Nola aurre egin emergentzia klimatikoari? Egunerokorako 7 keinu oso zail
IHOBE Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak gomendio-sorta argitaratu du, gizabanakoei krisi klimatikoari aurre egiten laguntzeko, 52 keinu txikiren bitartez. Ahalegin mailaren arabera egin du erakundeak ekintza horien sailkapena: oso errazak, errazak, normalak, zailak eta oso zailak.
Hona hemen larrialdi klimatikoari aurre egiteko egunerokorako 7 keinu oso zail:
1) Bidaia planifikatu
Abiatu baino lehen, begiratu ea beste modu batean joateko aukerarik dagoen. Zure bidaia luzera ertainekoa bada, trena aukera iraunkorragoa izan daiteke ingurumenerako. Badira hegazkin-konpainiak, sortutako kutsaduraren ordain gisa, klima zaintzeko proiektu baten alde diru-kopuru sinboliko bat ematea proposatzen digutenak.
2) Aukera itzazu bestelako erregaia darabilten ibilgailuak
Automobil berria erostekotan bazabiltza, saia zaitez kontsumo baxuko bat aukeratzen. Enpresa ibilgailu-fabrikatzaileak behartuta daude haien produktuek zenbat CO2 isurtzen duten eta zenbait erregai kontsumitzen duten erakustera, erakustaretoetan eta publizitatean.
3) Autokontsumoa eta elikagai ekologikoak
Nekazaritza ekologikoaren alde egitea proposatzen digu IHOBEk, bertako barietateak landuz eta kimikorik gabeko ongarri eta pestizidak erabiliz, besteak beste. Halaber, hozkailua bete aurretik, zer jaten dugun ondo begiratzeko eta gure erosketek klima-aldaketan dituzten ondorioez hausnartzeko eskatzen digute.
4) Etxean teilatu berdea jarri
Etxea modu naturalean freskatzeko, teilatu bereak instala daitezke hainbat eraikin-motatan, industria-instalazioetatik hasi eta egoitza pribatuetaraino. Teilatu berdeak eraikinaren energiaren % 10 aurreztea eragingo du, gutxienez. Maila txikiagoan, terrazetan eta balkoietan landare altuak jar daitezke.
5) Basoa birlandatzeko proiektuetan lagundu
Basoak zaintzen lagundu nahi baduzu, aukera bat baino gehiago duzu: gobernuz kanpoko erakundeek hainbat proiektu dituzte basoa birlandatzeko, eta tokian toki ere izaten da ekimenik.
6) Festa eta ekitaldi iraunkorrak antolatu
Ingurumenarekiko balizko ondorio kaltegarriak minimizatuz diseinatu, antolatu eta gauzatzen dituen hura da ekitaldi iraunkorra. Euskadin bada agiri bat, ikuskizunetan ingurumen-iraunkortasuna ziurtatzeko: Erronka Garbia.
7) Kontrata ezazu iturri berriztagarrietatik sortutako energia
Ez da erraza eguzki-panel fotovoltaikoak edo mini sorgailu eolikoak instalatzea, baina % 100ean jatorri berriztagarriko energia kontratatu dezakegu. Etxea eta etxeko ura berotzeko indarra ere lor daiteke energia berriztagarrietatik, hala nola biomasa-galderetatik, eguzki-panel termikoetatik edo instalazio geotermikoetatik.
Krisi klimatikoaren aurka ekitearen premia
XIX. mende amaieratik, batez besteko tenperaturak 1 °C egin du gora lurrazalean, eta mende honetan zehar ere igotzeko bidean da. 2015ean Parisko Hitzarmenean 190 herrialdek erabaki zutenez, klima-aldaketaren ondoriorik larrienak ekiditeko, 2 °C baino gutxiagokoa izan behar du beroketa globalak.
Inoiz izan diren 18 urte beroenen artean, 17 mende honetan izan dira. IHOBEk azpimarratu duenez, eguzkiaren beroa atmosferaren barruan hertsitzen duten "gero eta gas gehiago" isurtzen dira, eta, ondorioz, "geuk sortua da klima-aldaketa hau".
Euskadik klima-aldaketarako estrategia bat du martxan, Klima 2050, gas-isurketak % 80 murriztea helburu duena.
"Denok egin behar dugu ahalegintxoa. Ez dugu B planik, ez dugulako B planetarik", IHOBEren arabera.
Zure interesekoa izan daiteke
Hondarribiak II. Berdintasun Plana onartu du, Alardearen “gatazkaren konponbidean” aurrera egiteko neurriak jasota
Abotsanitzek eta EH Bilduk osatutako gobernu-taldeak babesa eman dio planari; EAJk eta PSEk, berriz, kontra bozkatu dute, emakumeen elkarte bat “baztertu” dela iritzita.
COIk debekatu egin die trans emakumeei emakumeen kategorietan lehiatzea
SRY genearen detekzioan oinarritutako neurria 2028an sartuko da indarrean Los Angelesen, atzerako eraginik gabe.
Nor da Bermeoko portuko argazkiko neska? Hibai Agorria argazkilariak Madrilen aurkitu du erantzuna
Madrilgo zakarrontzi batean agertutako argazki negatibo batzuek Urdaibai, Elorrio eta Madril arteko istorio eder bat berreskuratzea ahalbidetu dute.
Osakidetzak pertsona transexualentzako lehen mailako arreta zerbitzuak zabalduko ditu EAEko hiru hiriburuetan
Gauzak ondo bidean, maiatzetik aurrera jarriko da abian zerbitzua. Osakidetzaren zuzendariak adierazi duenez, helburua da pertsona transexualei errespetuzko eta gertuagoko arreta ematea.
Legebiltzarrak onartu egin du udalekuetan adin txikikoen babesa indartzeko Legea izapidetzea
EH Bilduk eta Sumarrek, neurriak babestu arren, prozedura kritikatu dute, eta PPk eta Voxek erreforma egitea "zuriketa hutsa" dela esan dute.
Noelia eutanasia eskatu zuen Bartzelonako gazteak gaur jasoko du, epaileak onartu ostean
25 urteko emakumeak bere erabakiari eutsi dio, nahiz eta aita aurka agertu, Espainian legezko bide guztiak agortuta eta Giza Eskubideen Europako Auzitegira jota.
Meta eta Google, 2,6 milioi euro ordaintzera behartuta, gazte bati eragindako menpekotasunagatik
Antsietatea, depresioa edo gorputz-dismorfia dira gazteak pairatutako kalteetako batzuk. “Haurrak mendeko egiten dituzten eta osasungaitzak diren produktuak diseinatzen dituzte”, adierazi du abokatuak.
Hondarribiak gaur onartuko du bere II. Berdintasun Plana, eta Alardearen auzia bideratzeko neurriak jasoko ditu
Planak “emakumeen eskubideen defentsan jasandako indarkeria aitortzeko formulak" bilduko ditu.
Albiste izango dira: Korrika zuzenean, krisi energetikoaren aurkako neurriak eta hauteskunde sindikalak Ertzaintzan
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Ikerbasquek 30 ikertzaile erakarri eta 49 milioi euro baino gehiago bildu zituen 2025ean ikerketarako funtsetan
Urtearen amaierarako, 35 herrialdetako 417 profesional zeuden, eta 1.685 lagunek fundazioko langileek gidatutako taldeetan lan egiten zuten.