Istripu batek auto-ilara luzeak sortu ditu A-8 autobidean eta N-637 errepidean
A-8 autobideak 10 kilometroko ilarak zituen 19:30 aldera Kantabriako noranzkoan, kamioi eta furgoneta baten arteko istripuaren ondorioz. Era berean, ezbeharrak arazoak sortu ditu N-637 errepidean, Arrontegiko zubian. Istripua Max Centerreko zuzengunean gertatu da, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Ezbeharra 16:45 aldera gertatu da, eta orduz geroztik auto-ilara luzeak izan dira A-8 autobidean, Kantabriako noranzkoan, baita N-637 errepidean ere.
Istripua izan duten ibilgailuek A-8ko lau erreitatik hiru oztopatu dituzte, Max Center merkataritza-gunearen parean. Garabi batek kamioia kendu behar izan du.
Talkaren ondorioz furgonetako bidaiari bat zauritu da, eta ospitalera eraman behar izan dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Migratzaileen aurkako tentsioak gora egin du Ceutan, Negu Gorriaken aurkako protesta batean