Albiste da
Frantziako lehen ministroa |
Indarkeria matxista
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Frantziako epaitegi batek Sara Pinaren senarra Espainiaratzea aztertuko du gaur

Poitierseko Apelazio Auzitegiaren instrukzio aretoak euroagindua aztertuko du, Espainiaratu ala ez erabakitzeko.
Argazkia: EFE
Argazkia: EFE

Poitierseko (Akitania Berria) Apelazio Auzitegiak Sara Pinaren senarra Espainiaratu ala ez aztertuko du gaur. Bien bitartean, Tuterako (Nafarroa) krimen matxistaren ustezko egilea kartzelan dago.

Fiskaltzak ostegunean jakitera eman zuenez, Espainiaren euroagindua jaso ondoren espetxeratu zuten atxilotua.

Tuterako epaile batek eskatu zuen 41 urteko gizona atxilotzea, urtarrilaren 8an edo 9an emaztea "indarkeria handiz labankadak emanaz" hil zuen zantzuak ikusi zituelako. Ustez, emaztea hil ondoren, Frantziara ihes egin zuen.

Gizona urtarrilaren 11n atxilotu zuten, Boisredongo zerbitzugune batean, Bordeletik gertu, jendarmeek ibilgailua identifikatu ondoren.

Sara Pina 38 urteko irakaslea sortzez Corteskoa zen, baina Tuteran bizi zen. Indarkeria matxistaren lehen biktima da 2022an Euskal Herrian.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta/edo deitu doako telefono hauetara: 900 840 111 (EAEkoa), 016 (Espainiako Estatukoa) edo 3919 (Iparraldekoa, eguneko 24 orduetan erabilgarri, igande eta jaiegunetan 09:00etatik 18:00etara izan ezik). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Albiste gehiago gizartea

Efectos que las lluvias torrenciales han provocado en Los Alcázares, a 11 de octubre de 2025, en Los Alcázares, Murcia (España). Los Alcázares ha sufrido graves inundaciones a causa de intensas lluvias provocadas por la DANA 'Alice'. En apenas doce horas se han acumulado más de 150 litros por metro cuadrado, colapsando canales y ramblas como la de La Maraña y desbordando el canal del Postrasvase.



Edu Botella / Europa Press

11 OCTUBRE 2025;INUNDACIONES

11/10/2025
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

'Alice' depresio isolatuak alerta egoeran jarri du penintsulako Mediterraneoko kostaldea

Alice goi-geruzetako depresio isolatuak euri-jasak eta uholdeak utzi ditu Mediterraneoko kostaldeko herri askotan, bereziki Valentziako Erkidegoan, Murtzian eta Balearretan. Valentziako Erkidegoa izan da kaltetuenetako bat, Gandiako (Valentzia) hainbat tokitan metro koadroko 110 litro baino gehiago pilatu baitituzte lau orduan. Estatuko Meteorologia Agentziak (Aemet) alerta aktibatu du, eta prezipitazioak astelehenera arte izango direla iragarri du.

Gehiago kargatu