Koronabirusa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Heriotza bat eta positiboen gorakada txikia Nafarroan azken egunean

Bezperan baino 16 kasu gehiago zenbatu dituzte Foru Erkidegoan. Tuteran zortzi positibo hauteman dituzte, eta nabarmentzekoak dira Iruñeko 18 kutsatze berriak.
Jendea Iruñeko tabernetako terrazetan. Argazkia: EFE.
Jendea Iruñeko tabernetako terrazetan. Argazkia: EFE.

Igande honetan, 70 koronabirus kasu berri hauteman dituzte Nafarroan, Foru Erkidegoko Osasun Departamentuaren datuen arabera. Hala, bezperan (54) baino 16 kutsatze gehiago zenbatu dituzte, baina pandemiaren bilakaerak beheranzko joerari eutsi dio, 87 kasu izan baitziren duela astebete eta 97 kasu duela bi aste.

Igandean 785 proba egin ziren eta positibitate-tasa % 8,9koa izan zen. 

Datuak udalerriz udalerri aztertuz gero, nabarmentzekoak dira Iruñean atzemandako 18 kutsatze berriak, gehienak II. Zabalgunean (6 kasu) eta Arrotxapean (5 positibo) atzemandakoak. Tuteran, berriz, 8 positibo berri diagnostikatu dituzte.

Bost pertsona erietxeratu behar izan zituzten atzo, bat ZIUn. Hala, erietxean covid-19agatik dauden lagunak 85 dira, horietatik 25 ZIUtan. Igandean, gainera, pertsona bat hil zen koronabirusagatik, eta arrazoi horrengatik hildakoen kopurua 1.226koa da gaur gaurkoz. 

Txertoei dagokienez, igandean 2.895 dosi jarri ziren. Guztira 918.569 dosi jarri dira eta 466.372 lagunek osorik dute jada jarraibidea. 

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Zure interesekoa izan daiteke

Zaldibar Argituren bilkura hondamendiaren 6. urteurrenean
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Zaldibar Argitu plataformak auziaren instrukzio fasea amaitzeko galdegin du hondamendiaren 6. urtemugan

Alberto Sololuze eta Joaquin Beltran langileak gogoan, urtero legez, ekitaldia egin du herri plataformak Eitzaga auzoan. Bildutakoek esan dutenez, "gogaituta" daude, epaitegiak 72 hilabete baitaramatza ingurumen delituak ikertzen. "Argitu dadila dena", aldarrikatu dute. Horrez gain, zabortegiaren zati bat "babesik gabe" dagoela eta bertako hondakinak "zuzenean errekara jausten" ari direla salatu dute.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Guggenheim Urdaibai proiektua "herri mugimenduak geldiarazi" duela ospatu dute Gernikan

Gernikan gaur ospatu dute Guggenheim Urdaibai proiektua bertan behera uzteko abenduan hartu zen erabakia. "Herri mugimenduaren garaipena" izan dela proiektu hori geldiaraztea, eta "herritarren borrokari esker gelditu" dela ospatu dute mosaiko erraldoi bat osatuz. Argi eta ozen aldarrikatu dute "gizarte antolatua gai dela erakunde eta agintarien burugabekeriei aurre egiteko".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X