Txirrindulari bat hil da autoak harrapatuta, Irunen
Txirrindulari bat hil da auto batek harrapatuta gaur arratsaldean Irunen (Gipuzkoa), Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Ezbeharra GI-636 errepidean gertatu da, 13:00 aldera, Gaintxurizketara bidean, eta biktima 43 urteko gizonezko bat da, Hondarribian bizi zen errenteriarra.
Larrialdi zerbitzuak bertaratu dira istripua gertatu den lekuan, baina ezin izan dute ezer egin gizonezkoa suspertzeko eta hantxe hil da.
Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko asmoz.
Istripua gertatu eta ordu batzuetara, Patxi Vila txirrindulari profesional ohi beratarrak adierazi du bere laguna zela hildakoa, eta harrapaketa gertatu baino lehentxeago arte elkarrekin ari zirela bizikletan ibiltzen.
Zure interesekoa izan daiteke
Iñaki Angulo youtuberraren aurkako ikerketa hasi du Fiskaltzak, Hector Bellerin futbolariari irain homofoboak egiteagatik
Hoteletako erreserbekin lotutako iruzur kasuen gorakada atzeman du Ertzaintzak
Ginekologiako eta bularreko minbiziari eskainitako EITB Maratoiak ikerketa jarriko du erdigunean eta Zea Mays taldearen "Elektrizitatea" abestia izango du soinu-banda