16 urtetik gorako biztanleen % 40 immunizatuta daude Euskadin
Euskadiko biztanleen % 40,3k osatu dute txertaketa-jarraibide osoa Euskadin. Hau da, EAEn guztira 750.370 pertsona daude erabat immunizatuta covid-19aen aurka.
Lehen ziztadaren estaldura ia % 60koa da ( % 59,9), 115.783 pertsona, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren azken txertaketa-buletinaren arabera.
Gutxienez dosi bat jaso dutenen eta inmunizazio osoa dutenen ehunekoa kalkulatzeko kontraindikazioa dutenak eta txertoari uko egin diotenak helburuko populaziotik (16 urte edo gehiagoko populazioa) kentzen dira.
Adinaren arabera, 80 urtetik gorakoen % 100ek jaso dute txertoaren lehen dosia. 70 eta 79 urte bitartekoen artean, portzentajea % 97,3koa da; 60 eta 69 urte bitartekoen artean, % 93,9koa, eta 50 eta 59 urte bitartekoen artean, % 87,9koa.
40 eta 49 urte bitarteko biztanleen % 37,6k, 30 eta 39 urte bitartekoen % 15,2k, 20 eta 29 urte bitartekoen % 14,4k eta 16 eta 19 urte bitartekoen % 3,4k ere jaso dute lehen dosia.
Immunizazio osoa dutenen tasa % 99,1ekoa da 100 urtetik gorakoen artean, % 99,8koa 90 eta 99 urte bitartekoen artean, eta % 99,5ekoa 80 eta 89 urte bitartekoen artean. Portzentajea % 96,8koa da 70 eta 79 urte bitartekoen artean; 60 eta 69 urte bitartekoen artean, berriz, % 35,4koa da tasa, eta 50 eta 59 urte bitartekoen artean, % 54,9koa.
Gainera, bigarren dosia jaso dute dagoeneko 40 eta 49 urte bitartekoen % 15,9k, 30 eta 39 urte bitartekoen % 12,7k, 20 eta 29 urte bitartekoen % 11,4k eta 16 eta 19 urte bitartekoen % 1,8k.
AstraZenecaren lehen dosia jaso zuten 60 urtetik beherako 80.939 pertsonen artean bigarren dosia aplikatzeari dagokionez, dagoeneko 31.214 lagunek Pfizerren bigarren dosia eta 15.102k AstraZenecaren bigarren dosia jaso dute.
Zure interesekoa izan daiteke
8.000 hektarea kaltetu dira Huelvako sutean, eta 500 bizilagun inguru ebakuatu dituzte
Tirig (Castello) udalerrian ostiralean piztutako suak kontrolik gabe jarraitzen du, eta Cati herriko bizilagunak etxetik ateratzeko agindua eman du Generalitateak.
Eklipseek ikusmin handia piztu izan dute beti Euskal Herrian, baina segurtasunez ikusi behar dira
Orain mende bat ikusi zen azkenekoz eguzki eklipse oso bat Euskal Herrian. Zorionez, herritarren kontzientzia hobetu egin da. Eklipseak modu seguruan ikusteko betaurrekoak 1990eko hamarkadan agertu ziren.
Munduko bazterretatik etorri dira Euskadira, eklipsea ikustera
Estatu Batuetatik, Poloniatik, Herbehereetatik eta Alemaniatik, besteak beste, etorritako taldeek gure lurraldea aukeratu dute fenomenoa ikusteko.
Suhiltzaileek mendean hartu dute Elgeako mendilerroan piztutako baso sutea
Bart piztu dira garrak, ustez ekaitzaren ondorioz, tximista batek eragin duela uste baitute. Sutea kontrolpean hartu eta garrak itzali ondoren, suhiltzaileak gunea freskatzen geratu dira.
Bederatzi agentek kolpeak jaso dituzte igandean Araban eta Gipuzkoan izandako esku-hartzeetan
Segurtasun Sailak gertakariak gaitzetsi ditu, eta adierazi du "kezka handiz" ikusten duela poliziaren aurka indarkeria erabiltzea.
Dolumin mezu ugari, Oihane Mateos gogoan
Orain EITBren albiste zerbitzu digitaleko burua bart zendu da, eta zorigaiztoko albistea jaso eta berehala, erreskadan etorri dira samin agurrak.
Auto gidari bat hil da N-132 errepidean, Gasteizen, Lizarrarako noranzkoan
Istripua 12:30ean gertatu da, eta ibilgailuak txandaka bideratu dituzte tarte horretan, errepidea erabat garbitu arte.
Donostiak jendetza hartu du Aste Nagusiko lehen gauean
Pertsona ugari bildu dira Donostiako kaleetan Aste Nagusiaren lehen egunean jai giroaz gozatzeko. Su artifizialek ikusle ugari erakarri dituzte, eta zerua kolorez bete dute. Zezensuzkoak ere ilusioa eta dibertsioa piztu ditu, batez ere haur eta nerabeen artean.
Nola jakin daiteke noiz gertatuko den eklipse bat?
Astronomoek zehaztasunez kalkula dezakete noiz gertatuko den eklipse bat, Ilargiaren, Eguzkiaren eta Lurraren orbitak ikusita.
Zeledon San Migeleko dorrera igota emango diete amaiera Gasteizko jaiei
Astelehen goizaldean, hildako blusen eta nesken igoera eta kandelen prozesioa ere egingo dira, ekintzaz beteriko sei jaiegunei agur esateko.