Hezkuntza zentro publikoetako langileak txertatzen hasi dira
Osakidetza gaur arratsaldean hasi da hezkuntza publikoko 55 urtetik beherako langileak (irakasleak eta irakasle ez direnak) txertatzen. Zehazki, maskararik erabiltzen ez duten ikasleekin harremanetan dauden beharginak izango dira txertoa jasotzen lehenak: Haur Hezkuntzakoak, Heziketa Berezikoak, ikasgela egonkorretakoak eta jantokietako begiraleak.
Halaber, gaur hasi dira eguneko zentroetako erabiltzaileak eta zentro horietako 55 urtetik gorako beharginak babesten Pfizerren txertoarekin. Berez, ostiralean abiatu zen txertaketa egoitza horietan, baina AstraZenecaren dosiekin (55 urtetik beherako beharginak babesten hasi ziren).
Horrez gain, ostegun arratsaldean hasi ziren Osakidetzan azpikontratatuta lan egiten duten anbulantzietako langileak immunizatzen, eta gaur jarraituko dute horretan.
Hezkuntzan, hurrengoak, itunpeko eta pribatuetako langileak
Ondoren, itunpeko eskolako irakasleei, eskola pribatuetakoei eta 0 eta 3 urte bitarteko haurrekin lan egiten duten langileei jarriko diete txertoa (12.000 guztira), Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren arabera.
LSB-USO Hezkuntza Irakaskuntza Federazioak adierazi duenez, ikastetxeek dagoeneko egin dituzte egoera horretan dauden langileen zerrendak, eta bi ordutegitan deituko dituzte Mutualiako zentroetara txertoa hartzera: 08:00etatik 08:30era eta 16:30etik aurrera. Txertaketa guztiz borondatezkoa da.
Txertoa jasoko duen hurrengo taldea (6C) Lehen eta Bigarren Hezkuntzako irakasleak izango dira.
6. taldeko langile guztiek (poliziak eta irakasleak) AstraZenecaren txertoa jasoko dute.
Oraingoz, 55 urtetik gorako langileek ez dute txertorik jasoko, nahiz eta maskara erabiltzen ez duten ikasleekin harremanetan egon, LSB-USO sindikatuak salatu duenez.
Osasun Sailak zazpi txertaketa-talde ezarri ditu, pertsona ahulenei eta kutsatzeko arriskua dutenei dosiak emateko.
BIDEOA | Eguneko zentroetako erabiltzaileen txertaketa
BIDEOA | Anbulantzietako langileen txertaketa
Zure interesekoa izan daiteke
Emakume bat eta bi adingabe ospitaleratu dituzte Sesman, horien etxebizitzan izandako sutearen ondorioz
46 urteko emakumeak erredurak egin ditu, eta intoxikatu egin da, kea arnastu baitu. 6 eta 2 urteko umeek, berriz, kea arnastu dute, baina pronostiko arina dute.
Ertzaintzak gizon bat atxilotu zuen atzo Bergaran, euroagindu bat betez
76 urteko gizonak istripua izan zuen GI-627 errepidean, eta identifikatzeko orduan ohartu ziren atxilotzeko euroagindua zuela indarrean.
Horrela eragingo dio Behobia-Donostia lasterketak trafikoari
Igandeko lasterketa herrikoiak eragina izango du trafikoan, autobusen ibilbide eta geltokietan, TAO zerbitzuan eta lurrazpiko aparkalekuetan. Ia 28.000 korrikalarik hartuko dute parte eta milaka izango dira ikustera hurbiltzen direnak ere. Donostiako Udalak garraio publikoa erabiltzeko gomendatu du. 09:45etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en jarraitu ahal izango da zuzenean.
"Irabazi arte", "Generación Click" eta "Los Williams" saioek Telebista Akademiaren Iris sarietako izendapena jaso dute
Sariak banatzeko ekitaldia 2026ko otsailaren 16an egingo dute, Madrilen, Teatro Real antzokian.
"Palestinarekin bat, konpromiso bat" ekimena aurkeztu dute, Gernika-Palestina sareak deituta
Gernika-Palestina herri ekimenak euskal gizartearen konpromisoa eskatu du larunbat honetan, "Palestina babesteko eta elkartasun aktiboan urratsak emateko", bai arlo ekonomikoan, bai arlo humanitarioan. Hainbat "eragile politiko eta sozialen" babesarekin eman du konpromisoaren berri, Donostian egindako prentsaurreko batean, eta Israelekin harremanak haustea eta "nazioarteko zuzenbidea errespetatzea eta aplikatzea" eskatu du.
Xabier Agote (Albaola): "Euskaldunek mundu mailan puntako itsas teknologia garatu zuten duela 500 urte"
EITBk Albaolako presidentearekin hitz egiteko aukera izan du San Juan baleontzia uretaratu eta biharamunean. Pozik eta hunkituta agertu da, baina aurretik lan handia dutela esan du; izan ere, belak eta mastak egin behar dituzte oraindik. Astelehenetik aurrera, lanean jarraituko dute, ontzia ekipatu eta udaberrian berriz ikusgai jartzeko.
Hodi baten hausturak ur-hornidura arazoak eragin ditu Ezkerraldean
Matxura konpondu dute jada, baina txorrotak ireki eta urari isurtzen uzteko gomendatu dute, oraindik zikin egon daitekeelako.
Txalo artean ospatu dute Kanadan 'San Juan' ontziaren uretaratzea
Txalo artean ospatu dute Red Bay Kanadako Ternua eta Labrador probintziako herrian San Juan ontziaren uretaratzea. Bertako herritarrak elkarrekin bildu dira uretaratzea zuzenean ikusteko; izan ere, arrantzale herri horretako uretan aurkitu zuten hondoratuta, 1976an.
Giroa lehortuko du igandean iritsiko den hego-haizeak
Tenperatura minimoek behera egingo dute, baina maximoek, gora. Kostan, abisu horiak egongo dira, olatuen indarragatik.
Gripearen aurkako txertoa jartzeko deia egin die Osasun Sailak 60 urtetik beherakoei, bereziki haurrei
Aste honetan 889 gripe-kasu izan dira, eta horietatik % 6,2 baino ez dira ospitaleratu; aurreko astean, berriz, % 10 izan ziren. Jaitsiera horrek erakusten du txertaketak kasu larriak murriztu ditzakeela.