Covid-19 kasuek gora egin dute berriro Nafarroan
Asteko lehen laneguneko datuek gorakada ekarri dute Nafarroako positibo berrien kopuruan. Izan ere, astelehen honetan 162 positibo zenbatu dituzte, Foru Gobernuak emandako behin-behineko datuen arabera.
Astelehenean, 1.927 proba diagnostiko (PCR eta antigeno) egin dituzte, eta 162k eman dute positibo. Bezperako datuekin alderatuta, igandean baino 29 kasu gehiago atzeman dituzte, eta joan den asteko datuen mailara igo da berriro intzidentzia (160 positibo atzeman zituzten ostiralean, eta 182 ostegunean). Positibotasun tasari dagokionez, jaitsi egin da bezperarekin alderatuta: % 9,7tik % 8,4ra.
Gaixotasun horrekin lotutako sei ospitaleratze berri izan ziren atzo Foru Erkidegoan, bat ere ez zainketa intentsiboetako unitateetan. Halaber, atzo beste heriotza bat izan zen, 82 urteko gizon bat.
Nafarroa da, beste astebetez, covid-19 proba diagnostiko gehien egiten dituen erkidegoa: 826,48 mila biztanleko, Osasun Ministerioaren estatistika ofizialaren arabera. Estatuko batez bestekoa 498,74 da mila biztanleko.
Iruñean eta bere eskualdean kasu positiboen % 59 erregistratu zituzten, Tuteran % 11 eta Lizarran % 10. Gainerako positiboak (% 20) Nafarroako beste zonalde batzuetan banatzen dira.
Bederatzi udalerrik eta auzok bost kasuko langa gainditu dute, gainera. Denen aurretik Iruñeko Arrotxapea auzoa kokatu da, bederatzi kutsatzerekin. Ondoren ageri dira Berriozar eta Sarriguren (Burlata), zortzina kasurekin. Mutiloak zazpi positibo zenbatu ditu, eta Iruñeko Sanduzelai, II. Zabalgunea eta Arrosadia auzoetan eta Barañain eta Antsoainen, zazpina.
Adin-tarteen araberako banaketari dagokionez, 15-29 urtekoen taldean (% 27) eta 45-59 urtekoen taldean (% 24) daude gehienak. Ondoren, 30-44 urtekoen taldean, % 18; eta 60-75 urtekoen taldean, % 12. Azkenik, 75 urtetik gorakoen taldea (% 10) eta 15 urtetik beherakoena (% 9) daude.
Positibo berrien batez besteko adina 42,5 urtekoa da. Generoari dagokionez, kasuen % 57 gizonezkoak dira eta % 43 emakumezkoak.
Ospitale-okupazioaren ikuspegitik, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak jakinarazi duenez, ospitaleratzeen eta alten balantzearen ondoren, 129 pertsona daude ospitaleratuta covid-19arekin (atzo baino bat gehiago); horietatik 15 zainketa intentsiboetako unitateetan daude (atzo baino bat gutxiago), eta beste 14 etxeko ospitaleratzean (atzo bezala). Gainerakoak, 100 gaixo, gela arruntetan daude (atzo baino bi gehiago).
Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatua, eguneroko txostenen arabera eta hilean behin Osasun Ministerioaren datuekin doitu ondoren, 44.060 kasu izan dira Nafarroan. Nafarroan 981 pertsona hil dira jada.
1.000 txerto baino gehiago eman zituzten atzo
Txertaketa planari dagokionez, 6.594 pertsonari jarri diete txertoa atzora arte, eta atzo 1.088 dosi eman zituzten.
Gaur, ia hogei egoitza-zentrotako eta komunitate erlijiosoetako 900 pertsonari jarriko diete txertoa. Langile soziosanitarioek Nafarroako azoka barrutian jarraitzen dute txertoa hartzen.
Zure interesekoa izan daiteke
Oihane Mateos, Orain EITBren albiste zerbitzu digitalaren burua, hil da
Kazetaritzari eta etxe honi lotutako ibilbide profesional oparoa garatuta, 45 urterekin zendu da.
Kanoikadak Donostia astinduta abiatu dira jaiak
Euriak ez du unea zapuztu, eta Onintza Mokoroak metxa piztearekin batera lehertu da festa Gipuzkoako hiriburuan. Euskal dantzek protagonismo berezia izan dute, hiriko zortzi taldek eman baitiote hasiera Aste Nagusiari.
Piraten baltsek Kontxako badia hartuko dute berriro astelehenean
Piraten abordatzeak milaka parte-hartzaile bilduko ditu berriro Donostiako Aste Nagusiko hitzordu jendetsuenetako batean, 17:00etan, Donostiako portutik aterako baitira.
Aktibo jarraitzen dute Huelvan eta Castellon piztutako suteek
Castellon, Cullako sutea kontrolpean dute jada, eta Serra d’en Galcerango sutearen bilakaera ona da; Tirigen, aldiz, sugarrek aurrera egiten jarraitzen dute. Nieblan (Huelva), suteak aktibo jarraitzen du, eta 4.000 hektarea erre dira jada.
Blusa eta neska beteranoen eguna ospatu dute larunbat honetan Gasteizko jaietan
Gasteizko nagusiek blusa eta neska beteranoen eguna ospatu dute larunbat honetan. Jardunaldia 09:00etan hasi da, San Migel elizako Andre Maria Zuriaren kaperan egindako elizkizunarekin. Ondoren, beteranoek erroskillak eta ardo gozoa dastatu dituzte, elizako balkoia hartu eta hiriko zaindariari ohiko lore-eskaintza egin aurretik. Guztira, 300 blusa eta neska inguru bildu dira bertan. Ohorezko aurreskua egin ostean, eguneko protagonista nagusiak Artepan okindegira joan dira, txoripanez gozatzera, musika bandaren erritmora.
Ia Nafarroa osoa alertapean egongo da ekaitzengatik; EAE eta Iparraldea, abisu horian
Arratsaldean, bero hodeiak garatu eta zaparrada trumoitsuak, txingorra eta haize bolada gogorrak espero dira, bereziki lurraldearen ekialdean. Ebroko Konfederazio Hidrografikoak ohartarazi duenez, uholdeak egon litezke euriteengatik.
Beroa eta oporrak oztopo dira Euskadin behar diren odol-emateak lortzeko
Tenperatura altuek eta oporraldiek zaildu egiten dute udan transfusioetarako behar den odol kopuruari eustea.
Amaitu dira AP-8ko Irun pareko eta A-8ko auto-ilarak
Trafiko Sailak amaitutzat eman ditu Euskal Autonomia Erkidegoko errepide-sareko bi puntutan sortutako auto-ilarak.
Meta eta TikTok plataformei kontrola indartzeko eskatu die Europako Batzordeak, Ceutako krisia tarteko
Abuztuaren 15aren aurretik, sare sozialok estu zaintzen ari da Brusela. Izan ere, egun horretan beste migratzaile olde bat espero da hiri autonomoan. Horren ildoan, Europako komisarioa bi plataformetako arduradunekin bildu berri da.
Kanoikadak abiatuko du Donostiako Aste Nagusia larunbat honetan
Artillari nagusiak 19:00etan piztuko du metxa Alderdi Ederreko lorategietan, eta horrela emango dio hasiera zortzi eguneko jaiari. Guztira, 400 ekitaldi baino gehiago daude programatuta.