60 urtez gorako pertsonei hirugarren dosia ematea baimendu dute
Osasun Ministerioa eta erkidegoak berriz bildu dira asteazken honetan Lurralde arteko Kontseiluan. 60 urtez gorako pertsonei covid-19aren aurkako hirugarren dosia ematea baimendu du kontseiluak.
Hirugarren dosia behar duten eta oraindik jaso ez duten herritar guztiak "lehenbailehen" txertatzearen garrantzia azpimarratu du Carolina Darias Osasun ministroak.
Ministroaren hitzetan, "16 milioi herritar, funtsezkoa da kolektibo horiek txertatuta izatea urte bukatu baino lehen eta, posible baldin bada, Eguberriak baino lehen". Gabonetan ematen den interakzio soziala eta mugikortasun handiagoa gogorarazi ditu Dariasek. "Txertaketa areagotzea oinarrizkoa da", errepikatu du.
60 eta 70 urtez gorakoen kasuan bereziki, txertaketa erritmoa bizitzea eskatu du buruzagiak. "70 urtetik gorakoen artean hirugarren dosiaren portzentajea % 50ekoa da, eta handitu beharra dago", esan du Osasun ministroak. Kolektibo zaurgarria da, covid-19aren garapenean adina arrisku faktorea baita.
Musukoak kirol ekitaldietan
Gainera, Dariasek kluben "konplizitatea" eskatu du asteazken honetan, kirol instalazioen barrualdean zein kanpoaldean musukoa erabiltzea bermatzeko.
Kirol ekitaldien aforoen inguruko akordioa luzatzea erabaki du Lurralde arteko Kontseiluak, hau da, esparru irekietan % 100ekoa izaten jarraituko du, eta % 80eko toki itxietan.
Estadioetan erretzea edo jatea debekaturik dagoela gogorarazi du ministroak, eta barruan zein kanpoan maskara erabiltzea derrigorrezkoa izatea "oso garrantzitsutzat" jo du.
Bestalde, Osasun Publikoaren Batzordeak covid semaforo berriari oniritzia eman dio. Pandemiaren alerta mailak neurtzeko arriskuaren atariak arindu ditu Batzordeak, baina bakoitzaren neurri murriztaileak zehaztu barik.
Zure interesekoa izan daiteke
Laredon, euskal gazteen kontrako "ehiza" gertatzen ari dela diote hainbat euskal udatiarrek
Udalak gertakari isolatuak direla dioen arren, biktimek eta euren familiek uste dute, erasook soilik euskal herritarrei egiten dizkietela, euskal herritar izateagatik. Gazteen kontrako dozena bat erasotik gora zenbatu ditu poliziak uda honetan Kantabriako udalerrian.
8.000 hektarea kaltetu dira Huelvako sutean, eta 500 bizilagun inguru ebakuatu dituzte
Tirig (Castello) udalerrian ostiralean piztutako suak kontrolik gabe jarraitzen du, eta Cati herriko bizilagunak etxetik ateratzeko agindua eman du Generalitateak.
Eklipseek ikusmin handia piztu izan dute beti Euskal Herrian, baina segurtasunez ikusi behar dira
Orain mende bat ikusi zen azkenekoz eguzki eklipse oso bat Euskal Herrian. Zorionez, herritarren kontzientzia hobetu egin da. Eklipseak modu seguruan ikusteko betaurrekoak 1990eko hamarkadan agertu ziren.
Munduko bazterretatik etorri dira Euskadira, eklipsea ikustera
Estatu Batuetatik, Poloniatik, Herbehereetatik eta Alemaniatik, besteak beste, etorritako taldeek gure lurraldea aukeratu dute fenomenoa ikusteko.
Suhiltzaileek mendean hartu dute Elgeako mendilerroan piztutako baso sutea
Bart piztu dira garrak, ustez ekaitzaren ondorioz, tximista batek eragin duela uste baitute. Sutea kontrolpean hartu eta garrak itzali ondoren, suhiltzaileak gunea freskatzen geratu dira.
Bederatzi agentek kolpeak jaso dituzte igandean Araban eta Gipuzkoan izandako esku-hartzeetan
Segurtasun Sailak gertakariak gaitzetsi ditu, eta adierazi du "kezka handiz" ikusten duela poliziaren aurka indarkeria erabiltzea.
Dolumin mezu ugari, Oihane Mateos gogoan
Orain EITBren albiste zerbitzu digitaleko burua bart zendu da, eta zorigaiztoko albistea jaso eta berehala, erreskadan etorri dira samin agurrak.
Auto gidari bat hil da N-132 errepidean, Gasteizen, Lizarrarako noranzkoan
Istripua 12:30ean gertatu da, eta ibilgailuak txandaka bideratu dituzte tarte horretan, errepidea erabat garbitu arte.
Donostiak jendetza hartu du Aste Nagusiko lehen gauean
Pertsona ugari bildu dira Donostiako kaleetan Aste Nagusiaren lehen egunean jai giroaz gozatzeko. Su artifizialek ikusle ugari erakarri dituzte, eta zerua kolorez bete dute. Zezensuzkoak ere ilusioa eta dibertsioa piztu ditu, batez ere haur eta nerabeen artean.
Nola jakin daiteke noiz gertatuko den eklipse bat?
Astronomoek zehaztasunez kalkula dezakete noiz gertatuko den eklipse bat, Ilargiaren, Eguzkiaren eta Lurraren orbitak ikusita.