Urtebete igaro da EAEk osasun alerta indarrean jarri zuenetik
Gaur, martxoak 13, urte bat bete da Eusko Jaurlaritzak EAEn osasun alerta edo larrialdi aitorpena indarrean jarri zuenetik. Horrekin, asmo zuen salbuespeneko neurriak hartzeko eskumena izatea, pertsonak etxean konfinatu ahal izateko edota "leku arriskutsuetan" sarbidea debekatzeko.
Iñigo Urkullu lehendakariak iragarri zuen neurria, egun hartako Gobernu Kontseiluaren ezohiko bileraren osteko agerraldian.
Bi aste lehenago, 2020ko otsailaren 27an, lehen covid-19 kasuak atzeman zituzten Euskal Autonomia Erkidegoan: Txagorritxu ospitaleko (Gasteiz) sendagile bat eta Milanetik iritsi berria zen emakume gipuzkoar bat.
Txagorritxu ospitalea. Argazkia: EFE
Egun bat geroago, Osasun sailburu zenak, Nekane Murgak, hirugarren kasu baten berri eman zuen: Txagorritxuko langile bat, eta martxoaren 4an, covid-19ak eragindako lehen heriotza gertatu zen EAEn; 82 urteko gizon bat hil zen Bizkaian. Gaixotasun kronikoak zeuzkan, eta pneumonia ere bazeukan. Euskal Herri osoko lehen biktima izan zen, eta espainiar Estatuko bigarrena. Galdakaoko ospitalean zendu zen.
Garai hartan, 24 pertsona zeuden kutsatuta Euskal Herrian: 16 Araban, bi Gipuzkoan, hiru Bizkaian, bi Nafarroan eta bakarra Lapurdin.
Hurrengo egunak are okerragoak izan ziren, eta Gasteiz zuten agintariek arretagune nagusi, lekurik kaltetuenetakoa baitzen. Horregatik, martxoaren 9an ikastetxe guztiak itxi zituzten bertan, Jaurlaritzak emandako aholkua betez. Guztira, 62 ikastetxe eta EHUren zazpi zentro zarratu zituzten, eta 61.000 ikaslerengan izan zuen eragina horrek.
Bastida izan zen ikastetxeak ixten lehena
24 ordutan, EAEk eta Estatuak ere neurri zorrotzagoak hartu zituzten. Kultura eta Kirol Ministerioak, esaterako, kirol ekitaldi guztiak, profesionalak barne, ateak itxita egitea erabaki zuen, eta Espainiako Gobernuak Italiara hegazkinez bidaiatzea debekatu zuen, 14 egunez. Gasteizen, bestalde, kirol instalazio publiko zein pribatuak itxi zituzten, eta kultur arloan ere nabaritu zen egoeraren larritasuna. Izan ere, besteak beste, Iruña Rock jaialdia bertan behera utzi zuten.
Birusaren mehatxuari erantzun nahian-edo, koronabirus agerraldia pandemia mailara igo zuen Munduko Osasun Erakundeak. Tedros Adhanom zuzendari nagusiak eman zuen berria, martxoaren 11n.
Gehiago luzatu gabe, EAEk ere ikastetxeak ixteko erabakia hartu zuen. Martxoaren 12an heldu zen iragarpena, eta handik egun batera zarratu zituzten zentro guztiak, Arabakoak salbu, non egun bat arinago itxi zituzten.
Datuen bilakaera okerrera egiten ari zen nabarmen: 346 pertsona zeuden dagoeneko kutsatuta (259 Araban, 71 Bizkaian eta 16 Gipuzkoan). Gainera, 11 heriotza zenbatu zituzten ordura arte EAEn.
Osasun langileak leihoetan txaloka. Argazkia: EFE
Egoerak behartuta, Jaurlaritzak osasun alerta ezarri zuen indarrean martxoaren 13an. Urkulluk onartu zuen egoera "larria" zela, eta oraindik okerrena iristeko zegoela. Hartara, "norbanakoen, familien eta enpresen esfortzua" eskatu zuen, "bereziki, osasun langileena".
Lehendakariaren iragarpena hurrengo egunean helduko zenaren atarikoa izan zen. Iazko martxoaren 14an, Espainiako Gobernuko presidente Pedro Sanchezek alarma egoera ezarri zuen. Egun bat geroago ofizialdu zuten neurria, eta horri esker Estatuko pertsona guztien mugikortasuna mugatu zuten. Etxean geratzeko agindua jaso zuten herritar guztiek, eta salbuespen kasuetan soilik baimendu zuen Gobernuak kalera ateratzea.
Gasteizko kale bat hutsik. Argazkia: EFE
Egoerari buelta eman ezinda zeudela, martxoaren 19an albiste txar batekin esnatu ziren berriro euskal herritarrak. Osasun langileen artean izandako lehen heriotza jazo zen egun hartan. Galdakaoko ospitalean lanean ari zen erizain bat izan zen, hain zuzen ere, osasun langileen artean lehen biktima.
