Trafikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Pertsona bat zauritu da auto batek harrapatuta Galdakaon

N-240 errepidean izan da ezbeharra, eta zauritua Gurutzetako ospitalera eraman dute.

Auto batek pertsona bat harrapatu du N-240 errepidean, Galdakaon, eta zauritua Gurutzetako ospitalera eraman dute, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Ezbeharra errepideko 54,9. kilometro-puntuan gertatu da, Bilbora bidean, 22:15 aldera.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Goiz korapilatsua Txorierriko errepideetan, Asua parean bederatzi autoren artean izandako talka baten ondorioz

Istripuaren ondorioz, bideko lau erreietatik hiru itxi behar izan dituzte puntako orduan, eta auto-ilara luzeak sortu dira inguruan: Artatzan, Arrontegin, Barakaldon eta Gurutzetan. Behin ibilgailuak bidetik kenduta, egoera bere onera itzultzen joan da. Arazoak izan dira, halaber, A8an, Kantabriarako noranzkoan, San Mames parean istripu bat izan baita. Gipuzkoarako noranzkoan, gainera, trafikoa astuna izan da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X