Nafarroak 400dik gora kasu jakinarazi ditu covid-19aren ziurtagiria martxan jarri den egunean
Nafarroan covid-19aren 405 kasu atzeman zituzten ostiralean 4.042 froga egin ostean, hau da, positibotasun tasa % 10etik gorakoa izan zen, Foru Gobernuak jakinarazi duenez.
400 kasuak gainditzen dituen lehenengo eguna da uztailaren 28tik, orduan 404 kutsatze atzeman baitzituzten % 13,9ko positibotasunarekin. Azken egunotan 361 kasu atzeman zituzten ostegunean (% 9,1eko positibotasuna); 339, asteazkenean (% 9,4); 319, asteartean (% 7.9); 241, astelehenean (% 7); igandean, 198 (% 11,7); larunbatean, 236 (% 9,7); eta aurreko ostiralean, 206 (% 6,6).
Azken 24 orduetan, gainera, pertsona bat hil da gaitzak jota, eta beste bederatzi pertsona ospitaleratu dituzte, bat Zainketa Intentsiboen Unitatean. Hori horrela, 79 pertsona daude guztira ospitalean, eta horietako 12, ZIUn.
Covid-19aren pasaportea
Hain zuzen ere, gaur sartu da indarrean covid-19aren ziurtagiriaren erabilera arautzen duen neurria. Foru Gobernuak azaldu duenez, ziurtagiria 12 urtetik gorakoei eskatuko diete 60 pertsonako edukiera duten jatetxeetan, dantzaleku eta jai aretoetan, kafe-ikuskizun baimena duten establezimenduetan eta baimen berezia duten tabernetan.
Era berean, dokumentua eskatuko dute kultur ekitaldi handietan, barruan egiten badira, janaria eta edaria eskaintzen bada, eta 1.000 pertsonatik gorako edukiera badute. Kasu horixe izango da gaur Aitanaren kontzertua, Navarra Arenan egingo dena.
Zure interesekoa izan daiteke
Laredon, euskal gazteen kontrako "ehiza" gertatzen ari dela diote hainbat euskal udatiarrek
Udalak gertakari isolatuak direla dioen arren, biktimek eta euren familiek uste dute, erasook soilik euskal herritarrei egiten dizkietela, euskal herritar izateagatik. Gazteen kontrako dozena bat erasotik gora zenbatu ditu poliziak uda honetan Kantabriako udalerrian.
8.000 hektarea kaltetu dira Huelvako sutean, eta 500 bizilagun inguru ebakuatu dituzte
Tirig (Castello) udalerrian ostiralean piztutako suak kontrolik gabe jarraitzen du, eta Cati herriko bizilagunak etxetik ateratzeko agindua eman du Generalitateak.
Eklipseek ikusmin handia piztu izan dute beti Euskal Herrian, baina segurtasunez ikusi behar dira
Orain mende bat ikusi zen azkenekoz eguzki eklipse oso bat Euskal Herrian. Zorionez, herritarren kontzientzia hobetu egin da. Eklipseak modu seguruan ikusteko betaurrekoak 1990eko hamarkadan agertu ziren.
Munduko bazterretatik etorri dira Euskadira, eklipsea ikustera
Estatu Batuetatik, Poloniatik, Herbehereetatik eta Alemaniatik, besteak beste, etorritako taldeek gure lurraldea aukeratu dute fenomenoa ikusteko.
Suhiltzaileek mendean hartu dute Elgeako mendilerroan piztutako baso sutea
Bart piztu dira garrak, ustez ekaitzaren ondorioz, tximista batek eragin duela uste baitute. Sutea kontrolpean hartu eta garrak itzali ondoren, suhiltzaileak gunea freskatzen geratu dira.
Bederatzi agentek kolpeak jaso dituzte igandean Araban eta Gipuzkoan izandako esku-hartzeetan
Segurtasun Sailak gertakariak gaitzetsi ditu, eta adierazi du "kezka handiz" ikusten duela poliziaren aurka indarkeria erabiltzea.
Dolumin mezu ugari, Oihane Mateos gogoan
Orain EITBren albiste zerbitzu digitaleko burua bart zendu da, eta zorigaiztoko albistea jaso eta berehala, erreskadan etorri dira samin agurrak.
Auto gidari bat hil da N-132 errepidean, Gasteizen, Lizarrarako noranzkoan
Istripua 12:30ean gertatu da, eta ibilgailuak txandaka bideratu dituzte tarte horretan, errepidea erabat garbitu arte.
Donostiak jendetza hartu du Aste Nagusiko lehen gauean
Pertsona ugari bildu dira Donostiako kaleetan Aste Nagusiaren lehen egunean jai giroaz gozatzeko. Su artifizialek ikusle ugari erakarri dituzte, eta zerua kolorez bete dute. Zezensuzkoak ere ilusioa eta dibertsioa piztu ditu, batez ere haur eta nerabeen artean.
Nola jakin daiteke noiz gertatuko den eklipse bat?
Astronomoek zehaztasunez kalkula dezakete noiz gertatuko den eklipse bat, Ilargiaren, Eguzkiaren eta Lurraren orbitak ikusita.