Epaiketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kote Cabezudo argazkilariaren aurkako hirugarren epaiketa egingo dute datorren astean

Hogei bat emakumeri sexu-delituak eta iruzurra egiteagatik dago auzipetuta argazkilari donostiarra, baina auzi horri lotutako beste hainbat kasu ere baditu zabalik.
Kote Cabezudoren biktimen elkarretaratzea.
Kote Cabezudoren biktimen elkarretaratzea. Artxiboko argazkia: EFE

Kote Cabezudo argazkilaria auzipetuta dago berarekin modelo gisa lan egiten zuten hogei bat emakumeri sexu-delituak eta iruzurra egiteagatik. Ikerketa 2013an abiatu zuten, baina auzi horren baitan beste hainbat kasu ere ireki zituzten bere kontra.

Auzi horien harira, dagoeneko bi epaiketa izan ditu. Lehendabizi, bi urte eta hiru hilabeteko espetxealdia ezarri zioten lekuko bati mehatxu egiteagatik –deklaratuz gero, biluzik agertzen zen argazki bat sare sozialetan zabalduko zuela esan zion-. Eta ondoren, bost hilabeteko beste zigor bat ezarri zioten, Justiziari agiri faltsuak emateagatik –modelo bat adin txikikoa zela ezkutatzen saiatu zen-. Azken epai horren aurka errekurtsoa jarri zuen.

Datorren ostegunean, berriz, hirugarren epaiketa izango du, gazte baten "argazki erotiko bat" sare sozialetan zabaldu izana egotzita. Fiskaltzak zortzi hilabeteko kartzela-zigorra eskatuko du Cabezudorentzat.

Akusazio partikularrak ere espetxealdi bera galdegingo du, baina, era berean, biktimari 3.000 euroko kalte-ordaina ordain diezaiola eskatuko du, argazkia egin zioenean adin txikikoa zela kontuan hartuta.

Bestalde, otsailean eta apirilean beste bi epaiketa izango ditu: alde batetik, frogak ezkutatzen saiatzeagatik –hainbat argazki ordenagailutik ezabatzen saiatu zela leporatzen diote-, eta bestetik, biktimak agertzen diren bideoak edo argazkiak sare sozialetatik kentzeko epaileak emandako agindua ez betetzeagatik.

Auzi nagusiaren ahozko epaiketa hasteko data, berriz, ez dago zehaztuta.

 

Zure interesekoa izan daiteke

GRAFCAV1775. BILBAO, 07/04/2026.- La consejera de Bienestar, Juventud y Reto Demográfico, Nerea Melgosa, (c) el viceconsejero de Juventud y Reto Demográfico, Xabier Legarreta (d) y el director de infancia, adolencencia y familia Gorka Oraá presentan este martes las líneas generales del 'Día sin móvil: un reto para estar más cerca', que se celebrará el próximo 18 de abril en las tres capitales vascas. Observatorio Vasco de la Infancia, Adolescencia y la Juventud. EFE/Luis Tejido
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan

Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Mugikorrik Gabeko Eguna Familian izango da Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familia inguruan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta senideekin egotearen balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X