Jokin Bildarratz: "Miraria da ikasgelen % 98,7 zabalik egotea"
229 ikasgela zeuden koronabirusagatik itxita, atzo, Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE). "Hau Tourmalet (mendatea) igotzea bezala da eta kostatzen ari da", esan du Jokin Bildarratz Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak Radio Euskadiko "Boulevard" saioan egin dioten elkarrizketan. Hala ere, ikasgelen % 98,7 zabalik daudela azpimarratu du. Ildo horretan, helburua aurrez aurreko hezkuntza bermatzea dela gaineratu du.
Koronabirusa ikasgeletan izaten ari den intzidentzia aintzat hartuta, irizpideak aldatu dituztela azaldu du Hezkuntza sailburuak. "Orain dela 15 egun kontaktu estu bezala jotzen ziren positibo batengandik metro eta erdira egondakoak", orain, ostera, "bi metrora" dagoena hartzen da kontuan. Beraz, "gela kopurua handitu behar da", zehaztu du. Osasun Sailak ezarritako protokoloen gainean lanean ari diren ikastetxeen "ahalegin handia" nabarmendu du. "Gauzak ondo egiten ari bagara, Osasun Saila aholkuak ematen ari zaigulako da, elkarlanean ari gara".
Jokin Bildarratzek gogoratu duenez, "oraindik alarma egoeran gaude", eta Hezkuntza Sailetik "115 milioi euro" inbertitzen ari dira koronabirusagatik bakarrik, hau da, "Radio Euskadiren aurrekontua baino zortzi aldiz gehiago eta Eusko Legebiltzarraren funtzionamendurako aurrekontua baino hiru aldiz gehiago ".
Hezkuntza sailburuak aurrekontua xehatu du: "1060 irakasle baino gehiago eta jantokietan 1150 profesional baino gehiago jarri ditugu. Ikastetxe publikoen gastua 68 milioi eurotik gorakoa da eta itunpeko ikastetxeena, ostera, 38 milioi eurotik gorakoa. Udalen garbiketa gastuak ordaintzeko 2,5 milioi euro baino gehiago jarri dira. Garbiketan eta segurtasunean milioi bat euro baino gehiago inbertitzen ditugu, hilero, zentro guztietan". Gainera, irailetik urtarrilera bitartean, "irakasleen 19.378 ordezkapen egin dira, iaz baino % 23 gehiago". Horrez gain, hainbat herritako zentroetan "110 karpa" jarri dira eta hiru milioi euro inguru baliatu dira horretara. "Kontuan izan behar dugu ahalegin handia dela", gehitu du.
Mahai sektorialaren harira, sindikatuek jarrera harbera dutela eta "akordioak lortu arte eserita" jarraituko dutela adierazi du.
Datorren urterako matrikulazioari buruz galdetuta jaitsiera izan dela onartu, "% 9 jaitsi da aurreko urtearekin alderatuta". Dena dela, "helburua hezkuntzaren kalitatean lan egitea" da.
Erredakzioan itzulia
Zure interesekoa izan daiteke
Kantauri itsasoko ura 25,2 graduan dago, inoiz baino epelago
Ekainean, normalean, itsasoko ura 18 graduren bueltan egoten bada ere, gaur, ekainaren 24an, Donostiako Aquariumean egindako neurketak Kantauri itsasoko ura 25,2 gradutan dagoela erakutsi du, inoiz baino beroago.
Anne Baskaran Egido gasteiztarraren "Zuriaren, zure, gure... jaiak" izango da aurtengo Gasteizko jaietako kartela
Egileak azaldu du kartelak "Gasteizko jaiak bizitzeko dauden modu anitzak" islatu nahi dituela.
Ertzaintzak Euskadin erregistratutako gorroto delituak % 18 jaitsi dira 2025ean
Kasu horiei buruzko txostenaren egileek jaitsiera hori tentuz interpretatzeko eskatu dute, delitu asko ez baitira salatzen.
Sanferminek 516 ekitaldi izango dituzte, eta protagonismo handiagoa hartuko dute aurten haurrek eta auzoek
Asteazken honetan aurkeztu dute egitarau ofiziala, askotarikoentzako musika, jolasak, erakusketak, su artifizialak, kirol jarduerak, antzerkia, kalejira, ganadu-feria eta prozesioa biltzen dituena. Txupina uztailaren 6an jaurtiko dute, eta festak eztanda egingo du hilaren 14ra arte.
Bilbok badu kartela Aste Nagusirako: "Besarkada urdin bat Bilborentzat"
Juan Manuel Martinez Rodriguezen obra abuztuaren 22tik 30era ospatuko den Bilboko Aste Nagusiaren irudi ofiziala izango da.
"Naruto" anime japoniar arrakastatsua, estreinakoz euskaraz, EITBren PRIMERAN plataforman
Ostegun honetan, ekainak 25, estreinatuko ditu PRIMERANek lehen bost atalak. Guztira 52 kapitulu eskainiko ditu, ostiralero bost berri, lehen aldiz euskaraz bikoiztuta. Estreinaldiaren bezperan, EITBk aurrestreinaldi esklusiboa antolatu du Bilboko egoitzan. Gaur izango da, 18:00etan, Multibox aretoan, eta lehen lau atalak izango dira ikusgai.
"Ihesi, norbera izateko": Trumpen Amerikatik ihes egin eta Euskal Herrian bizi diren transen familien testigantzak jaso ditu EITBk
Seme-alaba transak dituzten zenbait familiak Estatu Batuak utzi eta Euskal Herrira etorri dira. EITBk haien lekukotasunak bildu ditu Ihesi, norbera izateko dokumentalean. Lehenengo erreportajeak asteazken honetako albistegietan ikusi ahal izango dira.
Osakidetzak eTXERTOA ezarri du txertoen kontrola eta segurtasuna hobetzeko
Sistema Bilbo-Basurtu ESIko zenbait zentrotan probatzen ari dira, eta txerto bakoitzaren funtsezko datuak automatikoki erregistratu ahal izango dira eman aurretik.
Bi pertsona zauritu dira Leioako ostalaritzako lokal batean izandako gas-leherketa baten ondorioz
Gertakariaren ondorioz, kaltetutako eraikineko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte, eta udal-teknikariak kalteak ebaluatzen ari dira, Iparragirre kalean.
Zalduondoko (Araba) baso-sutea kontrolatzen saiatzeko lanean jarraitzen dute
Gaur goizaldean Galarreta mendiaren goialdean, Zalduondon (Araba), piztutako baso-suteak aktibo jarraitzen zuen 21:00etan, eta suhiltzaileek sua itzaltzeko lanean jarraitzen dute, Foru Aldundiko iturriek jakitera eman dutenez.