AP-15 autobidea itxita egongo da gaur gauean Andoain eta Berastegi artean
Mantentze lanak direla eta, gaur 21:00etatik hasi eta 05:00etara bitartean, AP-15 autobidea erabat itxiko da ibilgailu guztientzat, Gipuzkoako Foru Aldundiak iragarri duenez.
Autobidean egin behar diren lanen artean daude aglomeratua konpontzea, luiziak kendu eta galiboen inguruan hesiak egokitzea, eta lan horiek egiteko, ezinbestekoa da trafikoa erabat etetea Andoain eta Berastegi artean, foru erakundeak jakinarazi duenez.
Trafikoa modu honetan desbideratuko da: Andoainerako noranzkoan, mozketa AP-15-141 lotunetik egingo da, eta AP-15 errepidea erabiltzen dutenek Berastegiko lotunean irten, GI-2130 errepidetik Tolosaraino joan eta N-I errepidea hartu beharko dute.
Iruñerako noranzkoko mozketa Andoaingo Sorabillako AP-15-156 lotunetik egingo da, eta AP-15 errepideko erabiltzaileek biraketa egin beharko dute Sorabillako lotunean, N-I errepidean sartu eta, ondoren, GI-2130 errepidera, Tolosan eta Ibarran barrena; ondoren, AP-15 errepidera itzuli ahal izango dira Berastegiko lotunean. Ibilgailu astunek N-I errepidea erabiltzea gomendatzen da.
Zure interesekoa izan daiteke
EAEko hiriburuak, balizko istiluen beldur
12 atxilotu Baionan, bizitzaren garestitzea salatzeko protesten hirugarren larunbatean
Euskadiko sahararrak ospakizun betean, NBEk Minurso misioa berritzerik izan ez duelako
Elkarretaratzea Gobelan, Romo FC klubeko entrenatzailea sexu-askatasunaren aurkako delituengatik kartzelara bidali ondoren
Bilbo, Donostia eta Gasteiz blindatu dituzte, Blocusek txikizioa egiteko egindako deialdien aurrean