KORONABIRUSA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Nafarroak 75 kutsatze atzeman ditu eta positibotasun tasa % 2,9ra jaitsi da

Bigarren egunez jarraian, 100etik behera kokatu dira positiboak, martxoko datuen mailan. Atzo, beste bost pertsona eraman zituzten ospitalera.
Emakume bat, kalean.
Emakume bat, kalean. Artxiboko argazkia: EFE.

Astea 75 positibo atzemanda abiatu dute Nafarroan, Foru Gobernuak emandako behin-behineko datuen arabera.

Zehazki, atzokoan 2.556 proba diagnostiko egin zituzten (bezperan baino 1.240 gehiago) eta horietatik % 2,9 positibo izan ziren. Hori horrela, proba gehiago eginda, positibotasun tasak behera egin du nabarmen (% 4,6an zegoen).

Bezperan baino 15 kasu gehiago badira ere, duela astebeteko datuekin alderatuta, 47 kasu gutxiago dira, eta duela 14 egun baino 55 gutxiago.

Kasu gehien pilatzen dituzten udalerri edo guneei dagokienez, Azagra da denen buru, sei positiborekin. Azkoienen eta Iruñeko Arrosadian bosna kasu zenbatu dituzte. Azkenik, Caparroson, Etxarri Aranatzen eta Martzillan hiruna kutsatze izan dira.

Nafarroako ospitaleetan 135 paziente daude koronabirusak jota, igandean baino zazpi pertsona gutxiago. Atzo, beste bost lagun eraman zituzten ospitalera, horietako bat zainketa intentsiboetako unitatera.  

Adinari dagokionez, kutsatze gehienak (% 24) 30-44 eta 15-29 adin tarteetan detektatu dituzte; % 23, 15 urtetik beherakoen artean; % 15, 45 eta 59 urte bitartean; % 11, 60 eta 75 urte bitartean; eta % 3, 75 urtetik gorakoen artean.  Positibo berrien batez besteko adina 34,3 urtekoa da.

Pandemia hasi zenetik 1.177 pertsona hil dira covid-19aren ondorioz eta 60.752 positibo baieztatu dituzte.

 

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Zure interesekoa izan daiteke

Amaia Zabarte senarrarekin eta abokatuarekin
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Kasua artxibatu ostean, Justizian sinestea zaila egiten zaiela deitoratu du Amaya Zabarteren senarrak

Epaileak Amaia Zabarteren kasua artxibatzea erabaki zuen atzo, eta familiak helegitea jarri du gaur. Haren bikotekideak, Joseba Novoak, haserre eta minduta daudela dio. Deitoratu du epaileak ertzainen bertsioa bakarrik izan duela kontuan, lekukoek ziotena eta frogak alde batera utzita. Kasua auzitegi probintzialera iristen denean jarri du itxaropena, orduan espero baitu benetako justizia iristea.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eder Perez (BFF): "Epaileen aurkako indarkeria desagertu egin behar da, eta epaileen batzordeak hartzen dituen erabakien alde gaude, % 100ean"

Bizkaiko Futbol Federazioaren presidenteak argi adierazi du "epaileak babestea" dela lehentasuna. Basaurin izandako gertaera jakin horrez gain, egoerari modu orokorrean begiratu eta epaileen kontrako indarkeriarekin amaitu beharra dagoela esan du. Haren hitzetan, Federazioak eta futbolaren egitura osoak lan egin beharko dute horretarako. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X