Ugaritu egin dira bortxaketa salaketak Hego Euskal Herrian
Bortxaketa salaketak % 35,8 eta % 78 ugaritu dira EAEn eta Nafarroan, hurrenez hurren, urteko lehenengo bederatzi hilabeteetan. Hala, Araba, Bizkai eta Gipuzkoan 72 izan dira, eta Foru Erkidegoan, 25.
Espainiako Barne Ministerioaren kriminalitate balantzearen arabera, guztira 506 dira EAEn sexu delituekin lotuta egindako salaketak urtarriletik irailera, eta horietako 72 izan dira bortxaketengatik.
2020ko epe berarekin alderatuz gero, EAEn % 20,5ekoa izan da sexu askatasunaren aurkako delituen gorakada, eta Nafarroan % 5 egin du behera, 171 arte.
Zure interesekoa izan daiteke
Gizon bat atxilotu dute Toledon bikotekidea hiltzeagatik
Krimena goizaldean gertatu da Alameda de la Sagrako etxebizitza batean.
Guadalajarako La Mierlako suteak 26.000 hektarea erre ditu, kontrolez kanpo jarraitzen du eta Soria aldera zabaltzen ari da
Aragoin, Zaragozako Cinco Villasko sutea egonkortuta dago, nahiz eta itzaltze lanetan jarraitzen duten, eta Teruelen sute berri bat piztu da astelehenean. Gaur bero-bolada berri bat tarteko, sute arriskua oso handia da Iberiar penintsularen ekialde osoan.
Pertsona bat zauritu da Iruñean, PA-30 errepidean bi autok eta kamioi batek talka eginda
Ezbeharra 07:15ean jazo da, Iruñeko ingurabidearen 10. kilometroan, bi autok eta kamioi batek talka egitean. Autoetako baten gidaria ibilgailutik atera behar izan dute suhiltzaileek, eta hainbat zauri ditu.
La Mierlako sutea kontrolez kanpo dago eta 26.000 hektarea erre ditu
Tenperatura altuek ez dute laguntzen Espainiako Estatuan piztutako suteak menderatzen; Guadalajarakoak oso bizirik jarraitzen du, 120 kilometroko zabalera hartu du eta, giro lehorrak bultzatuta, okerrera egin lezake.
Open Armsen "Astral" Habanara iritsi da, laguntza humanitarioko zazpi tonako partidarekin
Open Arms gobernuz kanpoko erakundearen Astral belaontzia igandean iritsi zen Habanako portura, Kubako hiriburuko haurren ospitale baterako zazpi tona laguntza humanitariorekin kargatuta. Entregatutako kargamentuan premiazko medikuntza materiala eta osasun-zentroaren energia-hornidura bermatzeko diseinatutako ekipo fotovoltaikoak daude.
Emakume bat labankadaz hil dute Antequerako etxebizitza batean
Gorpua aurkitu baino ordu batzuk lehenago haren bikotekideak bere buruaz beste egin du eta Polizia Nazionala bi gertaerak lotuta ote dauden ikertzen ari da.
Lau atxilotu eta zazpi ikertu Munduko Futbol Txapelketako finalaren ostean izandako istiluengatik
Istiluak izan dira Gasteizen, Donostian, Bilbon, Berrizen eta Berriozarren. EAJk eta EH Bilduk deitoratu egin dituzte, eta PPk eta Voxek "terrorismotzat" jo dituzte.
Sei hilabeteko kartzela zigorra eta isuna ezarri diote kargua lortzeko titulu bat faltsutu zuen Osakidetzako Segurtasun buru ohiari
Kondenatua ez da kartzelan sartuko, epaiak hala ezarrita, betiere bi urtez berriro deliturik egiten ez badu.
Hasi dira Pasaiako zubibide zaharra eta Topoaren geltoki zaharra eraisteko lanak
Lurpeko tren-saihesbide berria inauguratu eta bi egunera ekin dio Euskal Trenbide Sareak egitura eraisteari. Obrak Pasai Antxoko hirigunea biziberrituko du eta 2.800 metro koadro libratuko ditu.
Karabela portugesek 30 lagun ziztatu dituzte asteburuan, eta bost erietxera eraman dituzte
Gero eta ale gehiago ari dira iristen Bizkaiko eta Gipuzkoako kostaldera. Ondorioz, asteburuan hainbat hondartzatan protokoloa aktibatu dute sorospen-zerbitzuek, eta bost pertsona osasun-zentroetara eraman behar izan dituzte.