Koronabirusa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

CSIC eta Biofabriren txertoaren entsegu klinikoa atzeratu dute

Txertoak ez du lortu Sendagaien eta Osasun Produktuen Espainiako Agentziaren baimena. Espainiako Zientzia Ikerketen Kontseilu Nagusiak (CSIC) jakitera eman duenez, oraindik ez da argitu proiektuaren gelditzearen zergatia.
Vacuna
Vacuna. Argazkia: EFE

Espainiako Bioteknologia Zentroak —Zientzia Ikerketen Kontseilu Nagusiko (CSIC) organismoa— eta Biofabri farmazia enpresak garatutako txertoak ez du lortu Osasun Produktuen Espainiako Agentziaren (AEMPS) baimena. Hala, CSICek Europa Press agentziari jakitera eman dionez, oraindik ezinezkoa izango da txertoa gizakietan probatzea.

CSICen iturrien arabera, AEMPSen balorazio txostenaren zain daude, oraindik ez baitakitelako zergatik ukatu zaien entsegu klinikoarekin aurrera egiteko lizentzia.

Gainera, Osasun Produktuen Espainiako Agentziak hainbat komunikabidetan agertutako informazio faltsua salatu du. Bada, argitu dute txertoaren esperimentuan parte hartutako makakoetako bat ez dela birikietako lesioarengatik hil. CSICek azaldu duenaren arabera, makakoaren autopsian agerikoa zen biriki lesioa, baina ez zen hori izan animaliaren heriotzaren zergatia.

Txertoaren entsegua 1 fasean dago, eta dagoeneko bilatzen hasitako ehunka boluntario ziren ikerkuntzan parte hartzekoak. Mariano Esteban eta Juan Garcia Arriaza dira ikerketa buruak, eta lantaldeak Madrilgo La Paz ospitalea aukeratu zuen ukatu berri zaien entsegu klinikoa gauzatzeko.

CSICen covid-19aren kontrako hiru txerto proiektu ikertzen ari dira. Horietatik aurreratuena zen arestian aipatutako lantaldearena, arratoiekin egindako saioetan % 100eko eraginkortasuna lortu baitzuen.

¿Nola funtzionatzen du txertoak?

Mariano Estebanen eta Juan Garcia Arriazaren proiektuan, SARS-COV-2aren proteinan sartzen dute txertatuaren gorputzean, baztangaren familiako birus indargabetu baten bidez.

Horrela, proteina horren kontrako antigorputzak sortuko ditu txertatutako pertsonaren organismoak, immunitatea lortuz.

Zure interesekoa izan daiteke

bisonte-hezurdura-urbasa-nafarroa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Duela 4.000 urteko bisonte baten hezurdura topatu dute, ia osorik, Urbasan, eta Iberiar penintsulan dokumentatutako lehen bisonte europarra izan daiteke

Maria Chivite presidenteak eta Rebeca Esnaola Kultura eta Kirol kontseilariak "garrantzi zientifiko handiko" aurkikuntza aurkeztu dute astelehen honetan. Aurkikuntza “bakarra” da Iberiar penintsulan, eta Arrafela leizean egin zen, Kultura Departamentuak sustatutako esku-hartze arkeologiko batean, Euskal Herriko Unibertsitatearen eta Madrilgo Historia Naturalaren Museoaren parte-hartzearekin, besteak beste.

Zaldibar Argituren bilkura hondamendiaren 6. urteurrenean
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Zaldibar Argitu plataformak auziaren instrukzio fasea amaitzeko galdegin du hondamendiaren 6. urtemugan

Alberto Sololuze eta Joaquin Beltran langileak gogoan, urtero legez, ekitaldia egin du herri plataformak Eitzaga auzoan. Bildutakoek esan dutenez, "gogaituta" daude, epaitegiak 72 hilabete baitaramatza ingurumen delituak ikertzen. "Argitu dadila dena", aldarrikatu dute. Horrez gain, zabortegiaren zati bat "babesik gabe" dagoela eta bertako hondakinak "zuzenean errekara jausten" ari direla salatu dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X