KORONABIRUSA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Alarma egoeraren amaiera autonomia erkidegoekin ez alderatzea deitoratu du Urkulluk

Garai hori "kudeatzeko konplexua izango dela" iragarri du lehendakariak, "pandemiaren bilakaera epidemiologikoaren menpe egongo baikara".
Iñigo Urkullu LABIren bilera baten ostean
Iñigo Urkullu. Argazkia: EFE.

Iñigo Urkullu lehendakariak deitoratu egin du alarma egoera maiatzaren 9an amaitzeko aukera "autonomia erkidegoekin kontrastatu gabe" iragarri izana.

Urkulluk, sare sozialen bidez, esan du alarma egoera amaitzea "gizarte osoaren nahia dela", baina "aurreikus ezin daitezkeen baldintzen menpe dagoela, pandemiaren eta covidaren aurkako txertoaren eboluzioa, esaterako".

Lehendakariak azpimarratu duenez, iragarpen hori autonomia erkidegoak kontuan hartu gabe egin du, "osasun arretaren arduradunak eta lehen egunetik birusaren aurkako lehen lerroan dudenak baitira".

Gogorarazi duenez, ekainaren erdialdetik presidente autonomikoen bi konferentzia baino ez dituzte egin pandemiaz modu monografikoan hitz egiteko: uztailaren 31n, Donemiliaga Kukulan, eta urriaren 26an, Ursula Von der Leyen Europako Batzordeko presidentearekin.

Alarma egoera maiatzaren 9an amaitzea "posible izatea nahiko nuke", adierazi du Urkulluk, eta une horren eta "abuztuaren amaierarako iragarritako biztanleriaren % 70eko immunitatearen" arteko aldian txertoen hornidura bermatuta egotea eta gizarteak prebentzio-neurriak ("maila indibidual eta kolektiboan") betetzen jarraitzea nahiko lukeela gaineratu du.

"Horrek guztiak, txertoak eskuragarri izateak eta araudia zorrotz betetzeak, hain murriztaileak ez diren neurriak hartzen lagunduko luke", azaldu du.

Hala ere, garai hori "kudeatzeko konplexua" izango dela iragarri du, eta "beti egongo da pandemia baten bilakaera epidemiologikoaren mende".

Den dela, Euskadik pandemiaren aurkako legearen tramitazioa jarri du abian, eta lege horrek "berme juridiko guztiak" emango dizkie Eusko Jaurlaritzak covidaren hedapenari eusteko ezartzen dituen murrizketei (maiatzaren 9aren ondoren alarma egoeraren eta legezko "aterkiaren" jarraipenari buruzko "ziurgabetasuna" dela eta).

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Zure interesekoa izan daiteke

Amaia Zabarte senarrarekin eta abokatuarekin
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Kasua artxibatu ostean, Justizian sinestea zaila egiten zaiela deitoratu du Amaya Zabarteren senarrak

Epaileak Amaia Zabarteren kasua artxibatzea erabaki zuen atzo, eta familiak helegitea jarri du gaur. Haren bikotekideak, Joseba Novoak, haserre eta minduta daudela dio. Deitoratu du epaileak ertzainen bertsioa bakarrik izan duela kontuan, lekukoek ziotena eta frogak alde batera utzita. Kasua auzitegi probintzialera iristen denean jarri du itxaropena, orduan espero baitu benetako justizia iristea.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eder Perez (BFF): "Epaileen aurkako indarkeria desagertu egin behar da, eta epaileen batzordeak hartzen dituen erabakien alde gaude, % 100ean"

Bizkaiko Futbol Federazioaren presidenteak argi adierazi du "epaileak babestea" dela lehentasuna. Basaurin izandako gertaera jakin horrez gain, egoerari modu orokorrean begiratu eta epaileen kontrako indarkeriarekin amaitu beharra dagoela esan du. Haren hitzetan, Federazioak eta futbolaren egitura osoak lan egin beharko dute horretarako. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X