Espainiako Estatua da Europan haurren pobrezia-tasa handiena dutenen artean hirugarrena
Haurren pobrezia errealitate bat da Espainiako Estatuan. Save The Childrenek egindako azken txostenaren arabera, Europa mailan hirugarren postuan dago pobrezia eta haurren bazterketa arrisku tasa handienari dagokionez, % 31,3rekin, Errumania eta Bulgariaren atzetik.
Haurren etorkizuna bermatzea: nola amaitu haurren pobrezia eta gizarte-bazterketa Europan izeneko ikerketaren arabera, Espainiako Estatuko hiru haurretatik bat pobrezia-mugaren azpitik bizi da, material gabezia larria du edo enpleguak presentzia urria duen etxean bizi da.
Dena dela, Europako 14 herrialde aztertzen dituen dokumentuak azaltzen duenez, Europako herrialde bakar bat ere ez dago haurren pobreziatik libre. Europar Batasuneko ia 20 milioi haur pobrezia edo gizarte-bazterketako egoeran bizi dira; 2020an gora egin du pandemiaren ondorioz. Save the Childrenek ohartarazi du datu hori are gehiago handitu daitekeela premiazko neurriak hartu ezean.
Txostenaren arabera, Europa osoan milioika haurrek mugatua dute 0 eta 3 urte bitarteko hezkuntza eta zainketa goiztiarrak jasotzeko aukera, eta milioika haurrek egunero gutxienez janari osasungarri bat eskuratzeko lana izaten dituela ohartarazi du.
Haurren malnutrizio hori murrizteko, gobernuz kanpoko erakundeak Espainiako Gobernuari dei egin dio jantokiko bekak zabaltzeko eta eskolan egunean otordu osasungarria doan egiteko aukera bermatzeko. Espainian, jantokiko laguntzak haurren % 11k baino ez dituzte jasotzen derrigorrezko hezkuntzan, eta pobrezia-egoeran dauden haurren % 27,4tik urrun daude.
Ildo horretan, gogorarazi du pobrezia dela Espainiako haurren gizentasun eta gehiegizko pisu maila handiak azaltzen dituen arrisku faktoreetako bat. Hori dela eta, Estatuko Aurrekontu Orokorren lege-proiektuan zuzenketa bat sartzea proposatu du, jantokirako laguntzen zenbatekoa 100 milioi euro handitzeko, bai eta doako eskola-jantokirako sarbidea sustatzeko ere.
Bestalde, txostenak agerian uzten du hezkuntzarako, osasun-laguntzarako edo etxebizitza egokirako sarbiderik ezak ondorio kaltegarriak izan ditzakeela haurren osasunean, gizartean eta honen garapenean.
Erakundearen ustez, Espainiako Haurren Bermerako Ekintza Plana aukera garrantzitsua da haurren pobreziari heltzeko. Era berean, arrakala sozialak ikuspegi integrak batekin aztertzeko eta haurrei eta familiei ematen zaizkien laguntza ekonomiko zuzenak handitzeko eskatu dio Espainiako Gobernuari.
Halaber, Bizitzako Gutxieneko Diru-sarrera indartzen jarraitzea eskatu dio, eta Europan haurren pobreziaren aurka borrokatzeko dauden tresna berriak aprobetxatzeko, "haurren aldaketa jasangarria lortzeko urrats garrantzitsuak ematen jarraitzeko".
Zure interesekoa izan daiteke
Hainbat errei itxi dituzte Bizkaian eta Gipuzkoan, luiziak eta ur putzuak direla eta
BI-630 errepidean errei bat itxi dute Karrantza parean, luizi bat izan baita. Halaber, lur-jausi bat izan da N-1 errepidean ere, Idiazabal parean, eta errei bat itxi behar izan dute. Hori guztia dela eta, Segurtasun Sailak arretaz gidatzea gomendatzen du.
Amaitu dira auto-ilarak BI-10 errepidean, Barakaldo parean bi ibilgailuk istripua izan ondoren
Ezbeharra 124. kilometroan gertatu da, Donostiarako noranzkoan, eta bost kilometrorainoko auto-ilarak sortu dira.
Albiste izango dira: Ibaien egoera, noiz atertuko du? eta greba Tubos Reunidosen
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Ibaiak gainezka izan dira gauean, baina egoerak hobera egin du
Prezipitazio handien ondorioz, uholdeak izan dira hainbat tokitan, garajeetan eta etxebizitzetan, batez ere Butroe ibaiaren arroan. Marurin 36 auzokideri eragin die.
Harritzar bat zintzilik geratu da N-634 errepidearen gainaldean, Getaria parean
Eguerdia pasatxo zenean, tamaina handiko harri bat erori da mendian behera, baina burdinezko sareak eutsi egin ahal izan dio. Astearte goizean hasiko dituzte erretiratzeko lanak, eta bien bitartean, errepidea irekita dago.
Sei pertsona zauritu dira Faltzesen, beren autoa bidetik irtenda
Zauritu guztiak ospitalera eraman dituzte eta ingresatuta daude, pronostiko erreserbatuarekin. Horietako bost adin txikikoak dira.
Maila horian daude Abetxuku, Zangroiz eta Mungiako estazioak, uholde arriskuagatik
Euskalmetek jakinarazi duenez, datozen orduotan ere euria barra-barra egiten jarraituko du, ia etenik gabe, batez ere, Kantauri isurialdean.
Butroe ibaiak gainezka egin du Mungia parean
Euriteen ondorioz, Butroe ibaiak gainezka egin du Mungia parean, eta bertako Udalak autoak toki garaietara mugitzea gomendatu die herritarrei.
Nafarroak 4,7 milioi aktibatu ditu auto elektrikoaren erabilera bizkortzeko
'Tximista Auto' plan berriak ibilgailu bakoitzeko 5.500 eurorainoko laguntzak eta azpiegituretarako zuzeneko laguntza indartzen ditu.
Berriro ekin diote Bidasoa ibaira salto egin zuen gizona bilatzeari
Antza, pertsona batek bi gizon ikusi ditu igande goizaldean ibilgailuak garbitzeko gune batean lapurreta egiten, Irunen, eta ertzainak heldu direnean, horietako batek uretara egin du salto; bestea, 31 urteko gizasemea, atxilotu egin dute.