Gizon bat atxilotu dute Portugaleten emakume bat bortxatzeagatik
Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Portugaleten (Bizkaia) emakume bat bortxatzeagatik. Biktimaren salaketaren arabera, sexu-harremanak izatera behartu zuen.
Biktimak ustezko erasotzailearen etxean gertatutakoa salatu eta gutxira atxilotu dute gizonezkoa, sexu-askatasunaren aurkako delitu bat egotzita.
Biktima bera joan zen ostegun goizean Portugaleteko Udaltzaingoaren egoitzara, ezagutzen zuen gizon batek sexu-erasoa egin ziola salatzera. Biktimaren salaketaren arabera, ustezko erasotzailearen etxebizitzan, gizonak sexu-harremanak izatera behartu zuen, haren baimenik gabe.
37 urteko atxilotua ertzain-etxera eraman zuten, beharrezko izapideak egiteko. Horiek amaitutakoan, epailearen esku utziko dute datozen orduetan.
Zure interesekoa izan daiteke
J'accuse kanpainako ekintzaileek migrazio politiken biktimak omentzeko horma-irudia egin dute
Bestalde, duela bi urteko Korrikaren lehen egunean 36 migratzaileri muga igarotzen lagundu izanagatik auzipetu zituzten zazpi lagunen absoluzioa txalotu dute, "garaipen ederra" izan delako.
Festa giroa Valentzian, Kosner Baskoniari Kopa irabazten laguntzeko helburuarekin
Ospakizun gaua igarota, txarangaren erritmora esnatu dira zaleak. Kosner Baskoniak gaur gauean jokatuko du Kopako finalerako partida erabakigarria, Bartzelonaren aurka.
Ibilgailu batek su hartu du Arantzazun, biribilgune baten ondoan matxuratuta
Ibilgailu batek su hartu du larunbat goizean Arantzazun, biribilgune baten ondoan, matxura mekaniko baten ondorioz. Ez da inor zauritu, baina garrek inguruan zeuden edukiontziak kiskali dituzte.
Sarrigurengo hilketa matxista salatzeko elkarretaratzea egin dute Iruñean
Itaia talde feministak deituta, dozenaka pertsona elkartu dira Iruñeko Udaletxe plazan, Sarrigurenengo hilketa matxista eta "indarkeria matxista egiturazkoa" dela salatzeko.
Gizon batek emaztea hil du eta ama larri zauritu Sarrigurenen
Hilketa matxista ostiral arratsaldean jazo da, bikotearen etxean. Eguesibarko Udaleko Bozeramaileen Batzordeak hilketa gaitzetsi du, eta hiru dolu egun ezarri ditu eta elkarretaratzea deitu du gaurko.
Eguesibarko Udalak Sarrigurengo hilketa salatzeko hiru dolu egun ezarri ditu eta gaitzespen bilkura deitu du gaurko
Bozeramaileen Batzordeko talde guztiek adierazpen instituzionala onartu dute hilketa matxistaren kontra, baita indarkeria matxista adierazpen ororen kontra ere. Gertatutakoa "erabat gaitzetsi" eta euren haserrea adierazi dute. Elkarretaratzea 17:00etan egingo dute udaletxearen aurrean.
Bost pertsona zauritu dira Cascanten izandako istripu batean
Lau ibilgailuk talka egin dute, eta bost pertsona ospitalera eraman dituzte.
Bilbo eta Gasteiz arteko autobusek deskontuak izango dituzte aurrerantzean
Bizkaiko Foru Aldundiaren administrazio akatsa zuzenduta, erabilera anitzeko bonuek gutxienez % 40ko deskontuak izango dituzte.
Gaizki aparkatzeagatik jarritako isunak egiazkoak direla ziurtatu du Hendaiako Herriko Etxeak
Bidasoa eskualdeko hainbat bizilaguni isunak kobratzeko posta bidez bidalitako gutunak iruzurra zirela zabaldu zuen ostegunean Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak.
11 urteko zigorra ezarri diote gizon bati Bizkaian, bikotekide ohiaren etxera baimen gabe sartu eta hura bortxatzeagatik
Bikotekideak izan ziren sei urtez, nahiz eta ez ziren elkarrekin bizi. 2021eko azaroan neskak amaitutzat eman zuen harremana. Gizonak, ordea, kontaktuan jarraitzeko eskatu zion, eta 2021eko azaroaren 22ko goizean emakumearen etxera sartu zen, haren baimenik gabe, eta bortxatu egin zuen.