145era jaitsi dira EAEn atzemandako covid-19 kasu berriak
Larunbat honetan 145 kasu berri diagnostikatu dituzte Euskal Autonomia Erkidegoan, aurreko eguneran baino 63 gutxiago. Proba diagnostikoei dagokienez, positiboen tasa % 3,1ean mantendu da, bezperakoaren antzera ( % 3,2).
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak jakitera eman dituen datuen arabera, 4.656 PCR eta antigeno test egin zituzten atzo eta positiboek behera egin zuten hiru lurraldeetan. Jaitsiera handiena Gipuzkoan izan da, 43 kasu zenbatu baitituzte, aurreko egunean baino 47 gutxiago. Bizkaian 83 positibo diagnostikatu zituzten, bezperan baino 8 gutxiago, eta Araban 13, bost gutxiago. Gainera, Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo bizi diren bi pertsonarengan ere diagnostikatu zuten birusa.
Mallorcako agerraldiarekin lotutako kasuen igoeraren ostean (126 baieztatu dituzte EAEn ostiralera arte), datuek behera egin dute berriro, eta azken igandean (161) eta duela bi aste (203) argitaratutakoen azpitik daude.
Bestalde, 35 paziente daude une honetan EAEko ZIUetan, aurreko egunean baino bat gehiago, baina ospitaleratze berriak 7ra jaitsi dira.
Astelehenean emango da udalerriei buruzko informazioa eta R0 indizearen berri.
37 kasu atzeman dituzte Nafarroan, azken egunetako bide beretik
Covid-19 kutsatze datuek bere horretan jarraitzen dute Nafarroan. Ostiralean 34 positibo berri detektatu bazituzten, atzo, larunbata, 37 pertsonak eman zuten positibo.
948 proba diagnostiko egin zituen Osasun Sailak (PCR eta antigeno testen artean) egunean zehar, eta horien % 3,9k eman zuten positibo (bezperan % 2,6k) Nafarroako Gobernuaren datuen arabera.
Zure interesekoa izan daiteke
Luiziek zirkulazioa korapilatu dute N-634 eta NA-1300 errepideetan
Azken orduotako euriteek lur-jausiak eragin dituzte errepide sareko hainbat puntutan. Aipatu bi errepideak irekita daude dagoeneko, zirkulazioa txandaka bideratuta.
Gizon bat atxilotu dute Pedreñan bikotekidea hiltzea egotzita
Atxilotuak ez zuen horren salaketarik jarrita, baina aurrekariak zituen beste emakume batzuek salatutako indarkeria kasuengatik.
'Aita Mari' ontziak 32 pertsona erreskatatu ditu Mediterraneoan, bi egun noraezean zeramatzatela
Mediterraneo erdialdeko uretan topatu dute ontzia, migratzailez gainezka, "oso baldintza eskasetan". Bi egun zeramatzaten itsasoan noraezean. Erreskatatutako pertsonen artean bederatzi adingabe eta haurdun dagoen emakume bat daude.
21 urteko neska batek hankak apurtu ditu Tuteran, igogailu batean harrapatuta geratu baita
Istripua bart gertatu da, Albares kaleko eraikin bateko igogailuan. Dirudienez, emakume batek zeraman aulkitxo baten uhala igogailuaren atean trabatu da, eta hankak harrapatu dizkio. Suhiltzaileek askatu ostean, anbulantziaz eraman behar izan dute ospitalera.
Txurdinaga Behekoa Institutuko ikasle eta gurasoek Batxilergo Artistikoa ez kentzeko eskatu diote Hezkuntza Sailari
Begoña Pedrosak zuzentzen duen Hezkuntza Sailak adierazi du batxilergo hori ikasteko aukera bermatzen dela ikasleak Ibarrekolanda eta Bertendonako ikastetxeetan banatuta. Manifestarien esanetan, hezkuntza publikoaren aurkako beste eraso bat da, eta, hori dela eta, elkarrizketarako deia egin diote Eusko Jaurlaritzari.
Martxoaren 1ean Valtierran izandako zirkulazio-istripuan zauritutako 28 urteko neska hil egin da
Ezbeharra 01:19an gertatu zen, N-121 errepideko 72,28 kilometroan, Los Abetos jatetxearen bidegurutzean, bi gazte zihoazen autoa bidetik atera eta ezponda baten aurka talka egin zuenean. 20 urteko beste gazte bat ere zauritu zen ezbeharrean.
Santanderko istripua jazo aurretik 112ra deitu zuen gizona: "Behar bezala jardun izan balitz, ezbeharra saihestuko zen"
Zubiaren egoeraz ohartarazi zuen Santanderko bizilagunaren ustez, tragedia saihestuko zen deia jaso ostean jardun izan balitz. Instrukzioa egiten ari den epaileak zubiaren egoera aztertzeko eskatu dio peritu bati.
Ekialde Hurbileko gerraren aurka protesta egin dute Bilbon, eta Gaza ez ahazteko eskatu dute
PararLaGuerra.es herri plataformak protesta egin du gaur Bilbon, bakea eskatzeko, AEBk eta Israelek Iranen aurka hasitako erasoaldia indarrean denean. Halaber, babesa adierazi diote Palestinari.
Bidean da jada Sahararen aldeko elkartasun karabana
Oinarrizko produktuak daramatzan elkartasun karabana goizean abiatu da Donostiatik Saharara. 50 tona produktu eramango dituzte kamioiek. Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoaren Lagunen Elkarteak eskerrak eman dizkie bilketan parte hartu duten guztiei.
Pedofilo bat atxilotu dute Gasteizen kautelazko neurriak urratzea egotzita, adingabeei argazkiak ateratzeagatik
Ostegunean atxilotu dute, ikastetxe, haurtzaindegi, haur-parke eta adingabeak biltzen diren beste edozein lekutara hurbiltzeko debekua urratu duela jakin eta gero.