KORONABIRUSA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Nafarroak 182 positibo berri atzeman ditu

Azaroaren 13tik zenbatutako kasu kopuru handiena da. Positibotasun tasa apur bat igo da: % 6,6tik % 6,8ra.
Nafarroako Klinika Unibertsitateko ZIU gela bat.
Nafarroako Klinika Unibertsitateko ZIU gela bat. Artxiboko argazkia: EFE

Kasuak goraka Nafarroan. Ostegun honetan 182 kutsatze berri atzeman dituzte 2.666 proba (PCR eta antigenoak) egin ostean, Foru Gobernuak emandako behin-behineko datuen arabera.

Bezperan baino 43 kasu gehiago dira, eta azaroaren 13tik zenbatutako kopururik altuena (orduko hartan 209 kutsatze izan ziren). Positibotasun tasari dagokionez, ordea, igoera ez da horren handia izan: % 6,6 izatetik % 6,8ra igaro da.

Kasu gehien pilatu dituzten gune edo udalerriei dagokienez, Tutera da zerrendan aurrena, 12 kutsatzerekin; ondoren dator Viana, bederatzirekin. Iruñeko Mendillorri eta Azpilagaña auzoetan zortzina positibo zenbatu dituzte.

Baheketa masiboa amaituko dute Erriberrin

Nafarroako Gobernuaren Osasun Departamentuak baheketa masiboarekin jarraituko du gaur Erriberrin, azken egunetan koronabirusaren eraginak nabarmen gora egin duela atzeman ostean.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, espazio publiko itxietan, garraio publikoan eta udalerri eta hiri nagusietan da derrigorrezkoa.

Zure interesekoa izan daiteke

ELA, LAB eta Steilas kalera atera dira Bilbon euskararen alde
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk, LABek eta Steilasek ausardia eskatu diete alderdi politikoei eta euskaldunen hizkuntza eskubideak aldarrikatu dituzte

Lakuntzak (ELA) adierazi du milaka pertsona batu dituen gaur arratsaldeko mobilizazioaren asmoa zela "euskarak bizi duen erasoaldi politiko eta judizialari erantzun antolatu bat ematea". Aranburuk (LAB), bestalde, iritzi dio "gaztelania inposatu nahi dutela eta administrazioko langileei euskaraz lan egiteko eskubidea zaildu nahi dietela.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gizon bat atxilotu dute Madrilen, kalean hilda agertu den emakume baten heriotzarekin zerikusia duelakoan

07:30 aldera gertatu da guztia, Carabanchel auzoan. Osasun-zerbitzuek emakumearen heriotza baieztatu besterik ezin izan dute egin, kolpe larriak baitzituen buruan. Ikerketak aurrera egin ahala, biktima bizi zen etxebizitzatik gertu gizon bat aurkitu dute agenteek, eta atxilotu egin dute, hilketa delitua egotzita. Genero-indarkeria kasu bat izan den ikertzen ari dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X