Hilabete eta erdi pasatxo etxetik irten gabe egon ostean, maiatzaren 2an kalera ateratzeko baimena eman zuten, betiere, paseoak edo kirola egiteko baldin bazen. Adin tarteka antolatu zituzten irteerak. Bi egun geroago, maiatzaren 4an, hasi zen deseskalatzea, 0 faseari ekinda, eta astebetera, maiatzaren 11n, lehenengo fasea abiatu zuten EAEn, segurtasun neurri zorrotzak tarteko.
Jendea Bilbotik paseoan. Argazkia: EFE
Albiste gehiago gizartea
TAO zerbitzua, udan: Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Iruñean izango diren aldaketa nagusiak
Bilbon, larunbatetan eta jaiegunetan zerbitzua bertan behera geldituko da, eta abuztutik arratsaldetan gauza bera gertatuko da. Gasteizen, abuztuaren 4tik 31ra bitartean ez da zerbitzua ordaindu beharko. Aitzitik, Donostian larunbat arratsaldeetara eta igande eta jaiegunetara zabalduko da, eta Iruñean, sanferminetan, eguneko 24 orduetan ordaindu beharko da.
Ezingo da erre Iparraldeko parke eta hondartza publikoetan, igandetik aurrera
Eskola inguruak, autobus geltokiak eta kiroldegiak ere debeku horren barruan daude. Ez ditu barne hartzen tabernetako terrazak, ezta bapeagailu edo antzekoak ere.

Gizon bat atxilotu dute Bilbon, apirilean izandako hilketa baten egilea delakoan
Bilboko ertzain-etxean dago, atxiloturi, beharrezkoak diren izapideak amaitu zain.
Bero-boladan ondo lo egiteko aholkuak
Carla Pia Arabako ESIko Loaren Unitateko neurofisiologoak adierazi duenez, bero-boladetan jende askok okerrago egiten du lo, maila zentralean gure tenperatura jaitsi egin behar delako lo hartzeko, eta egun hauetako beroarekin zailagoa da. Arropa gutxiagorekin edo estali gabe lo egitea gomendatzen du, nahiz eta pertsona batzuei kosta egiten zaien.
Min kronikoa duten pertsonen kopurua igo egin da Euskadin, eta, horrekin batera, opioideen erabilera
Euskadin, 370.000 pertsonak pairatzen dute egunero min kronikoa, eta opioideen erabilera bikoiztu egin da sei urtean. Gorakada horrek alarma guztiak piztu ditu, eta botika horien abusua osasun publikoko arazo bihurtzen ari da. Adituek ohartarazi dute premiazkoa dela paradigma aldatzea: min iraunkorra tratatu bai, baina mendekotasuna saihestuta.
EHUk irudi berria aurkeztu du, Chillida Lekun
Chillidak bere garaian egin zuen "kontzeptu unibertsala"ri eutsi dio EHUk, baina marka sinplifikatu du "argiagoa eta gogoratzeko errazagoa egiteko, eta komunikazio inguru berrietara egokitzeko". Horrez gainera, EHUren ereserkia izango den abestia ere aurkeztu dute. Luca Fanelli eta Jone Uria irakasleek egin dute, eta Leire Berasaluzek abestu du.
Osakidetzak 67 lagun artatu ditu azken 10 egunetan, tenperatura altuen ondorioz
Osasun Sailak jakitera eman duenez, 55 pertsona horietatik 37 ospitaleetara nahiz osasun zentroetara eraman behar izan dituzte. Gipuzkoan jazo dira kasu gehienak (40), eta ekainaren 24, 28 eta 29an izan dira beroarekin lotutako intzidentzia kasu kopururik handienak.
Bidaiari bat atxilotu dute Loiun, kontrabandoagatik
Atxilotuak 2.550 tabako-pakete zeramatzan fakturatutako ekipajean.
Uztailaren 7an zezenketen aurkako kalejiran parte hartzeko gonbita egin die Iruñea Antitaurina taldeak herritarrei
Txupinazo egunean Udaletxe Plazatik abiatuko den kalejiraren aurkezpena egin du elkarteak astelehen honetan, Iruñean. "Animaliei tratu txarrak ematea" festaren parte izatearen kontra agertu da taldea, eta "herritar gehienak zezenketen aurka" daudela gaineratu du.
Pablo Ibarren senideak "itxaropentsu, baina zuhur", agertu baita Floridako krimenak nork egin zituen dakien lekukoa
Pablo Ibarren senideak "itxaropentsu, baina zuhur" daude, Floridako krimenen benetako egileak ezagutzen dituen lekuko bat agertu berritan.