Bizkaia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hiru pertsona artatu behar izan dituzte kea arnasteagatik Ondarroan izandako sute batean

Handi kalean piztu da sua, eta kaltetutako eraikinaz gain, ondoko etxebizitzak ere jendez hustu dituzte.

Hiru pertsona ospitalean artatu behar izan dituzte kea arnasteagatik gaur Ondarroako (Bizkaia) eraikin batean piztu den sute baten ondorioz.

15:45 aldera piztu da sua Handi kaleko hiru solairuko eraikin bateko etxebizitza batean, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Sutea piztu den eraikinaz gain, ondoko etxebizitzak ere jendez hustu dituzte badaezpada ere.

Hiru pertsona toxikatu egin dira kea arnasteagatik eta Galdakaoko ospitalera eraman dituzte.

Albiste gehiago gizartea

Gehiago kargatu