POLEMIKA INMOBILIARIOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bellas Artes eraistearen aurka daudenek 4 milioi euro ordaindu beharko lituzkete obrek geldirik jarrai dezaten

Ancora elkarteak jarritako salaketa baten ondoren, urriaren 8an geldiarazi egin ziren obrak, behin-behinean. Atzo, diru hori eskatu zion Donostiako epaitegi batek elkarteari, obrak geldirik jarraitzekotan. Elkarteak jada iragarri du ezin duela horrelakorik ordaindu.
Donostiako Bellas Artes antzokia EITB Mediako bideo batetik hartutako irudian.
Donostiako Bellas Artes antzokia EITB Mediako bideo batetik hartutako irudian.

Donostiako Bellas Artes antzokiaren inguruko polemikak aurrera darraio. XX. mende hasierako eraikina turistentzako ostatu bihurtu nahi dute eta irailean, proiektuari baimena edo lizentzia eman zion Udalak. Orduan, ondare arkitektonikoa babestea helburu duen Ancora elkarteak demanda jarri zuen Administrazioarekiko Auzien Donostiako 3. Epaitegian, obra horrek eraikinaren barrukoa botatzea eta kanpokoa moldatzea eskatzen duela salatuz, eta epaitegiak antzokia eraberritzeko lanak behin-behinean geldiarazi zituen urriaren 8an.

Donostiako Udalari eta eraikinaren jabetza duen SADE enpresari hiru eguneko epea eman zien, nork bere alegazioak aurkez zitzan, eta atzo, urriaren 29an, epaitegiak autoa kaleratu zuen Ancora elkarteari 4 milioi euro eskatuz, kauzio edo berme gisa, obrak geldirik jarraitzea nahi bazuen. Gaur eguerdian manifestazioa egin dute "Bellas Artes, zine historikoa baino gehiago" lelopean eta Ancorako bozeramaileek zifra hori "groteskoa eta irrazionala" dela salatu dute. "Garbi dago erabat ezinezkoa izango dela kopuru hori biltzea" adierazi du komunikabideen aurrean Alberto Fernandez D'Arlas elkarteko bozeramaileak.

Fernandez D'Arlasek esan du ez dagoela "eskubiderik" Ancora bezalako elkarte bateko kideek, "ondarearen alde doan eta interesik gabe lan egiten dutenek", "erakunde publikoei dagokien berme-lana egiteko", eta kasu honetan, lan hori Udalak eta Eusko Jaurlaritzak egin beharko luketela gaineratu du.

Bere iritziz, bi erakunde horiek izan beharko lukete, "legez, ondarea babesteko konpetentzia dutenak direlako", obren geldialdiak SADE enpresari sor dakizkiokeen galerak bermatzeko behar diren "abal edo bermeak jarri beharko lituzketenak".

Estatuko zinerik zaharrenetako bat

Bellas Artes antzokia Espainiako Estatuko zinerik zaharrenetako bat da, "funtsezko aldaketarik egin ez zaion eta zutik dirauen zaharrena" hainbat adituren arabera. Urbieta eta Prim kaleen artean kokatuta dagoen eraikinak 30 urte baino gehiago daramatza erabili gabe eta oso baldintza txarretan dago.

2011n, M15 mugimenduko hiru gaztek hainbat orduz okupatu zuten eraikina.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X