158 covid-19 kasu berri zenbatu dira Nafarroan, bezperan baino 36 gutxiago
158 covid-19 kasu berri zenbatu dira Nafarroan, azken orduotan, bezperan baino 36 gutxiago. Halere, kutxatzeen kopuruak behera egin duen arren, positibitate tasa % 8,1eraino igo da.
Egunero bezala, atzoko datuei buruzko behin behineko txostena argitaratu du Foru Gobernuak, eta bertan jasotakoaren arabera, ostiralean baino ia mila PCR eta test antigeno gutxiago egin zituzten atzo, 1.963.
Atzo 64 urteko gizon bat hil zen koronabirusarekin. Guztira, 991 hildako baieztatu dituzte Nafarroan.
Eskualdeka, Iruñean eta Iruñerrian positiboen % 56 baieztatu dituzte, Tuteran % 19 eta Lizarran % 9. Gainerako kasuak (% 16) Nafarroako beste zonalde batzuetan antzeman dituzte.
Adinari dagokionez, 45-59 urteko adin tartean positibo berrien % 26 eman dira, eta 30-44 tartean % 21. Ondoren, 15-29 eta 75 urtez gorakoak daude, % 17na kasurekin. Azkenik, 60-75 adin tartean positiboen % 13 antzeman dituzte, eta 15 urtez beherakoen artean % 6. Batez beste positibo berriek 47,9 urte dituzte.
Kasuen % 54 emakumeen artean antzeman dituzte, eta % 46 gizonezkoen artean.
Bestalde, Osasunbideak jakitera eman duenez, 133 pertsona daude ospitalean covid-19arekin (atzo baino bi gehiago), horietatik 15 ZIUn eta 18 etxean (atzo baino hiru gehiago). Gainerako 100 pazienteak logeletan daude.
45.059 pertsona kutsatu dira Foru Erkidegoan pandemia hasi zenetik.
Txertaketa egitasmoari dagokionez, 11.439 pertsonak lehen dosia jaso dute, eta atzo 553 txerto jarri zituzten. Osasun langileak txertoa jasotzen ari dira Refenan.
Bihar hasiko dira Nafarroan koronabirusaren kontrako txertoaren bigarren dosia jartzen. EAEn gaur hasi dira.
Jaitsiera EAEko kasu berrietan
EAEn 676 covid-19 kasu berri erregistratu dituzte azken orduetan, eta positibo tasa % 6,8koa da. ZIUn 92 pertsona daude ingresatuta.
Zure interesekoa izan daiteke
Oihane Mateos, Orain EITBren albiste zerbitzu digitalaren burua, hil da
Kazetaritzari eta etxe honi lotutako ibilbide profesional oparoa garatuta, 45 urterekin zendu da.
Kanoikadak Donostia astinduta abiatu dira jaiak
Euriak ez du unea zapuztu, eta Onintza Mokoroak metxa piztearekin batera lehertu da festa Gipuzkoako hiriburuan. Euskal dantzek protagonismo berezia izan dute, hiriko zortzi taldek eman baitiote hasiera Aste Nagusiari.
Piraten baltsek Kontxako badia hartuko dute berriro astelehenean
Piraten abordatzeak milaka parte-hartzaile bilduko ditu berriro Donostiako Aste Nagusiko hitzordu jendetsuenetako batean, 17:00etan, Donostiako portutik aterako baitira.
Aktibo jarraitzen dute Huelvan eta Castellon piztutako suteek
Castellon, Cullako sutea kontrolpean dute jada, eta Serra d’en Galcerango sutearen bilakaera ona da; Tirigen, aldiz, sugarrek aurrera egiten jarraitzen dute. Nieblan (Huelva), suteak aktibo jarraitzen du, eta 4.000 hektarea erre dira jada.
Blusa eta neska beteranoen eguna ospatu dute larunbat honetan Gasteizko jaietan
Gasteizko nagusiek blusa eta neska beteranoen eguna ospatu dute larunbat honetan. Jardunaldia 09:00etan hasi da, San Migel elizako Andre Maria Zuriaren kaperan egindako elizkizunarekin. Ondoren, beteranoek erroskillak eta ardo gozoa dastatu dituzte, elizako balkoia hartu eta hiriko zaindariari ohiko lore-eskaintza egin aurretik. Guztira, 300 blusa eta neska inguru bildu dira bertan. Ohorezko aurreskua egin ostean, eguneko protagonista nagusiak Artepan okindegira joan dira, txoripanez gozatzera, musika bandaren erritmora.
Ia Nafarroa osoa alertapean egongo da ekaitzengatik; EAE eta Iparraldea, abisu horian
Arratsaldean, bero hodeiak garatu eta zaparrada trumoitsuak, txingorra eta haize bolada gogorrak espero dira, bereziki lurraldearen ekialdean. Ebroko Konfederazio Hidrografikoak ohartarazi duenez, uholdeak egon litezke euriteengatik.
Beroa eta oporrak oztopo dira Euskadin behar diren odol-emateak lortzeko
Tenperatura altuek eta oporraldiek zaildu egiten dute udan transfusioetarako behar den odol kopuruari eustea.
Amaitu dira AP-8ko Irun pareko eta A-8ko auto-ilarak
Trafiko Sailak amaitutzat eman ditu Euskal Autonomia Erkidegoko errepide-sareko bi puntutan sortutako auto-ilarak.
Meta eta TikTok plataformei kontrola indartzeko eskatu die Europako Batzordeak, Ceutako krisia tarteko
Abuztuaren 15aren aurretik, sare sozialok estu zaintzen ari da Brusela. Izan ere, egun horretan beste migratzaile olde bat espero da hiri autonomoan. Horren ildoan, Europako komisarioa bi plataformetako arduradunekin bildu berri da.
Kanoikadak abiatuko du Donostiako Aste Nagusia larunbat honetan
Artillari nagusiak 19:00etan piztuko du metxa Alderdi Ederreko lorategietan, eta horrela emango dio hasiera zortzi eguneko jaiari. Guztira, 400 ekitaldi baino gehiago daude programatuta.