AstraZenecaren bigarren txertoa jaso nahi dutenek sinatu beharreko dokumentua
AstraZenecaren lehenengo dosia jaso duten 60 urtetik beherakoek bigarrena Pfizerrena izatea nahi ez badute, baimena emateko dokumentu bat (deskargatu) sinatu beharko dute bestelako txerto bat jaso nahi ez dutela eta berberarekin jarraitu nahi dutela adierazteko, arriskuen jakitun izanda.
Espainiako Bioetika Batzordeak AstraZenecaren bigarren txertoa emateko aukerari oniritzia eman ostean, Osasun Ministerioak eguneratu egin du txertaketa estrategia, aukera hori eta txertatuek sinatu beharreko dokumentua jasotzeko.
Testu horretan, gogorarazten dute azken asteotan tronbosi kasu batzuk atzeman dituztela AstraZenecaren dosiekin lotuta, eta "oso ezohikoak” diren arren, "larriak" direla, eta, dirudienez, "geroz eta gazteagoa izan, arriskua handiagoa” dela.
Arrazoi horregatik gomendatu zuten 60 urtetik beherakoei Vaxzevria (AstraZenecaren izen komertziala) ez ematea, eta kolokan geratu zen lehenengo dosia jasoa zuten Espainiako Estatuko bi milioi herritarren immunizazio prozesua.
Hori argitzen zen bitartean lehen dosiaren eta bigarrenaren arteko tartea 12 astetik 16ra luzatu zuten, eta Osasun Publikoaren Batzordeak aurreko asteartean erabaki zuen bigarren dosia Pfizerrena izatea, zenbait ikerketatan oinarrituta.
Datu horiek guztiak eskuartean, bigarren dosia aukeratu ahal izango dute 60 urtetik beherakoek, 55 urtetik beherako oinarrizko langileak gehienak, eta ez badute Pfizer hartu nahi, baimena sinatu beharko dute.
AstraZeneca ez den beste sendagai bat jasotzeari uko egiten diola adierazteaz gain, "Vaxzevriaren bigarren dosiarekin txertatzeko eskaera" egin behar du dokumentuan, "tronbosi sindromea garatzeko arriskuaren jakitun" dela agertuz.
Bioetika Batzordeak ostiral honetako ebazpenean azaltzen duen moduan, ez da beharrezkoa "gainerako arriskuetan gehiago sakontzea".
Zure interesekoa izan daiteke
Euri zaparradak baretu dira Andaluzian, azken egunotako ekaitzak igarota
Guadalquivir ibaian, Kordoba parean, agerikoa da egoerak hobera egin duela. Goizean, emariak behera egin du apur bat, gauerdian sei metroko altuera izan ondoren. Jaitsiera horrek behin behineko arintzea ematen du, baina garbiketak aurrera jarraitzen du etenik gabe, datozen orduotan euri gehiago egingo du eta.
Zaldibar Argitu plataformak auziaren instrukzio fasea behingoz amaitzeko galdegin du hondamendiaren 6. urtemugan
Alberto Sololuze eta Joaquin Beltran langileak gogoan, urtero bezala ekitaldia egin du herri plataformak Eitzaga auzoan. Bildutakoek azaldu dutenez, "gogaituta" daude, epaitegiak 72 hilabete baitaramatza ingurumen delituak ikertzen. "Argitu dadila dena", aldarrikatu dute. Era berean, salatu dute zabortegiaren zati bat "babesik gabe" dagoela eta bertako hondakinak "zuzenean errekara jausten" ari direla.
Arabako eta Gipuzkoako etxebizitzetan lapurretak egin zituen gaizkile talde bat desegin dute
Estatu osoan indarra erabiliz 25 lapurreta egin izana egozten diete, eta Araban lapurreta bat egin ondoren atxilotu dituzte taldea osatzen omen zuten lau kideak.
Mugimendu sismikoak izan dira Andaluzian, denboralearen ondorioz
Intentsitate txikiko lurrikarak izan dira Cadizko mendilerroan eta Malagako hainbat udalerritan.
722 larrialdi eragin ditu larunbatean Marta ekaitzak Andaluzian, eta 11.089 lagunek etxetik kanpo jarraitzen dute
Juanma Moreno Andaluziako presidenteak ohartarazi du Ubriqueko (Cadiz) beste ehun bat bizilagun ere etxetik atera ditzaketela ondorengo orduetan lur mugimenduengatik.
Guggenheim Urdaibai proiektua "herri mugimenduak geldiarazi" duela ospatu dute Gernikan
Gernikan gaur ospatu dute Guggenheim Urdaibai proiektua bertan behera uzteko abenduan hartu zen erabakia. "Herri mugimenduaren garaipena" izan dela proiektu hori geldiaraztea, eta "herritarren borrokari esker gelditu" dela ospatu dute mosaiko erraldoi bat osatuz. Argi eta ozen aldarrikatu dute "gizarte antolatua gai dela erakunde eta agintarien burugabekeriei aurre egiteko".
Milaka lagunek Rodaliesen zerbitzu duin bat eskatu dute Bartzelonan egin dituzten bi manifestazioetan
Junts, ERC eta CUP alderdiek Paneque kontseilariaren eta Puente ministroaren dimisioa eskatu dute eguerdian. 8.000 manifestari bildu ditu protesta horrek, Udalaren arabera, eta 30.000 antolatzaileen esanetan. Arratsaldeko manifestazioan, berriz, Rodalies zerbitzuaren gainbehera salatu dute.
Muskilen festa egin dute lehen aldiz Iruñean inauteriak iragartzeko, Kaldereroen ordez
Duela sei urte hasi zuten Iruña Taldeko kideek festa aldatzearen beharraren inguruko hausnarketa, ijito komunitatearen ezerosotasunetik abiatuta. Muskilak sortu dute, izena eta janzkera aldatuz, baina festaren egitarauari eutsiz.
Prostituitzera behartuta zeuden hiru emakume askatu dituzte Getxon
Bestalde, 36 eta 27 urteko bi emakume atxilotu dituzte, askatutako hiru lagunak prostituitzera behartzeagatik. Beste bi delitu ere egotzi dizkiete atxilotuei: droga trafikoa eta baimenik gabe botikak saltzea. Ikertzaileek egiaztatu dutenez, biktimek beren diru-sarreren % 50 ematen zieten arduradunei.
Andaluziako Juntak laguntza eskatuko dio Espainiako Gobernuari eta EBri denboraleek utzitako "milioiko euroko galerei" aurre egiteko
Marta ekaitzak zaparradak eta haize bolada gogorrak utziko ditu erkidegoan. Kezkagarria da, halaber, Guadalquivir ibaiaren maila, uste baita arratsaldean bere gorena harrapatuko duela. Denboralea tarteko, Sevilla-Girona eta Cadiz-Almeria futbol partidak bertan behera utzi dituzte.