507 positibo atzeman dituzte Nafarroan azken orduetan
Nafarroako Foru Erkidegoan gorakada izugarria izan dute covid-19 kasuek azken orduetan eta atzo, igandea, 507 kasu berri atzeman ziren, Foru Gobernuak emandako behin-behineko datuen arabera. Kopuruak aise gainditzen ditu duela 7 eta 14 egunetakoak, haietan 29 eta 21 kasu hauteman baitziren, hurrenez hurren.
Kasuetako asko Iruñea eta Tuterako baheketetan atzeman dira. Atzo 1.846 proba egin ziren (gehienak aipatutako baheketetan), eta positibitate tasa % 27,5ean kokatu zen.
Kutsatze gehien gertatu diren zonaldeak Iruñeko II. zabalgunea (39), Barañain (37), Zizur Nagusia (33), Arratxopea (32) eta Mendillorri (26) izan dira.
Ostegunean nabaritu zen kasuen gorakada, azken asteetako beheranzko joera apurtuz, hala; asteazkeneko 68 kasuetatik 113ra pasa zen egun bakarrean. Ordutik hona modu esanguratsuan ari dira igotzen eguneroko kasu kopurua: 152 ostiralean, 355 larunbatean eta 507 igandean.
Nafarroan larunbatean jakinarazi ziren 355 positiboen % 88k 15 eta 29 urte arte dituzte. Horietako asko Saloutik bueltan baheketa berezietan parte hartzen ari diren pertsonak dira. Osasun Sailak gazteei baheketa egiteko deia egin die berriz ere, eta isolamendu-, babes- eta prebentzio-neurriak mantentzeko eskatu die, kutsatzeak eta indiar aldaera presentziak gora egin dutelako (kutsatze berrien % 70 dira dagoeneko), nahiz eta ospitaleko egoerak egonkor jarraitzen duen.
Nafarroako Gobernuaren prentsaurrekoa espero da gaur eguerdirako eta, bertan, neurri berriak iragar ditzake. Nafarroako Gobernuko bozeramale Javier Remirezek atzo Ser katean egindako elkarrizketa batean adierazi zuenez, "aukera guztiak zabalik daude".
Baheketa masiboa Saloun izan diren 17 eta 25 urte bitarteko nafar gazteei
Gaur izango dira Iruñean naiz Tuteran egiten ari diren baheketetako azken eguna. Nafarroako Gobernuak bi gune espezifiko ezarri zituen ostiralean Iruñean-autobus geltokian eta Foremen- eta bat Tuteran,- Sofia Erregina Ospitalean- Saloura bidaiatu duten taldeei baheketa berezia egiteko, handik itzuli diren 16 gazte talderen artean 26 positibo atzeman ostean.
Iruñeako Forem zabalik egongo da gaur 15:00etatk 20:00etara eta Tuterako Sofia Erregina Ospitalean 16:00ak eta 21:00ak bitartean jarraituko dute baheketarekin. Nafarroako Gobernuak adierazi duenez, parte-hartzea handia izaten ari da eta, baheketa, eraginkorra.
Ospitaleetako egoera egonkor
Kutsatzeek gora egin duten arren, ospitaletako egoerak berdintsu jarraitzen du, larunbatean bi pertsona ospitaleratu behar izan zituzten eta 22 pertsona daude une honetan ospitaleratuta, horietako 7 ZIUn, atzo baino bat gehiago.
Bestalde, txertaketak aurrera jarraituko du, eta aste honetatik aurrera 18 eta 29 urte bitarteko gazteek ere hitzordua hartzeko aukera izango dutela aurreikusi dute. Era berean, 60 eta 67 urte eta AstraZenecaren bigarren dosiaren zain daudenek ere aurreratu egin ahal izango dute hitzordua.
Zure interesekoa izan daiteke
Sutea piztu da Urkila-Elgea mendilerroan, Barrundian
Bart piztu dira garrak, ustez ekaitzaren ondorioz, ez baita baztertzen tximista batek eragindakoa izatea. Suhiltzaileak bertaratu dira.
Oihane Mateos, Orain EITBren albiste zerbitzu digitalaren burua, hil da
Kazetaritzari eta etxe honi lotutako ibilbide profesional oparoa garatuta, 45 urterekin zendu da.
Kanoikadak Donostia astinduta abiatu dira jaiak
Euriak ez du unea zapuztu, eta Onintza Mokoroak metxa piztearekin batera lehertu da festa Gipuzkoako hiriburuan. Euskal dantzek protagonismo berezia izan dute, hiriko zortzi taldek eman baitiote hasiera Aste Nagusiari.
Piraten baltsek Kontxako badia hartuko dute berriro astelehenean
Piraten abordatzeak milaka parte-hartzaile bilduko ditu berriro Donostiako Aste Nagusiko hitzordu jendetsuenetako batean, 17:00etan, Donostiako portutik aterako baitira.
Aktibo jarraitzen dute Huelvan eta Castellon piztutako suteek
Castellon, Cullako sutea kontrolpean dute jada, eta Serra d’en Galcerango sutearen bilakaera ona da; Tirigen, aldiz, sugarrek aurrera egiten jarraitzen dute. Nieblan (Huelva), suteak aktibo jarraitzen du, eta 4.000 hektarea erre dira jada.
Blusa eta neska beteranoen eguna ospatu dute larunbat honetan Gasteizko jaietan
Gasteizko nagusiek blusa eta neska beteranoen eguna ospatu dute larunbat honetan. Jardunaldia 09:00etan hasi da, San Migel elizako Andre Maria Zuriaren kaperan egindako elizkizunarekin. Ondoren, beteranoek erroskillak eta ardo gozoa dastatu dituzte, elizako balkoia hartu eta hiriko zaindariari ohiko lore-eskaintza egin aurretik. Guztira, 300 blusa eta neska inguru bildu dira bertan. Ohorezko aurreskua egin ostean, eguneko protagonista nagusiak Artepan okindegira joan dira, txoripanez gozatzera, musika bandaren erritmora.
Ia Nafarroa osoa alertapean egongo da ekaitzengatik; EAE eta Iparraldea, abisu horian
Arratsaldean, bero hodeiak garatu eta zaparrada trumoitsuak, txingorra eta haize bolada gogorrak espero dira, bereziki lurraldearen ekialdean. Ebroko Konfederazio Hidrografikoak ohartarazi duenez, uholdeak egon litezke euriteengatik.
Beroa eta oporrak oztopo dira Euskadin behar diren odol-emateak lortzeko
Tenperatura altuek eta oporraldiek zaildu egiten dute udan transfusioetarako behar den odol kopuruari eustea.
Amaitu dira AP-8ko Irun pareko eta A-8ko auto-ilarak
Trafiko Sailak amaitutzat eman ditu Euskal Autonomia Erkidegoko errepide-sareko bi puntutan sortutako auto-ilarak.
Meta eta TikTok plataformei kontrola indartzeko eskatu die Europako Batzordeak, Ceutako krisia tarteko
Abuztuaren 15aren aurretik, sare sozialok estu zaintzen ari da Brusela. Izan ere, egun horretan beste migratzaile olde bat espero da hiri autonomoan. Horren ildoan, Europako komisarioa bi plataformetako arduradunekin bildu berri da.