50 eta 59 urte arteko herritarren % 44k gutxienez dosi bat jaso dute EAEn
EAEn covid-19aren aurkako 1.256.193 dosi eman dituzte gaur arte, eta horietako 413.184 bigarren dosia edo immunizatzeko dosi bakarrak izan dira; beraz, biztanle kopuru horrek amaitu du txertaketa prozesua eta immunizatuta dago. Gainera, 50 eta 59 urte arteko herritarren % 44,2k jaso dute dosiren bat, eta portzentajea % 90era eta % 100era igotzen da 60-79 urte artekoen eta 80tik gorakoen artean, hurrenez hurren.
Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailaren azken txertaketa txostenaren arabera, EAEn Pfizer-BioNTechen 850.732 dosi eman dituzte (346.145 bigarren dosi eta 5.151 dosi bakar), Modernaren 118.860 (31.495 bigarren dosi eta 2.248 dosi bakar), AstraZenecaren 263.499 (5.043 dosi bakar) eta Janssenen 23.102 (dosi bakarrak).
Zentro soziosanitarioetako profesional eta egoiliar guztiek eta Osakidetzako profesionalek dagoeneko jaso dute bigarren dosia, osasun zentro pribatuetako eta osasun garraioko langile guztiek bezalaxe.
Bestalde, 55 urtetik beherako ertzain guztiek jaso dute gutxienez lehenengo dosia, eta bestelako zerbitzu soziosanitarioetako langile eta erabiltzaile gazteagoek ere bai. Unibertsitatetik kanpoko hezkuntzako 55 urtetik beherako irakasle guztiek ere jaso dute gutxienez dosi bat.
Adinaren arabera banatuta, 80 urtetik gorako herritar guztiek jaso dute dosiren bat. 70-79 adin tartean, portzentajea % 96,5era iristen da, 60 urtetik 69ra, % 91ra, eta % 50 urtetik 59ra, % 44,2ra.
100 urtetik gorakoen % 99,1ek immunizazio prozesua amaitu dute; 90-99 adin tartean, % 99,2k, 80 eta 89 urte artean, % 99,5ek. Portzentajea % 71,5era jaisten da 70 urtetik 79ra. 60-69 tartean, % 7,9koa da tasa, eta 50-59koan, % 11,7koa.
Eusko Jaurlaritzak orain arte 1.290.860 txerto eman ditu, eta Pfizerren 10.800 eta Modernaren 9.250 ditu gordeta bigarren dosirako. AstraZenecaren 17.205 dosi ere baditu gordeta. Beraz, 37.255 dira orotara gordetako dosiak.
Maiatzaren 19tik 25era 87.276 txerto ematea da Osasun Sailaren asmoa.
Zure interesekoa izan daiteke
Ikerbasquek 30 ikertzaile erakarri eta 49 milioi euro baino gehiago bildu zituen 2025ean ikerketarako funtsetan
Urtearen amaierarako, 35 herrialdetako 417 profesional zeuden, eta 1.685 lagunek fundazioko langileek gidatutako taldeetan lan egiten zuten.
Kasua artxibatu ostean, Justizian sinestea zaila egiten zaiela deitoratu du Amaya Zabarteren senarrak
Epaileak Amaia Zabarteren kasua artxibatzea erabaki zuen atzo, eta familiak helegitea jarri du gaur. Haren bikotekideak, Joseba Novoak, haserre eta minduta daudela dio. Deitoratu du epaileak ertzainen bertsioa bakarrik izan duela kontuan, lekukoek ziotena eta frogak alde batera utzita. Kasua auzitegi probintzialera iristen denean jarri du itxaropena, orduan espero baitu benetako justizia iristea.
Eureka! Zientzia Museoak ekainaren amaieran itxiko ditu ateak, 25 urteren ondoren
Kutxa Fundazioak ATENEA proiektua bultzatuko du, Tabakaleran, eta jakintza-eredu irekiagoa eta diziplinartekoa proposatuko duena.
Hondarribiak "berariaz" landuko du Alardea Berdintasun Planean, "gatazkaren konponbidean aurrera egiteko"
Udal arduradunek esan dutenez, Emakundek egindako txosten batek ezartzen du Berdintasun Planak gai horri heldu behar diola, "parte-hartzean dauden desorekak direla eta".
Fiskaltzak 22 urteko eskaera mantendu du adingabeei sexu-mesedeak eskaintzeagatik epaitutako Irungo irakaslearentzat
Defentsak, bere aldetik, akusatuaren absoluzioa eskatu du, irakasleakustezko biktimekin "adiskidetasun" harremana soilik zuela eta deliturik ez duela egin iritzita.
Benetako pobrezia % 4tik % 6,1era igo da Euskadin, gizarte-desberdintasunei buruzko inkestaren arabera
Familiek eguneroko gastuak ordaintzeko duten gaitasuna hobetu bada ere, oporretan joateko eta hamar urte baino gutxiagoko autoa izateko zailtasunak areagotu dira.
Eder Perez (BFF): "Epaileen aurkako indarkeria desagertu egin behar da, eta epaileen batzordeak hartzen dituen erabakien alde gaude, % 100ean"
Bizkaiko Futbol Federazioaren presidenteak argi adierazi du "epaileak babestea" dela lehentasuna. Basaurin izandako gertaera jakin horrez gain, egoerari modu orokorrean begiratu eta epaileen kontrako indarkeriarekin amaitu beharra dagoela esan du. Haren hitzetan, Federazioak eta futbolaren egitura osoak lan egin beharko dute horretarako.
Gizon bat atxilotu dute eta hiru adingabe ikerketapean dituzte, irakasleen kontuetara iruzur eginez sartzeagatik
Ikerketapean dauden adinez txikikoak Tuterako ikastetxe bateko ikasleak dira, eta atxilotua, berriz, Iruñean atxilotu dute.
Metak 375 milioi dolarreko isuna ordaindu beharko du, haurren esplotazioagatik eta erabiltzaileen segurtasuna urratzeagatik
Mexiko Berriko fiskalaren arabera, enpresak adingabeengana heltzeko ia mugarik gabeko sarbidea ematen zien “harrapari sexualei”, eta horri esker biktimekin harremanetan jartzen ziren.
Zigorrak ezarri dizkiete Basauri BEA taldeari, entrenatzaileari eta lau jokalariri, epaile neska bati eraso egiteagatik
Klubak hiru partida ateak itxita jokatu beharko ditu; entrenatzaileari eta jokalariei, berriz, lau eta sei partida arteko zigorrak ezarri dizkiete. Gainera, isun ekonomikoak ordaindu beharko dituzte; klubaren kasuan, 600 eurokoa.