Errege Kopa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Istiluak Bilbon Athleticeko ehunka zaleren pilaketen ondorioz

Lekukoek adierazi dutenez, bidean gurutzatutako edukiontziren bat erre da, eta neska bat Basurtuko Ospitalera eraman behar izan dute zaurituta botilakada bat jaso ondoren.
18:00 - 20:00
Istiluak eta jende pilaketak Bilboko Poza kalean

Ehunka gaztek elkarretaratzea egin dute gaur arratsaldean Pozasen, Poza Lizentziatua kaleko tabernen gunean, Athleticen eta Realaren arteko finala noiz hasiko zain. Ondorioz, istiluak eta karga polizialak izan dira horiek desegiteko.

Athleticen aldeko kantu etengabeen, bufanden eta banderen artean, bazkaltzeko orduaren ostean, jendetzak ia ez zuen kaletik pasatzen uzten, ez zen segurtasun distantzia errespetatzen, eta ezinezkoa zen jakitea taldeak lau pertsonakoak ziren, araudiak agintzen duen bezala.

Ertzaintzako agenteak bertaratu dira eta karga batzuk egin dituzte, agenteen aurka botila jaurti ostean. Hori dela eta, hainbat pertsona identifikatu eta zigortu dituzte osasun araudia urratzeagatik, Ertzaintzak jakitera eman duenez.

Une jakin batean, bertan zeuden hainbat pertsona edukiontziak gurutzatzen hasi dira, eta horietako bati su eman diote. Ondorioz, suhiltzaileek esku hartu behar izan dute. Gainera, neska bat Basurtuko Ospitalera eraman behar izan dute zaurituta botilakada bat jaso ondoren.

18:00 - 20:00

Iñigo Urkullu lehendakariak pilaketetan gazteek izandako jarrera "iraingarria" salatu du Facebook bidez. "Min ematen dit, halaber, Athletic Clubeko eta Real Sociedad-eko ereserkietan agertzen den letrarekiko sentimendu zintzorik ez izateak", adierazi du lehendakariak sare sozialean, eta zale batzuen "solidaritaterik eza" eta "arduragabekeria", nabarmendu ditu.

Bestalde, Juan Mari Aburto Bilboko alkateak "zentzutasun pixka bat" eskatu die finalaren aurretik istiluak sortzen ari diren "astrapotoei". "Ez dituzue gure Athleticen eta gure hiriaren balioak ordezkatzen. Mesedez, zuhurtasun pixka bat eta utzi bakean ospatzen", eskatu du alkateak.

Desordena publikoak egotzita ikerbidea abiatu du Ertzaintzak, "ekintza bandalikoen" egileak identifikatzeko helburuarekin.

Era berean, Bilboko Udaltzaingoak herritarren laguntza eskatu du, "ekintza bandalikoen" egileak identifikatzeko. Sare sozialen bidez, Udaltzaingoak liskarren bideoak, argazkiak edo informazio dutenei mezu pribatuen bitartez Twitterren eta Facebooken harremanetan jartzeko eskatu die.

Bestalde, Sare Antifaxistak Ertzaintzaren dispositiboa gogor kritikatu du sare sozialetan: "polizia eredu zaharkitua da, istiluak eta desgraziak soilik eragiten dituelako". "Beste behin ere agindua 'denarekin sartzea' izan da", gaineratu du, Iñigo Cabacas auziari erreferentzia argia eginez.

Gainera, Sare Antifaxistak Urkullu, Erkoreka eta Aburtoren adierazpenak kritikatu ditu: "Ez dituzu iragan, orain edo etorkizuneko erantzukizunik onartzen entzungo". "Bitxia da, baina merkataritza-guneetan eta saltokietan aglomerazioen berri izan dugu, baina horietan ez dute kargatu", alderatu du.

Donostian ez da jende pilaketa bera izan. Jende asko "poteatzera" irten da Realeko elastikoekin Alde Zaharrean, baina hainbesteko jende pilaketarik gabe.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Zure interesekoa izan daiteke

Amaia Zabarte senarrarekin eta abokatuarekin
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Kasua artxibatu ostean, Justizian sinestea zaila egiten zaiela deitoratu du Amaya Zabarteren senarrak

Epaileak Amaia Zabarteren kasua artxibatzea erabaki zuen atzo, eta familiak helegitea jarri du gaur. Haren bikotekideak, Joseba Novoak, haserre eta minduta daudela dio. Deitoratu du epaileak ertzainen bertsioa bakarrik izan duela kontuan, lekukoek ziotena eta frogak alde batera utzita. Kasua auzitegi probintzialera iristen denean jarri du itxaropena, orduan espero baitu benetako justizia iristea.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eder Perez (BFF): "Epaileen aurkako indarkeria desagertu egin behar da, eta epaileen batzordeak hartzen dituen erabakien alde gaude, % 100ean"

Bizkaiko Futbol Federazioaren presidenteak argi adierazi du "epaileak babestea" dela lehentasuna. Basaurin izandako gertaera jakin horrez gain, egoerari modu orokorrean begiratu eta epaileen kontrako indarkeriarekin amaitu beharra dagoela esan du. Haren hitzetan, Federazioak eta futbolaren egitura osoak lan egin beharko dute horretarako. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X