Nola aurre egin emergentzia klimatikoari? Egunerokorako 6 keinu zail
IHOBE Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak gomendio-sorta argitaratu du, gizabanakoei krisi klimatikoari aurre egiten laguntzeko, 52 keinu txikiren bitartez. Ahalegin mailaren arabera egin du erakundeak ekintza horien sailkapena: oso errazak, errazak, normalak, zailak eta oso zailak.
Hona hemen larrialdi klimatikoari aurre egiteko egunerokorako 13 keinu zail:
1) Mugikorra zenbat eta beranduago aldatu, orduan eta hobeto
Mugikorrak egiteko erabiltzen diren lehengaien atzean baso soilduak, gatazka armatuak, ur eta lur kutsatuak… daude. Hortaz, mugikor zaharrak birziklatu eta, berria erostera goazenean, barruko irrikei "ezetz esaten" ikasteko gomendatzen digu IHOBEk. Bestalde, munduko mugikor-erabiltzaileen % 10ek bateria bete bezain laster kargagailua kentzea nahikoa litzateke 60.000 etxeren urtebeteko horniketa bezainbeste energia aurrezteko.
2) Etxea ondo isolatu
Isolamendurik ez badugu, kanpoko eta barruko tenperaturek berdintzera joko dute. Interesgarria da gure etxea isolatzea, baita ur beroaren deposituak, berokuntza zentraleko hodiak eta hormen hutsuneak ere.
3) Betiko bonbilla gorien ordez, LED argikoak jarri
Etxean, batez beste, elektrizitatearen % 18 argitan kontsumitzen dugu. Garrantzitsua da, hortaz, LED bonbillen aldeko hautua egitea, energia-efizientzia altua ematen baitute. Betiko bonbillen ordez LED bonbillak erabilita, elektrizitate-energiaren kontsumoa % 80-90 murriztu daiteke.
4) Oporretan, etiketa ekologikoa edo Ecolabela duten ostatuetara joan
Etiketa ekologiko europarra duten ostatuak betiko sektore turistikotik bereizteko, zenbait faktoreri erreparatu behar diegu: ura eta energia aurreztea, energia berriztagarriak erabiltzea, arkitektura bioklimatikoa, eta hondakinak murriztea eta ondo kudeatzea.
5) Produktu iraunkorrak oparitu
Oparitu itzazu produktu iraunkorrak, birziklatuak edo hondakin gutxi sortzen dutenak. Oturuntzetan, alde batera utzi behin erabiltzeko mahai-tresnak, eta, apaingarririk egitekotan, material birziklatuak edo berrerabiliak baliatu.
6) Arduraz erosi
Erosketak egiteko orduan, burua erabili: egin ezazu produktu eta zerbitzu ekologikoen alde, bidezko merkataritza etikoaren alde, eta efizientzia energetiko altuaren alde. Ezetz esan behin erabiltzeko produktuei zein estalkitan bilduta dauden ondasunei. Edalontziak ere, hobe berrerabilgarriak birziklagarriak baino.
Krisi klimatikoaren aurka ekitearen premia
XIX. mende amaieratik, batez besteko tenperaturak 1 °C egin du gora lurrazalean, eta mende honetan zehar ere igotzeko bidean da. 2015ean Parisko Hitzarmenean 190 herrialdek erabaki zutenez, klima-aldaketaren ondoriorik larrienak ekiditeko, 2 °C baino gutxiagokoa izan behar du beroketa globalak.
Inoiz izan diren 18 urte beroenen artean, 17 mende honetan izan dira. IHOBEk azpimarratu duenez, eguzkiaren beroa atmosferaren barruan hertsitzen duten "gero eta gas gehiago" isurtzen dira, eta, ondorioz, "geuk sortua da klima-aldaketa hau".
Euskadik klima-aldaketarako estrategia bat du martxan, Klima 2050, gas-isurketak % 80 murriztea helburu duena.
"Denok egin behar dugu ahalegintxoa. Ez dugu B planik, ez dugulako B planetarik", IHOBEren arabera.
Zure interesekoa izan daiteke
Laredon, euskal gazteen kontrako "ehiza" gertatzen ari dela diote hainbat euskal udatiarrek
Udalak gertakari isolatuak direla dioen arren, biktimek eta euren familiek uste dute, erasook soilik euskal herritarrei egiten dizkietela, euskal herritar izateagatik. Gazteen kontrako dozena bat erasotik gora zenbatu ditu poliziak uda honetan Kantabriako udalerrian.
8.000 hektarea kaltetu dira Huelvako sutean, eta 500 bizilagun inguru ebakuatu dituzte
Tirig (Castello) udalerrian ostiralean piztutako suak kontrolik gabe jarraitzen du, eta Cati herriko bizilagunak etxetik ateratzeko agindua eman du Generalitateak.
Eklipseek ikusmin handia piztu izan dute beti Euskal Herrian, baina segurtasunez ikusi behar dira
Orain mende bat ikusi zen azkenekoz eguzki eklipse oso bat Euskal Herrian. Zorionez, herritarren kontzientzia hobetu egin da. Eklipseak modu seguruan ikusteko betaurrekoak 1990eko hamarkadan agertu ziren.
Munduko bazterretatik etorri dira Euskadira, eklipsea ikustera
Estatu Batuetatik, Poloniatik, Herbehereetatik eta Alemaniatik, besteak beste, etorritako taldeek gure lurraldea aukeratu dute fenomenoa ikusteko.
Suhiltzaileek mendean hartu dute Elgeako mendilerroan piztutako baso sutea
Bart piztu dira garrak, ustez ekaitzaren ondorioz, tximista batek eragin duela uste baitute. Sutea kontrolpean hartu eta garrak itzali ondoren, suhiltzaileak gunea freskatzen geratu dira.
Bederatzi agentek kolpeak jaso dituzte igandean Araban eta Gipuzkoan izandako esku-hartzeetan
Segurtasun Sailak gertakariak gaitzetsi ditu, eta adierazi du "kezka handiz" ikusten duela poliziaren aurka indarkeria erabiltzea.
Dolumin mezu ugari, Oihane Mateos gogoan
Orain EITBren albiste zerbitzu digitaleko burua bart zendu da, eta zorigaiztoko albistea jaso eta berehala, erreskadan etorri dira samin agurrak.
Auto gidari bat hil da N-132 errepidean, Gasteizen, Lizarrarako noranzkoan
Istripua 12:30ean gertatu da, eta ibilgailuak txandaka bideratu dituzte tarte horretan, errepidea erabat garbitu arte.
Donostiak jendetza hartu du Aste Nagusiko lehen gauean
Pertsona ugari bildu dira Donostiako kaleetan Aste Nagusiaren lehen egunean jai giroaz gozatzeko. Su artifizialek ikusle ugari erakarri dituzte, eta zerua kolorez bete dute. Zezensuzkoak ere ilusioa eta dibertsioa piztu ditu, batez ere haur eta nerabeen artean.
Nola jakin daiteke noiz gertatuko den eklipse bat?
Astronomoek zehaztasunez kalkula dezakete noiz gertatuko den eklipse bat, Ilargiaren, Eguzkiaren eta Lurraren orbitak ikusita.