Txertoak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

AstraZenecaren bigarren dosiari buruzko erabakia beste astebetez atzeratu dute

Osasun Publikoaren Batzordeak datorren astean erabakiko du lehendabiziko dosia hartu zuten 60 urtetik beherakoei bigarrena eman ala ez.
AstraZenecaren txertoa.
AstraZenecaren txertoa. Artxiboko argazkia: EFE

Carolina Darias Espainiako Osasun ministroak jakinarazi duenez, Osasun Publikoaren Batzordeak datorren astean erabakiko du AstraZenecaren txertoaren lehen dosia hartu zuten 60 urtetik beherako pertsonei bigarrena emango zaien ala ez.

Lurraldeen arteko osasun kontseiluaren ondotik egin du agerraldian, Dariasek azaldu du erabaki hori txerto ezberdinak konbinatzeko orain arte egin diren entsegu klinikoen emaitzen arabera hartuko dutela. Ikerketa hori, besteak beste, Gurutzetako ospitalean egiten ari dira eta lehendabiziko emaitzak maiatza erdialdean ezagutuko direla espero da.  

Madrilgo eta Andaluziako erkidegoek kritikatu egin dute erabakia beste behin atzeratu izana eta azpimarratu dute ezinbestekoa dela lehenbailehen jakitea bigarren dosiarekin zer egin behar  den, bestela lehenengo dosiaren eragina galtzeko arriskua egongo delako.

Norvegia bezalako herrialdeetan AstraZenecarekin egiten ari ziren kanpaina bertan behera uztea erabaki dutela eta, Dariasek esan du "herrialde bakoitzean testuingurua ezberdina" dela eta "erabakiak beharrizanen arabera" hartu behar direla.

Hala ere, berretsi egin du baimendutako txerto guztiak direla seguruak.

Osakidetzak AstraZenecaren dosiak gordeko ditu

Testuinguru honetan eta dena argitu arte, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak azkeneko bidalketan jaso zituen AstraZenecaren 17.000 dosia gordetzea erabaki du.

Orain arte, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 1.064.461 dosi jarri dira: Pfizerrenak 705.370;  AstraZenecarenak 263.673; Modernarenak 82.671; eta Janssenenak 12.747.

Euskal Autonomia Erkidegoan 318.466 lagun dauden immunizatuta, herritarren % 14,4.

Zure interesekoa izan daiteke

Amaia Zabarte senarrarekin eta abokatuarekin
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Kasua artxibatu ostean, Justizian sinestea zaila egiten zaiela deitoratu du Amaya Zabarteren senarrak

Epaileak Amaia Zabarteren kasua artxibatzea erabaki zuen atzo, eta familiak helegitea jarri du gaur. Haren bikotekideak, Joseba Novoak, haserre eta minduta daudela dio. Deitoratu du epaileak ertzainen bertsioa bakarrik izan duela kontuan, lekukoek ziotena eta frogak alde batera utzita. Kasua auzitegi probintzialera iristen denean jarri du itxaropena, orduan espero baitu benetako justizia iristea.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eder Perez (BFF): "Epaileen aurkako indarkeria desagertu egin behar da, eta epaileen batzordeak hartzen dituen erabakien alde gaude, % 100ean"

Bizkaiko Futbol Federazioaren presidenteak argi adierazi du "epaileak babestea" dela lehentasuna. Basaurin izandako gertaera jakin horrez gain, egoerari modu orokorrean begiratu eta epaileen kontrako indarkeriarekin amaitu beharra dagoela esan du. Haren hitzetan, Federazioak eta futbolaren egitura osoak lan egin beharko dute horretarako. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X