Gipuzkoak gainditu du jada EBk 2025erako ezarritako % 55eko birziklapen maila
Gipuzkoak Europar Batasunak 2025erako ezarritako % 55eko birziklapen maila gainditu du bost urte lehenago, Jose Ignacio Asensio Ingurugiro diputatuak jakinarazi duenez.
Asensiok 2020ko zabor bilketari eta hiri hondakinen birziklapenari buruzko datuak eman ditu gaur Donostian, eta azaldu du birziklapen maila % 55,24ra iritsi zela, aurreko urtean baino bi puntu gorago.
Gaikako bilketa % 57,96ra iritsi zen, errefusa baino 16 puntu gorago, nahiz eta azken hori % 0,83 hazi den, pandemiaren ondorioz kutsatutakoen zaborrak zuzenean errefusaren ontzira botatzen direlako, Aldundiaren esanetan.
Gainera, Gipuzkoan % 4,96 zabor gutxiago sortu zen aurreko urtearen aldean, 331.153 tonatik 314.720ra jaitsita.
2020an 2015-2019 epeko goranzko joerarekin jarraitu izana txalotu du; izan ere, 12,98 puntu hazi da birziklapen tasa, bost urte lehenago % 42,26an baitzegoen.
Gaika, biohondakinetan izan zen hazkunde handiena iaz, 2019an baino 2,06 puntu gehiago birziklatu baitzena (% 49,56).
Hala ere, gainerakoetan beheraka egin du tasak 2019aren aldean (beira, papera eta kartoia, eta ontziak).
Kontrako aldean sukaldeko olioan izandako gorakada dago, eta etxeko erreformekin lotutako tamaina handiko hondakinak.-
Zure interesekoa izan daiteke
Eusko Jaurlaritzak euskara azterketetako zeroen auziko "balizko gorabeherak" aztertzeko eskatu dio EHUri
Unibertsitate eta Hezkuntza sailburuek eta errektoreak urgentziazko bilera egin dute, giro adeitsuan. Aurretik, Jaurlaritzaren bozeramaileak eskatuta zuen azterketak azkar zuzen ditzatela, eta Unibertsitatearen esku daudela esan du. EHUk erantzun du "prozesu guztia" Eusko Jaurlaritzarekin batera egiten dela.
39 urteko gizon bat atxilotu dute, Basaurin adingabe bati sexu-erasoa egitea egotzita
Erasoa larunbat goizaldean egin zuten, lonja batean.
Nafarroako Larrialdietako Zuzendariordetzak botako du sanferminetako txupinazoa
Erakunde hori aukeratu dute herritarrek bozketan, Joseba Asiron alkateak iragarri duenez.
Amaitu da Martuteneko presoak Zubietako espetxe berrira lekualdatzeko prozesua
Ertzaintzaren konboi batek 230 preso eraman ditu asteazken honetan Martutenetik Zubietako espetxe berrira, segurtasun neurri zorrotzekin. Operatibo honekin amaitutzat eman da espetxe zaharraren huste historikoa.
44 urteko garraiolari bat hil da Murchanten, beste kamioi batekin izandako istripu batean
Ezbeharra AP-68an gertatu da. Bertaratu diren langileek ezin izan dute ezer egin hildakoaren bizia salbatzeko. Istripuan 41 urteko beste garraiolari bat zauritu da.
Bi pertsona atxilotu dituzte Bizkaian, Hezbollahrekin zerikusia dutelakoan
Operazioa sekretupean dago, eta ez dute xehetasun gehiagorik zabaldu. Libanoko taldearen beso armatua Europar Batasuneko erakunde terroristen zerrendan dago; ez, ordea, alderdi osoa.
Lau segurtasun kamera suntsitu dituzte Gasteizko Alde Zaharrean
Gasteizko Udalak adierazi duenez, erasoak ostiralean hasi ziren eta astelehen gauean jarraitu dute, eta milaka euroko kalteak eragin dituzte.
Honelakoa da USaPeko azterketak berrikusteko prozesua
Gauerdian amaitu da unibertsitatera sartzeko proba berrikustea eskatzeko epea, eta behin betiko kalifikazioak ekainaren 22an argitaratuko dira.
Taxien Gasteizko ordenantza berriak sektorearen gehiengoaren babesa jaso du eta onartzeko bidean da
Profesionalen segurtasuna eta gauerako gutxieneko zerbitzuak dira hobetu daitezkeen alderdietako batzuk. Zerbitzu horietarako, 50 taxiko partidari eutsiko dio Udalak.
Errenteriako Bertso Eskolako erasoen auzia artxibatu dute, salaketarik ez dagoelako
Ez dago inolako salaketarik, eta Fiskaltzak ezin du ofizioz jardun salaketarik ez dagoenean.