Albiste dira
Donostia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

LABek salatu du irregulartasunak izan zirela Hondalearen esleipenetan

Ezker Anitza-IU Donostiak kontu-ikuskaritza bat eskatu du, proiektuaren kostua "neurriz kanpokoa" izan delako, "1,5 milioi eurotik 5 milioi eurora igota".
Iragarkia
18:00 - 20:00
LAB sindikatuak salatu du irregulartasunak izan zirela Hondalearen esleipenetan

Donostiako Udaleko LABek Hondaleako esleipenekin lotutako ustezko irregulartasunen dokumentazioa jarri du Fiskaltzaren esku. Cristina Iglesiasek Santa Clara irlako itsasargiaren etxean egin duen eskultura da Hondalea.

Sindikatuak Twitterren jakinarazi duenez, "Gipuzkoako Fiskaltzara eraman ditugu Hondalea eskulturari buruzko hirigintza izapideetan egin diren irregulartasunak".

Eskultura bertan jartzeko lanei lotutako esleipenetan ustez izan diren irregulartasunei buruzko dokumentazioa omen da Fiskaltzaren esku utzi dutena, eta alkateari ere helarazi diote. Bihar emango omen du sindikatuak "informazio guztia".

Alkateak kazetarien galderei erantzutean esan du baduela sindikatuaren salaketaren berri, eta azpimarratu du "bete beharreko prozedurak" errespetatu dituztela, "bai lehiaketan bai esleipenean".

Gaineratu du ez zela idazkariaren ez Udaleko kontu-hartzailearen "kontrako txostenik" egon. Horregatik, ezarritako "bide legala" jarraitu dutela argitu du.

Argia aldizkariak argitaratu duenaren arabera, LABen txostenean aipatzen da LKS eta Fhecor enpresek "esleipenik gabe" hartu zutela euren gain itsasargiaren eraikinaren "errehabilitazioaren ardura", eta gero "Moyuak egindako % 23ko gainkostua" onartu zutela, "Donostiako proiektuen eta lanen departamentuko zuzendariaren oniritziarekin".

Bestalde, Ezker Anitza-IU Donostiako Asanbleak Hondaleako lanen kontu-ikuskaritza bat eskatu du, proiektuaren kostua "neurriz kanpokoa" izan delako, "1,5 milioi eurotik 5 milioi eurora igota". Gainera, "hasiera batean lan artistiko baten donazioa izan behar zena diru publikoaren xahuketa" bihurtu dela salatu du.

Iragarkia
18:00 - 20:00

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Amaia Barredo: "Eusko Jaurlaritza lanean ari da abeltzainekin hartutako epeak eta konpromisoak betetzeko"

Amaia Barredo Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak aurreratu duenez, Jaurlaritzak "irailaren hasierarako" abeltzaintza-sektorearen esku jarriko ditu lehengai batzuk batera erosteko bideak, lehorteak eragindako belar eskasia dela eta. Radio Euskadin ostiral honetan egindako elkarrizketa batean, Barredok azaldu du Bazka Mahaia oraindik deituta ez dagoen arren, horrek ez duela esan nahi atzerapenak egongo direnik: "Administrazioa ez dago bileraren zain erosketa bateratua prestatzeko".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X