kutxa Fundazioak ATENEA proiektua bultzatuko du, Tabakaleran, eta jakintza-eredu irekiagoa eta diziplinartekoa proposatuko duena.
Hondarribiak "berariaz" landuko du Alardea Berdintasun Planean, "gatazkaren konponbidean aurrera egiteko"
Udal arduradunek esan dutenez, Emakundek egindako txosten batek ezartzen du Berdintasun Planak gai horri heldu behar diola, "parte-hartzean dauden desorekak direla eta".
Fiskaltzak 22 urteko eskaera mantendu du adingabeei sexu-mesedeak eskaintzeagatik epaitutako Irungo irakaslearentzat
Defentsak, bere aldetik, akusatuaren absoluzioa eskatu du, irakasleakustezko biktimekin "adiskidetasun" harremana soilik zuela eta deliturik ez duela egin iritzita.
Benetako pobrezia % 4tik % 6,1era igo da Euskadin, gizarte-desberdintasunei buruzko inkestaren arabera
Familiek eguneroko gastuak ordaintzeko duten gaitasuna hobetu bada ere, oporretan joateko eta hamar urte baino gutxiagoko autoa izateko zailtasunak areagotu dira.
Eder Perez (BFF): "Epaileen aurkako indarkeria desagertu egin behar da, eta epaileen batzordeak hartzen dituen erabakien alde gaude, % 100ean"
Bizkaiko Futbol Federazioaren presidenteak argi adierazi du "epaileak babestea" dela lehentasuna. Basaurin izandako gertaera jakin horrez gain, egoerari modu orokorrean begiratu eta epaileen kontrako indarkeriarekin amaitu beharra dagoela esan du. Haren hitzetan, Federazioak eta futbolaren egitura osoak lan egin beharko dute horretarako.
Gizon bat atxilotu dute eta hiru adingabe ikerketapean dituzte, irakasleen kontuetara iruzur eginez sartzeagatik
Ikerketapean dauden adinez txikikoak Tuterako ikastetxe bateko ikasleak dira, eta atxilotua, berriz, Iruñean atxilotu dute.
Metak 375 milioi dolarreko isuna ordaindu beharko du, haurren esplotazioagatik eta erabiltzaileen segurtasuna urratzeagatik
Mexiko Berriko fiskalaren arabera, enpresak adingabeengana heltzeko ia mugarik gabeko sarbidea ematen zien “harrapari sexualei”, eta horri esker biktimekin harremanetan jartzen ziren.
Zigorrak ezarri dizkiete Basauri BEA taldeari, entrenatzaileari eta lau jokalariri, epaile neska bati eraso egiteagatik
Klubak hiru partida ateak itxita jokatu beharko ditu; entrenatzaileari eta jokalariei, berriz, lau eta sei partida arteko zigorrak ezarri dizkiete. Gainera, isun ekonomikoak ordaindu beharko dituzte; klubaren kasuan, 600 eurokoa.