Donostia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Fiskaltzak ez du Hondaleako lanetan "irregulartasunik" ikusten, eta LABen salaketa artxibatu du

Erabakiaren aurka ez dago helegitea aurkezteko aukerarik. Eneko Goia Donostiako alkatearen hitzetan, "salaketa honen atzean giroa gaiztotzeko borondate argia egon da".
Hondalea, Cristina Iglesiasek Santa Klara uharteko itsasargian egindako eskultura. Argazkia: EFE
Hondalea, Cristina Iglesiasek Santa Klara uharteko itsasargian egindako eskultura. Argazkia: EFE

LAB sindikatuak Donostiako Udalaren aurka aurkeztutako salaketa artxibatu du Gipuzkoako Fiskaltzak, Hondaleako lanetan egindako ustezko irregulartasunengatik. Santa Klara uharteko itsasargian Cristina Iglesiasek egindako eskultura da Hondalea.

Iragan abuztuan ikerbidea abiatu zuen Fiskaltzak, LABek salaketa aurkeztu ondoren. Eskultura jartzeko lan batzuetan bi esleipen delitu leporatu zizkion sindikatu abertzaleak.

Donostiako Udalak ohar batean jakitera eman duenez, Ministerio Publikoak orain ez du "irregulartasunik" ikusi lanen esleipenean.

Juan Calparsoro Gipuzkoako fiskalburuak sinatu du ebazpena. Udalak aurkeztutako dokumentazioa aztertuta, "Santa Klarako uhartearen itsasargiko eraikinean lanak egiteko kontratazio prozeduran ez da irregulartasunik izan", adierazi du Fiskaltzak.

Goia: "Artelanaren gainean susmo txarra zabaltzeko borondate argia egon da"

Ikerbidea hasi ondoren, Donostiak Fiskaltzaren esku jarri zuen "dokumentazio guztia", Udalak nabarmendu duenez.

Dokumentazioa aztertu ondoren, tramitazio egokia eta "fase ezberdinetan indarrean dagoen legedia" errespetatu dela egiaztatu du Fiskaltzak. Erabakiaren aurka helegitea aurkezteko aukerarik ez dago jadanik.

Eneko Goia Donostiako alkatea pozik agertu da Fiskaltzaren erabakiarekin: "prozedura administratiboa legala, zuzena eta zuzenbidezkoa izan zela egiaztatu da". Era berean, "Udaleko langileen eta kontrol organoen lana" defendatu du alkateak, "obra hau, guztiak bezalaxe, kontratu publikoen legearen arabera egitea bermatu dutelako".

Goiaren ahotan, "hiriaren ikur berri bihurtu den artelanaren gainean susmo txarra zabaltzeko eta giroa gaiztotzeko borondate argia egon da salaketaren atzean". "Donostiarrek artelana eurena egin dute, Cristina Iglesiasen lanaz gozatzera 9.000 pertsona baino gehiago hurbildu baitira", azpimarratu du.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Goiz korapilatsua Txorierriko errepideetan, Asua parean bederatzi autoren artean izandako talka baten ondorioz

Istripuaren ondorioz, bideko lau erreietatik hiru itxi behar izan dituzte puntako orduan, eta auto-ilara luzeak sortu dira inguruan: Artatzan, Arrontegin, Barakaldon eta Gurutzetan. Behin ibilgailuak bidetik kenduta, egoera bere onera itzultzen joan da. Arazoak izan dira, halaber, A8an, Kantabriarako noranzkoan, San Mames parean istripu bat izan baita. Gipuzkoarako noranzkoan, gainera, trafikoa astuna izan da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X