EAEk AstraZenecaren 12.200 dosi jasoko ditu astelehenean
Espainiako Gobernuak Euskal Autonomia Erkidegoari (EAE) jakinarazi dionez, datorren astelehenean AstraZenecaren 12.200 dosi bidaliko dizkio, Jose Luis Quintas Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuordeak egoera epidemiologikoari buruz ostiralero eskaini ohi duen prentsaurrekoan iragarri duenez.
Oxford Unibertsitateak garatutako txertoa bolo-bolo dabil azkenaldian. Izan ere, AstraZenecarekin babestutako 60 urte baino gutxiagoko pertsonei Pfizerren gertakina jarriko diete, Espainiako Estatuko Osasun Publikoko Batzordeak asteon ebatzi duenez. Polemika, baina, Lurralde arteko Osasun Batzordeak hartutako erabakiarekin lehertu zen, herritarrek aukeratu ahalko dutelako AstraZeneca edo Pfizer jaso nahi duten (horretarako dokumentu bat sinatu beharko dute). Eta gaur, Bioetika Batzordeak oniritzia eman dio ebazpen horri.
Gauzak horrela, Quintasek baieztatu du 60 urtetik gorako herritarrei AstraZenecaren txertoaren bi dosiak jarriko zaizkiela eta 60 urte baino gutxiagokoen kasuan ARN mezularia duten txertoak (Pfizer edo Moderna) emango dituztela. Adin hori gainditzen dutenei AstraZeneca emango zaie bigarren dosian ere. "Espero dugu guztientzat nahikoa izatea", erantsi du Quintasek.
Gotzone Sagardui Osasun sailburuak asteazkenean ohartarazi zuenez, Pfizerren bigarren dosiaren alde egiteak txertaketa berriak bi astez atzeratuko lituzke.
Bestalde, Osasun sailburuordeak iragarri du aurrerantzean Pfizerren bi bidalketa izango direla astero (orain arte bakarra zen), baina aldaketak ez diola aurreikusitako dosi kopuruari eragingo. Nolanahi ere, arlo logistikoan moldaketak egin beharko dituztela azpimarratu du.
Osakidetzak AstraZenecaren 17.200 dosi ditu gordeta eta datorren astelehenean beste 12.200 jasoko ditu. "Aurrerago izango diren bidalketei buruzko jakinarazpenik ez dugu jaso, baina horrek ez du esan nahi ez direla egongo", erantsi du Quintasek.
Orain arte, 1.229.96 txerto jarri dituzte Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. 16 urtetik gorako herritarren % 45,5ek jaso dute lehen dosia, eta % 21,2k, biak; 70 eta 79 urte bitartean, % 96,1ek hartu dute lehen dosia, eta % 68,1ek, biak; 60 eta 69 urte bitartean, % 90,3k jaso dute lehen dosia, eta % 7,7k, biak; eta 50 eta 59 urte bitartean, % 36,3k hartu dute lehen dosia, eta % 9,1ek, biak.
Pandemiaren bilakaerari dagokionez, Quintasek azpimarratu du azken 14 egunetako intzidentzia-tasa metatuak % 28ko jaitsiera izan duela astebetean eta ospitaleetako presioak ere behera egin duela: 18 paziente gutxiago daude zainketa intentsiboetako unitateetan eta 69 gutxiago geletan.
Egun, 336 ohe daude hutsik zainketa intentsiboetako unitateetan eta okupazioa % 75,5ekoa da. Paziente horien % 38,7k covid-19a dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Suhiltzaileek mendean hartu dute Elgeako mendilerroan piztutako baso sutea
Bart piztu dira garrak, ustez ekaitzaren ondorioz, tximista batek eragin duela uste baitute. Sutea kontrolpean hartu eta garrak itzali ondoren, suhiltzaileak gunea freskatzen geratu dira.
Bederatzi agentek kolpeak jaso dituzte igandean Araban eta Gipuzkoan izandako esku-hartzeetan
Segurtasun Sailak gertakariak gaitzetsi ditu, eta adierazi du "kezka handiz" ikusten duela poliziaren aurka indarkeria erabiltzea.
Dolumin mezu ugari, Oihane Mateos gogoan
Orain EITBren albiste zerbitzu digitaleko burua bart zendu da, eta zorigaiztoko albistea jaso eta berehala, erreskadan etorri dira samin agurrak.
Auto gidari bat hil da N-132 errepidean, Gasteizen, Lizarrarako noranzkoan
Istripua 12:30ean gertatu da, eta ibilgailuak txandaka bideratu dituzte tarte horretan, errepidea erabat garbitu arte.
Donostiak jendetza hartu du Aste Nagusiko lehen gauean
Pertsona ugari bildu dira Donostiako kaleetan Aste Nagusiaren lehen egunean jai giroaz gozatzeko. Su artifizialek ikusle ugari erakarri dituzte, eta zerua kolorez bete dute. Zezensuzkoak ere ilusioa eta dibertsioa piztu ditu, batez ere haur eta nerabeen artean.
Nola jakin daiteke noiz gertatuko den eklipse bat?
Astronomoek zehaztasunez kalkula dezakete noiz gertatuko den eklipse bat, Ilargiaren, Eguzkiaren eta Lurraren orbitak ikusita.
Zeledon San Migeleko dorrera igota emango diete amaiera Gasteizko jaiei
Astelehen goizaldean, hildako blusen eta nesken igoera eta kandelen prozesioa ere egingo dira, ekintzaz beteriko sei jaiegunei agur esateko.
Huelvako eta Castelloko suteak ezin menderaturik jarraitzen dute
467 lagun ebakuatuta daude oraindik Nieblako suteagatik; Tirigen, berriz, 395 hektarea inguruko eremua erre da eta Cati herria konfinatuta dago.
Oihane Mateos, Orain EITBren albiste zerbitzu digitalaren burua, hil da
Kazetaritzari eta etxe honi lotutako ibilbide profesional oparoa garatuta, 45 urterekin zendu da.
Kanoikadak Donostia astinduta abiatu dira jaiak
Euriak ez du unea zapuztu, eta Onintza Mokoroak metxa piztearekin batera lehertu da festa Gipuzkoako hiriburuan. Euskal dantzek protagonismo berezia izan dute, hiriko zortzi taldek eman baitiote hasiera Aste Nagusiari.