Koronabirusa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

40-49 adin tarteko pertsonei hirugarren dosia jasotzeko hitzorduak ematen hasi dira Nafarroan

Babesa indartzeko dosia datorren astean hasiko dira ematen, datorren astelehenean, hain zuzen ere.
Argazkia: EFE
Argazkia: EFE

40 eta 49 urte arteko herritarrak covid-19aren aurkako hirugarren dosirako hitzordua jasotzen hasi dira gaur Nafarroan. Horrela, pixkanaka-pixkanaka, datozen egunetan SMS mezu bat jasoko dute hitzordua zehazteko.

Adin tarte horretan babesa indartzeko dosia datorren astean hasiko dira ematen, datorren astelehenean, hain zuzen ere, Foru Gobernuak ohar batean iragarri duenez.

Hala ere, txertaketa beste prebentzio neurriekin laguntzeko beharra errepikatu du Foru Exekutiboak, maskara eta pertsona arteko distantzia fisikoarekin esaterako. Nafarroan covid-19aren intzidentzia oso handia da; izan ere, iragan astearekin alderatuta, % 107 egin du gora. 25.258 positibo baieztatu dituzte, Nafarroako biztanleriaren % 3,8.

Zenbakietan omikron aldaeraren hedapen azkarrak "modu erabakigarrian" eragin du. Nafarroako Unibertsitate Ospitaleko Mikrobiologia laborategiak azken zazpi egunetan egindako zorizko laginketan positiboen % 86 omikron aldaerakoak direla baieztatu du.

Gainerako adin tarteetako hirugarren dosiari dagokionez, 60-69 urteko taldean hitzordua dutenen edo txertatuen portzentajea % 80koa da; eta 50-59 adin tartean hirugarren dosia jaso dute herritarren % 21ek, eta % 73k hitzordua dute dagoeneko.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Akusatutako irakaslearen ikasle ohia: "Guk ere lekuz kanpo zeuden iruzkinak entzun behar izan genituen 11-12 urte genituenean"

Oiartzungo Elizalde ikastetxean irakasle akusatuaren ikasle izan ziren hainbat emakume Gipuzkoako Probintzia Epaitegira hurbildu dira gaur biktimei babesa ematera. Horietako batek azaldu duenez, 11-12 urte zituztenean "iruzkin lizunak" egiten zizkien gizonak, eta epaiketan entzundakoaren aurka, ziurtartatu duenez, gizona bera zen gerturatzen zitzaiena eta "lekuz kanpoko iruzkinak" egiten zizkiena. Ikasgelan bideo pornoak jartzen zizkiela eta hitz-joko lizunak egiten zituela esan dute, eta "nazkagarria" eta "lotsagabea" zela.  

Precinto policial para impedir el paso en la pasarela de la senda costera de Cabo Mayor a la playa de La Maruca, en Santander, que siempre ha tenido 'fama', no solo por el número de vecinos y turistas que la pasean diariamente, sino porque generó la constitución de dos plataformas para su ejecución sostenible, dos proyectos inacabados y, por desgracia, un final trágico el pasado martes. cuando tras el derrumbe este martes de la estructura de madera de EL Bocal de dicha senda lo que provocaó la muerte de cinco jóvenes, otra está desaparecida y una séptima de encuentra ingresada en la UCI del hospital de Valdecilla. EFE/ Celia Agüero Pereda
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Epailearen arabera, Estatuko administrazioarena zen El Bocaleko pasabidea mantentzearen ardura, eta ikerketapean jarri ditu Trantsizio Ekologikoko bi funtzionario

Epailearen ustez, Estatuko administrazioa da martxoaren 3an Santanderko hondartza horretan istripua izan zen pasabidearen "kontserbazio-egoera eta mantentzea egokia zela bermatzeko arduradun bakarra", eta pasabide horretako eta beste batzuetako lanak "amaitu gabe" daudela. Sei pertsona hil ziren eta bat larri zauritu zen, martxoaren 3an, itsaso ondoko pasabidea behera etorrita. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X