Abian da Errigora 2021 kanpaina, Nafarroako produktuak erosiz euskara bultzatzeko
Gaur abiatuko da Errigora 2021 kanpaina, Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka izenpean. Gaurtik hasita eta azaroaren 11ra bitarte izango da Nafarroan ekoitzitako produktuez osatutako saskiak eskatzeko aukera, eta horien balioaren % 25 Nafarroa hegoalde eta erdialdeko euskalgintza hauspotzera bideratuko da.
Errigora elkarteak abian jarritako urteroko kanpaina da, AEK, Ikastolen Elkartea edo Sortzen bezalako eragileen babesarekin, besteak beste. Nafarroako 25 ekoizlek landutako elikagaiez osatutako saskiak saltzen dituzte, euskararen inguruan lanean ari diren eragileentzat dirua jasotzeko xedearekin. Aurten, "herriak egiten du herria" leloa izango du kanpainak.
Euskal herritarren elkartasuna beharrezkoa dela gogorarazi du Errigorak, zonaldean AEK-k eta ikastolek euskaldunak sortzen jarrai dezaten eta Sortzenek sare publikoan D eredua indartzeko lan egin dezan, baita Agerraldia egitasmoak Nafarroa hegoalde eta erdialdean euskararentzako aro berri bat ireki dezan ere.
Hiru saski mota egongo dira erosleen eskura: saski beltza, Errigoraren klasikoa (55€), saski berdea, ekologikoa (65€), eta saski zuria (75€), berezia. Horiek eskatu edo erosteko, 700 salmenta-puntu izango dira Euskal Herriko herri ugaritako taberna, denda, ikastola, udaletxe zein euskaltegietan. Gainera, egunotan, 200 herri baino gehiagotan ibiliko dira ehunka auzolangile kanpainaren berri ematen edo eskaerak jasotzen eta, horiek egiteko sasoia bukatuta, kutxak banatzen. Edonola ere, eskariak online egiteko aukera ere izango da.
Eskariak egiteko epea gaur hasi da, eta "iazko arrakasta berdindu edo gainditzea" espero dute koordinatzaileek. Izan ere, aurreko edizioa inoizko arrakastatsuena izan zen, 16.800 saski saldu baitzituzten.
Kanpaina abiatzeko, gaur goizean zehar Euskal Herri osoko dozenaka lagun bilduko dira Ablitas Nafarroa Garaiko herrian. Auzolana medio, salgai izango diren saskiak osatuko dituzte.
Arratsalderako, 3.000 lagun bilduko dituen kontzertua antolatu du Errigora elkartearen menpeko Agerraldia taldeak Tuterako zezen-plazan. Rotten XIII, Brigade Loco eta Unidad Alavesa taldeek 18:15etatik aurrera joko dute.
Guztira, 300 boluntariotik gora arituko dira bertan lanean; Ibil Bedi taldeak Agerraldia ekimenerako sortutako kantuak dioenez, "geuk egiten ez badugu, ez baitu inork egingo".
Agerraldia eta aurtengo kanpaina
Duela bi urte jaio zen Agerraldia mugimendua, Nafarroako euskararen aldeko eragileak batuta. Aldaketaren zain denbora gehiegi joan zitzaienaren ustean eta "herritarrok ekarri ezean, helduko ez dela sinetsita" sortu zuten.
Bere garaian erromatarrek ager vasconum izendatu zuten eremua berreuskaldundu nahi duten herritar guztiak saretzea eta mugimendu ekintzaile bat sortzea dute helburu. Izan ere, "bokazio praktikoa" du Agerraldiak: egiteko eta eginarazteko sortu da; "instituzioen utzikeriaren edo, are, eragozpenen aurrean, herri-ekimena nagusitu dadin, euskararentzat aro berri bat zabaltzeko".
Errigorako Peru Aranbururen hitzetan, pandemia dela eta, "jendarteari begira" aurten egin du lehen ikasturtea egitasmoak, eta "horrek eman duena kontatzeko aukera ona izango da aurtengo kanpaina".
Aurreikuspenak aldekoak dira, asteotan ekimena antolatzen duten taldeekin izandako harremana erreferentzia gisa hartuta. Parte hartu duten bitartekoek ere "sare sozialetan zabaldu dituzte" aurtengo kanpainaren nondik norakoak eta albisteak.
Ekarpen ekonomikoak "euskarari bultza berri bat emateko eta euskarazko ekimenak antolatzeko" erabiliko dira. Halaber, espero dute kanpainak "2022ko agenda askoz potenteagoa izateko" balio izatea.
