Koronabirusa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Txertatutako bidaiariak ekainaren 7tik aurrera sartu ahalko dira Espainiako Estatuan

Ez diote jatorrizko herrialdeari erreparatuko. Gainera, maiatzaren 24tik aurrera EBtik kanpoko "herrialde seguruetatik" etorritako turistak onartuko dituzte, tartean britainiarrak edo japoniarrak.
orain-default-image

Ekainaren 7tik aurrera txertatutako turistak, nondik datozen gorabehera, Espainiako Estatuan sartu ahalko dira, Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak gaur iragarri duenez.

Fitur turismo azokaren ekitaldi batean egin du iragarpena Espainiako presidenteak. Agerraldian Europar Batasunak onartu berri duen ziurtagiri berde digitala aurkeztu du Sanchezek.

Iragarpen horrekin batera, Sanchezek gogora ekarri du Estatuko Aldizkari Ofizialak agindu ministeriala argitaratu duela gaur maiatzaren 24tik aurrera "komunitarioak ez diren eta seguruak diren herrialdeetatik" etorritako turistak sartu ahalko dira.

Testuan 10 herrialde aipatzen dira: Erresuma Batua, Japonia, Txina, Australia, Zeelanda Berria, Singapur, Israel, Hego Korea, Thailandia eta Ruanda.

"Herrialde horiek seguruak dira, eta, beraz, gure herrialdean sartu ahalko dira eta Espainiara heltzean ez dituzte osasun kontrolak igaro beharko", nabarmendu du. Ingurumaria horretan, turista britainiarrak inongo mugarik gabe etorri ahalko direla azpimarratu du

Sanchezen hitzetan, "albiste bikaina" da gaur iragarri duena.

Zure interesekoa izan daiteke

ELA, LAB eta Steilas kalera atera dira Bilbon euskararen alde
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk, LABek eta Steilasek ausardia eskatu diete alderdi politikoei eta euskaldunen hizkuntza eskubideak aldarrikatu dituzte

Lakuntzak (ELA) adierazi du milaka pertsona batu dituen gaur arratsaldeko mobilizazioaren asmoa zela "euskarak bizi duen erasoaldi politiko eta judizialari erantzun antolatu bat ematea". Aranburuk (LAB), bestalde, iritzi dio "gaztelania inposatu nahi dutela eta administrazioko langileei euskaraz lan egiteko eskubidea zaildu nahi dietela.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X