KORONABIRUSA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bost pertsona hil dira covid-19arekin Nafarroan, eta kutsatzeak egonkor mantendu dira

Igandean 105 postibo detektatu zituzten, duela astebete baino 19 gutxiago eta duela 15 egun baino 30 gutxiago, hain zuzen ere.
Osasun langile bat proba diagnostiko bat egiten.
Osasun langile bat proba diagnostiko bat egiten. Argazkia: EFE.

Egonkor mantendu dira covid-19 kasuak Nafarroan, 105 kasu zenbatu baitira, bezperako datuaren antzera (106), baina azken egunetan beste bost heriotza izan dira, Foru Gobernuak emandako datuen arabera.

Zehazki, igande honetan 1.491 proba diagnostiko egin zituzten (bezperan baino 353 gutxiago) eta horietatik % 7 positibo izan ziren. Horrenbestez, proba gutxiago eginda, positibo gehiago atzeman dituzte azken orduetan (ia puntu bat eta erdi gehiago).

Duela astebete baino 19 gutxiago dira eta duela 15 egun baino 30 gutxiago.

Antsoain izan da kutsatze gehien atzeman dituen udalerria, zazpirekin. Ondoren datoz Carcar eta Barañain, seina kasurekin, eta Altsasu, bostekin. Azkoienen eta Iruñeko Txantrea eta Donibane auzoan launa positibo zenbatu dituzte.

Ospitaleetan 190 paziente daude covid-19ak jota. Atzo, beste zortzi pertsona ospitaleratu zizuten, horietako bat zainketa intentsiboetako unitatean. Halaber, 81, 80 eta 76 urteko hiru gizon hil ziren atzo, eta beste bi adineko aurreko egunetan. Guztira, 1.171 heriotza izan dira Nafarrona koronabirusaren ondorioz.

Positibo berriak ondoko adin tarteetan antzeman dituzte: % 26, 15 urtetik beherakoen artean; % 24, 45 eta 59 urte bitartean; % 21, 15 eta 29 urte bitartean; % 14, 30 eta 44 urte bitartean; % 12, 60 eta 75 urte bitartean; eta % 3 75 urtetik gorakoen artean.

Positibo berrien bataz besteko adina 34,5ekoa da.

 

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Zure interesekoa izan daiteke

Amaia Zabarte senarrarekin eta abokatuarekin
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Kasua artxibatu ostean, Justizian sinestea zaila egiten zaiela deitoratu du Amaya Zabarteren senarrak

Epaileak Amaia Zabarteren kasua artxibatzea erabaki zuen atzo, eta familiak helegitea jarri du gaur. Haren bikotekideak, Joseba Novoak, haserre eta minduta daudela dio. Deitoratu du epaileak ertzainen bertsioa bakarrik izan duela kontuan, lekukoek ziotena eta frogak alde batera utzita. Kasua auzitegi probintzialera iristen denean jarri du itxaropena, orduan espero baitu benetako justizia iristea.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eder Perez (BFF): "Epaileen aurkako indarkeria desagertu egin behar da, eta epaileen batzordeak hartzen dituen erabakien alde gaude, % 100ean"

Bizkaiko Futbol Federazioaren presidenteak argi adierazi du "epaileak babestea" dela lehentasuna. Basaurin izandako gertaera jakin horrez gain, egoerari modu orokorrean begiratu eta epaileen kontrako indarkeriarekin amaitu beharra dagoela esan du. Haren hitzetan, Federazioak eta futbolaren egitura osoak lan egin beharko dute horretarako. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X