Trafikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hainbat errepide itxita daude oraindik, ura edo lur-jausiak tarteko

Bigarren mailako bideak dira denak ere. Araba da lurralde kaltetuena, bost errepide baitaude zarratuta.
A3312 errepidea, Billoda eta Erriberabeitia artean, itxita dago oraindik.
A3312 errepidea, Billoda eta Erriberabeitia artean, itxita dago oraindik. Argazkia: EITB Media

Asteburuan Euskadi astindu duen euri denboralearen ondorioak nabarikoak dira oraindik errepide sarean. Ur-putzuak eta lur-jausiak tarteko, hainbat errepidek itxita jarraitzen dute astearte honetan, Eusko Jaurlaritzak eitb.eus-i jakinarazi dionez.

Araba da lurralde kaltetuena, eta bost bide ditu zarratuta uragatik. Honakoak dira: A-3310 errepidea, Pobes parean; A-4302a, Iruña Okan; A-3302a, Mendotzako irteeran; A-4202 errepidea, Guardia parean; eta azkenik, A-3312a, Erriberabeitia eta Billoda artean.

Bizkaian, ibilgailuentzat zarratuta daude BI-735 errepidea, Makro inguruan (Erandio), eta BI-745a, Trapagaranen.

Gipuzkoari dagokionez, luiziengatik itxita daude GI-2634 errepidea, Errezilen, eta GI-3192a, Beasain parean.

Gainerakoan, txapa istripuak izan dira A-8ko Bizkaiko zatian, Bilbon eta Arrigorriagan, Donostiako noranzkoan, eta ilarak sortu diren arren, 08:30erako konponduta zeuden.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

KORRIKA 22 2022 AEK HITZEKIN
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

CCOO Korrikatik kanpo geratu da, AEK-k erabaki baitu sindikatuak ez duela lekukoa eramango, "euskararen aurkako jarrerak sustatzen" dituelakoan

Ohar baten bidez, AEK-k argitu duenez, AEKren Nazio Kontseilua CCOO Euskadiko ordezkariekin bildu zen astelehenean, eta Argia aldizkariak argitaratutako informazioari "sinesgarritasun osoa" emanda, CCOOko kideei jakinarazi zieten "bateraezinak" zirela "euskararen aurkako jardunbide horiek sustatzea eta Korrikan lekukoa eramatea".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X