Herrigintza ariketa
Errigoratik adierazi dutenez, ekimenaren ibilbide laburra "herrigintza ariketa ederra izan da, herriak herriari eginiko ekarpen xume bezain inspiratzailea". 2013tik 1.400.000 euro baino gehiago bideratu dituzte Nafarroa hegoaldean eta erdialdean "euskaldunak sortzeko herritik jaiotako egitasmoak sustengatzera".
Era berean, diru-ekarpen hori sortzeko bidea "elikadura-burujabetzara pausoak emateko" baliatu dute. Bide horretan, "herrilana" izan dute lanabes.
Proiektutik diotenez, "herritarrak kontsumitzaile edo erabiltzaile huts bihurtu garen garaiotan, auzolanaren balioa eta baliagarritasuna frogatu dugu".
Zure interesekoa izan daiteke
Euskal Herrian eguzki eklipse osoa Fiteron ikusiko da luzaroen
Tokiaren arabera ezberdin ikusiko da eklipsea; osoa toki batzuetan, partziala besteetan. Eta itzalaldiaren iraupena ere aldatu egingo da aukeratutako parajearen arabera. Euskal Herrian gertakari astronomiko honetaz gozatzeko tokirik onena Fitero izango da, Nafarroan. 86 segundo iraungo du eta ikusmin handia dago bertan.
Ander Lopez Lerena (Bogota): 'Gosaltzen ari ginela hasi da lurra mugitzen, baina hemen ez da hainbesterako izan'
Lurrikara izan den unean, Kolonbian zen EITBko gure lankide Ander Lopez de Lerena. Hiriburuan, Bogotan nabaritu du astindua. Medellinen ere nabaritu da astindua eta baita Venezuelan, Ekuadorren eta Panaman ere.
Huelvako Niebla inguruan piztutako suteak kontroletik kanpo jarraitzen du, 20.000 hektarea kiskali ostean
Huelvako baso sutea kontrolatu ezinik jarraitzen dute suhiltzaileek. Niebla inguruan piztutako garrek aurrera jarraitzen dute eta dagoeneko 20.000 hektareako eremua kiskali dute. Ehunka lagun atera behar izan dituzte etxetik.
Donostiako Piraten Abordatzearen unerik onenak
Ehunka gaztek osatu dute piraten abordatzea, Donostiako portutik Kontxako hondartzaraino. Ontzi batzuk uretara sartu eta berehala hondoratu dira, baina beste batzuk jai giroan iritsi dira helmugara, eta, tradizioak dioen bezala, ez dira falta izan bandera piratak eta baimendutako 'ontzien lapurreta'.
Gasteizko alkateak barkamena eskatu dio Zeledoni, Andre Maria Zuriaren balantzean politika eta jaiak nahastu izana kritikatu ostean
Akats bati egotzi dizkio bere hitzak, eta babesa adierazi dio Iñaki Kerejazuri, baita 1976ko martxoaren 3ko biktimei ere.
Bizkaitar bat atxilotu dute Donemiliaga Kukulan hainbat neskaren ustezko jazarlea izatea egotzita
Lau salaketa jarri dira haren aurka, eta beste lau ere aurkeztea espero da, egun batzuk lehenago izandako antzeko gertakariengatik.
ONCEk eta Jaurlaritzak LightSound gailua aurkeztu dute, ikusmen-urritasuna duten pertsonek eklipsea 'entzun' ahal izateko
Gailu iraultzailea da, itsuek edo ikusmen-arazoak dituztenek fenomeno astronomikoa esperimentatu dezaten. LightSound du izena, eta eguzki-argiaren intentsitatea denbora errealeko soinu bihurtzen duen aparatua da.
Eklipsea ikusteko planik gabe? Adi ekitaldi historiko honetaz gozatzeko proposamen hauei
Aukera zabala dugu Euskal Herrian: itsasotik, mahasti batetik edo gure gailurretatik nahiz gidatutako behaketa batean teleskopioz, besteak beste, ikusi dezakegu abuztuak 12ko eklipsea.
Gasteizko tranbia ez da erdigunetik ibiliko irailera arte
Alaba Jeneralaren eta Independentzia kaleen urbanizazio-obrek eragin dute mozketa; bertan, besteak beste, zoladura homogeneoa jarriko da, bideen zati bat berriztuko da eta hainbat konponketa egingo dira.
Eguzki-eklipse osoen inguruko lau sekretu txundigarri
Ba al zenekien Antzinako Grezian eklipseek iragartzen zuten mekanismo bat zutela? Eta eklipseek iraungitze-data dutela? Eklipseen inguruko bitxikerietako batzuk bildu ditugu hemen.