Loteria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hego Euskal Herriko lagun bakoitzak 18 euro jokatuko ditu batez beste Erregetako loterian

Bihar egingo dute zozketa, eta 700 milioi euro banatuko dituzte saritan. Euskaldunen batez besteko gastua 18 euro ingurukoa bada ere, alde handia dago lurraldeen eta erkidegoen artean.
Erregetako loteriaren zozketa.
Erregetako loteriaren zozketa.

Bihar egingo dute Erregetako loteriaren zozketa, eta 12:00etan hasiko da. 700 milioi euro banatuko dira guztira, iaz bezala. Lehenengo saria serieko bi milioi eurokoa izango da; bigarrena, serieko 750.000 eurokoa; eta hirugarrena, serieko 250.000 eurokoa. Gainera, 3.500 euroko 20 sari eta 1.000 euroko 1.400 sari ere izango ditu, besteak beste.

Hego Euskal Herriko herritar bakoitzak 18,50 euro jokatuko ditu batez beste Erregetako loterian, Espainiako Estatuaren batezbestekoa (17,5 euro) baino gehiago. Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), batez beste, 22,4 euro jokatuko ditu herritar bakoitzak (iazko kopuru bera); Nafarroan, aldiz, batez beste, 13,64 euro jokatuko ditu bakoitzak.

EAEko lurraldeen artean ere aldeak handiak dira. Gastua handiagoa da Bizkaian, bertako herritar bakoitzak, batez beste, 28,7 euro gastatuko baititu loteria horretan. Atzetik geratuko dira Arabako eta Gipuzkoako herritarrak, 17 eta 14,8 euroko gastuarekin, hurrenez hurren.

Aurten Erregetako loterian gastatutakoa iazkoaren parekoa da: iaz, Bizkaian gastatu zuten gehien (28,4 euro), eta Araba (17), Gipuzkoa (15,2) eta Nafarroa (13,61) zerrenda horretan hurrengo postuetan.

Loteria-saltzaileak administrazioetara itzuli dira abenduan protesta egin ostean. Hilaren 22an saltokiak ixteko deialdia egin zuten, salmenten komisioa azken 17 urteetan izoztuta dagoela salatzeko. Loteria-saltzaileek dezimoaren prezioaren % 4 (80 zentimo) jasotzen dituzte dezimo bakoitzeko.

Dezimoen salmenta masiboaren aurrean, iruzurren arriskuaz ohartarazi behar da. Loteria baimendutako saltokietan soilik erosteko, mezu eta dei susmagarriez ez fidatzeko eta dezimoak benetakoak direla egiaztatzeko gomendatu dute horren arduradunek.

Zure interesekoa izan daiteke

GRAFCAV1775. BILBAO, 07/04/2026.- La consejera de Bienestar, Juventud y Reto Demográfico, Nerea Melgosa, (c) el viceconsejero de Juventud y Reto Demográfico, Xabier Legarreta (d) y el director de infancia, adolencencia y familia Gorka Oraá presentan este martes las líneas generales del 'Día sin móvil: un reto para estar más cerca', que se celebrará el próximo 18 de abril en las tres capitales vascas. Observatorio Vasco de la Infancia, Adolescencia y la Juventud. EFE/Luis Tejido
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan

Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Mugikorrik Gabeko Eguna Familian izango da Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familia inguruan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta senideekin egotearen balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X