Positibo berriek behera egin dute Nafarroan, baina tasa % 10etik gertu dago
Positibo berrien kopuruak behera egin du berriro Nafarroan, 133 kasuraino, Foru Gobernuak emandako behin-behineko datuen arabera. Dena dela, positiboen tasak gorantz egiten jarraitzen du, eta % 10etik gertu kokatu da.
Bezperako datuekin alderatuta, 21 kasu gutxiago zenbatu dira. 1.369 proba diagnostiko (PCR eta antigeno) egin dituzte eta horietatik 133 positibo izan dira. Horrenbestez, hirugarren egunez jarraian egin du behera positiboen kopuruak; izan ere, 154 kasu positibo zenbatu zituzten larunbatean, 160 ostiralean eta 182 ostegunean. Dena dela, 100etik gora daude oraindik. Gainera, positibotasun tasa % 9,7ra igo da.
Kasu gehien pilatu dituzten gune edo udalerriei dagokienez, Iruñeko Mendillorri auzoa dago zerrendan buru, 11 kasu positibo atzeman baitituzte bertan. Burlata (9 kasu) eta Erriberri, Arrotxapea (Iruñea) eta Mutiloa (8 kasu) daude jarraian.
Kutsatzeen gorakada nabarmena Estatuan
Betalde, pilatutako kasuen tasa 435era igo da Estatuan, urri bukaerako datu txarrak errepikatuz.
Osasun Ministerioak emandako datuen arabera, ostiraletik 61.422 positibo gehiago detektatu dituzte. Hortaz, guztira, 2.111.782 pertsona kutsatu tea 52.275 hil dira koronabirusarekin Espainian.
Fernando Simon Espainiako Osasun Larrialdietarako koordinatzaileak esan du joera gorakoa dela eta herritarrei egotzi die ardura, Gabonetan izandako jarrera egokia izan ez dela iritzita.
"Oporrak behar baino hobeto igaro ditugu eta orain ondorioak ikusten ari gara", adierazi du. Halaber, baztertu egin du kasuen gorakada Erresuma Batuan agertutako aldaerarekin lotuta egotea.
Zure interesekoa izan daiteke
Oihane Mateos, Orain EITBren albiste zerbitzu digitalaren burua, hil da
Kazetaritzari eta etxe honi lotutako ibilbide profesional oparoa garatuta, 45 urterekin zendu da.
Kanoikadak Donostia astinduta abiatu dira jaiak
Euriak ez du unea zapuztu, eta Onintza Mokoroak metxa piztearekin batera lehertu da festa Gipuzkoako hiriburuan. Euskal dantzek protagonismo berezia izan dute, hiriko zortzi taldek eman baitiote hasiera Aste Nagusiari.
Piraten baltsek Kontxako badia hartuko dute berriro astelehenean
Piraten abordatzeak milaka parte-hartzaile bilduko ditu berriro Donostiako Aste Nagusiko hitzordu jendetsuenetako batean, 17:00etan, Donostiako portutik aterako baitira.
Aktibo jarraitzen dute Huelvan eta Castellon piztutako suteek
Castellon, Cullako sutea kontrolpean dute jada, eta Serra d’en Galcerango sutearen bilakaera ona da; Tirigen, aldiz, sugarrek aurrera egiten jarraitzen dute. Nieblan (Huelva), suteak aktibo jarraitzen du, eta 4.000 hektarea erre dira jada.
Blusa eta neska beteranoen eguna ospatu dute larunbat honetan Gasteizko jaietan
Gasteizko nagusiek blusa eta neska beteranoen eguna ospatu dute larunbat honetan. Jardunaldia 09:00etan hasi da, San Migel elizako Andre Maria Zuriaren kaperan egindako elizkizunarekin. Ondoren, beteranoek erroskillak eta ardo gozoa dastatu dituzte, elizako balkoia hartu eta hiriko zaindariari ohiko lore-eskaintza egin aurretik. Guztira, 300 blusa eta neska inguru bildu dira bertan. Ohorezko aurreskua egin ostean, eguneko protagonista nagusiak Artepan okindegira joan dira, txoripanez gozatzera, musika bandaren erritmora.
Ia Nafarroa osoa alertapean egongo da ekaitzengatik; EAE eta Iparraldea, abisu horian
Arratsaldean, bero hodeiak garatu eta zaparrada trumoitsuak, txingorra eta haize bolada gogorrak espero dira, bereziki lurraldearen ekialdean. Ebroko Konfederazio Hidrografikoak ohartarazi duenez, uholdeak egon litezke euriteengatik.
Beroa eta oporrak oztopo dira Euskadin behar diren odol-emateak lortzeko
Tenperatura altuek eta oporraldiek zaildu egiten dute udan transfusioetarako behar den odol kopuruari eustea.
Amaitu dira AP-8ko Irun pareko eta A-8ko auto-ilarak
Trafiko Sailak amaitutzat eman ditu Euskal Autonomia Erkidegoko errepide-sareko bi puntutan sortutako auto-ilarak.
Meta eta TikTok plataformei kontrola indartzeko eskatu die Europako Batzordeak, Ceutako krisia tarteko
Abuztuaren 15aren aurretik, sare sozialok estu zaintzen ari da Brusela. Izan ere, egun horretan beste migratzaile olde bat espero da hiri autonomoan. Horren ildoan, Europako komisarioa bi plataformetako arduradunekin bildu berri da.
Kanoikadak abiatuko du Donostiako Aste Nagusia larunbat honetan
Artillari nagusiak 19:00etan piztuko du metxa Alderdi Ederreko lorategietan, eta horrela emango dio hasiera zortzi eguneko jaiari. Guztira, 400 ekitaldi baino gehiago daude programatuta.