Covid-19a hirugarren heriotza arrazoia izan da EAEn lehen hiruhilekoan
Urteko lehen hiruhilekoan, 5.590 lagun hil dira Euskal Autonomia Erkidegoan, eta horietatik 811 covid-19ak eragindakoak izan ziren, heriotzen % 13,5. Hirugarren heriotza arrazoia izan da, tumoreen (1.472) eta zirkulazio-gaixotasunen (1.462) atzetik, Eustat Euskal Estatistika Agentziak gaur argitaratutako datuen arabera.
Covid-19ak eragindako 811 heriotza horietako 785 kasutan frogatutzat jo dute covid-19aren ondoriozkoak izan direla, eta 26 kasutan covid-19a balizko eragilea izan da. Gainera, beste 62 heriotzatan covid-19a heriotza kausa ziurtatuen artean egon da, baina funtsezko arrazoia izan gabe.
Datuak lurraldez lurralde aztertuta, hildakoen kopururik handiena Bizkaian zenbatu dute (476), Gipuzkoan (225) eta Araban (110) baino hildako gehiago zenbatu baitituzte bertan. Hiriburuetako datuei dagokienez, Bilbo nabarmendu da, koronabirusak 199 heriotza eragin baititu Bizkaiko hiriburuan; ondoren, Gasteiz dator, 88 heriotzarekin; eta azkenik, Donostia, 64rekin. Halaber, aipatzekoak dira Getxoko datua (38) eta Barakaldokoa (29).
Gizonen heriotzen kopurua (444) emakumeena (367) baino handiagoa izan da; adinen arabera, berriz, eragin handiena jasan duten taldeak 80 urtetik gorakoak izan dira (548), eta, ondoren, 60-79 urtekoen taldea (236).
Covid-19ak eragindako heriotza gehienak EAEko ospitaleetan gertatu dira, % 83rekin (2020ko lehen hiruhilekoan % 81,4); ondoren, egoitza soziosanitarioetan, % 8,8rekin (iaz % 11); etxeetan, % 7,6rekin (iaz % 7,6); eta beste leku batzuetan, % 0,6rekin (iaz % 0).
Heriotza kopurua jaitsi egin da iaztik
Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) 5.990 pertsona hil dira 2021eko lehen hiruhilekoan, hau da, iazko epealdi berean baino % 8,2 gutxiago. Aurreko urteetako datuekin alderatuz gero, 2020an, 2018an eta 2010-2019 epealdiko batez bestekoan baino heriotza gutxiago izan dira aurtengo martxoan. Sexuen arabera, 3.010 gizon eta 2.980 emakume hil dira, hots, % 7,2 eta % 9,1 gutxiago, hurrenez hurren, Eustat euskal estatistika erakundearen datuen arabera.
Hiru lurraldeetan egin du behera heriotza-kopuruak, eta bereziki aipagarria izan da Araban izandako jaitsiera, % 21,3koa izan baita (761 heriotza gutxiago); Bizkaian % 8,5 gutxitu dira heriotzak (3.277 hildako); eta Gipuzkoan, % 1,2 (1.952).
Urteko lehenengo hiruhilekoan izandako heriotzen artean, hamar hildako urtebetetik beherakoak izan dira (% 0,2), eta 97 heriotza ehun urtetik gorakoenak (% 1,7).
Heriotza kausa nagusiak tumoreak eta zirkulazio sistemako gaixotasunak izan dira, 1.472 eta 1.462 heriotza eragin baitituzte, hurrenez hurren; bien artean heriotzen % 49 izan dira. Hirugarren heriotza kausa covid-19a izan da, 811 kasurekin (% 13,5). Arnas arrazoiengatiko heriotzak laugarren heriotza kausa izan dira, 319 heriotzarekin (% 5,3). Nerbio sistemako gaixotasunek eragindako heriotzak 311 izan dira (% 5,2), eta digestio sistemako gaixotasunek eragindakoak 255 (% 4,3).
Heriotzen kausak desberdinak izan dira sexuaren arabera: gizonezkoen artean, tumoreak hilgarriago gertatu dira zirkulazio aparatuko gaixotasunak baino; emakumezkoen artean, berriz, heriotza kausa nagusia zirkulazio aparatuko gaixotasunak izan dira, eta tumoreak bigarren.
EAEko hazkunde begetatiboa negatiboa izan da 2021eko lehen hiruhilekoan, 2.692 pertsona gutxiagorekin. Hiru lurraldeetan galdu da biztanlerik: Bizkaian 1.665 pertsona, Gipuzkoan 819 eta Araban 208.
Zure interesekoa izan daiteke
Hondarribiak II. Berdintasun Plana onartu du, Alardearen “gatazkaren konponbidean” aurrera egiteko neurriak jasota
Abotsanitzek eta EH Bilduk osatutako gobernu-taldeak babesa eman dio planari; EAJk eta PSEk, berriz, kontra bozkatu dute, emakumeen elkarte bat “baztertu” dela iritzita.
COIk debekatu egin die trans emakumeei emakumeen kategorietan lehiatzea
SRY genearen detekzioan oinarritutako neurria 2028an sartuko da indarrean Los Angelesen, atzerako eraginik gabe.
Nor da Bermeoko portuko argazkiko neska? Hibai Agorria argazkilariak Madrilen aurkitu du erantzuna
Madrilgo zakarrontzi batean agertutako argazki negatibo batzuek Urdaibai, Elorrio eta Madril arteko istorio eder bat berreskuratzea ahalbidetu dute.
Osakidetzak pertsona transexualentzako lehen mailako arreta zerbitzuak zabalduko ditu EAEko hiru hiriburuetan
Gauzak ondo bidean, maiatzetik aurrera jarriko da abian zerbitzua. Osakidetzaren zuzendariak adierazi duenez, helburua da pertsona transexualei errespetuzko eta gertuagoko arreta ematea.
Legebiltzarrak onartu egin du udalekuetan adin txikikoen babesa indartzeko Legea izapidetzea
EH Bilduk eta Sumarrek, neurriak babestu arren, prozedura kritikatu dute, eta PPk eta Voxek erreforma egitea "zuriketa hutsa" dela esan dute.
Noelia eutanasia eskatu zuen Bartzelonako gazteak gaur jasoko du, epaileak onartu ostean
25 urteko emakumeak bere erabakiari eutsi dio, nahiz eta aita aurka agertu, Espainian legezko bide guztiak agortuta eta Giza Eskubideen Europako Auzitegira jota.
Meta eta Google, 2,6 milioi euro ordaintzera behartuta, gazte bati eragindako menpekotasunagatik
Antsietatea, depresioa edo gorputz-dismorfia dira gazteak pairatutako kalteetako batzuk. “Haurrak mendeko egiten dituzten eta osasungaitzak diren produktuak diseinatzen dituzte”, adierazi du abokatuak.
Hondarribiak gaur onartuko du bere II. Berdintasun Plana, eta Alardearen auzia bideratzeko neurriak jasoko ditu
Planak “emakumeen eskubideen defentsan jasandako indarkeria aitortzeko formulak" bilduko ditu.
Albiste izango dira: Korrika zuzenean, krisi energetikoaren aurkako neurriak eta hauteskunde sindikalak Ertzaintzan
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Ikerbasquek 30 ikertzaile erakarri eta 49 milioi euro baino gehiago bildu zituen 2025ean ikerketarako funtsetan
Urtearen amaierarako, 35 herrialdetako 417 profesional zeuden, eta 1.685 lagunek fundazioko langileek gidatutako taldeetan lan egiten zuten.