Duela astebeteko grebak baino jarraipen txikiagoa izaten ari da gaurkoa Ipar Euskal Herrian
Gaur zortzi greba "arrakastatsua" egin ostean, lanuztea zegoen deituta gaur hezkuntza alorrean Ipar Euskal Herrian, eta oro har Frantziako Estatuan, ikasgeletako covid-19 protokolo berria tarteko. Hezkuntza Ministerioaren arabera, irakasleriaren % 2k egin du bat lanuzteekin, duela zazpi egun baino nabarmen gutxiago (jarraipen zabala izan zuen).
Sindikatu gutxiagok babesten zuten gaurko greba eguna; izan ere, joan den osteguneko mobilizazioa amaitu ostean, ordezkari sindikalen aldarrikapen batzuk onartu zizkien Jean-Michel Blanquer Hezkuntza ministroak, baina baxoaren probak atzeratzea akordiotik kanpo geratu zen, eta hori eskatzeko egingo dute gaurko lanuztea.
Blanquerrek ostiralean iragarri zuenez, 3.300 irakasle kontratatuko dituzte urte amaierara arte, batez ere, ordezkapenak egiteko, eta beste 4.700 langile (administrazio alorrekoak, zaintzaileak...) bestelako lanak egiteko. Gainera, bost milioi FFP2 maskara banatuko dituzte, baita kirurgikoak ere.
Baxoaren proba partzialak atzeratzea eskatzen zuten sindikatuek, eta hori aztertuko zela esan zien Blanquer ministroak, baina aztergai geratu zela eta, presioa egiteko deitu dute gaurko greba.
Baionn 12:30ean egin dute manifestazioa; Pariskoa 14:00etan zen egitekoa. Horren kontura ika-mika izan da. Izan ere, antolatzaileek baimena garaiz eskatu ez dutela argudiatuta, prefetak ez zion martxari oniritzia eman, baina berdin-berdin egingo zutela iragarri zuten sindikatuek. Prefeturatik ohartarazi dutenez, arau-hausteengatik legeak aurreikusten dituen ondorioei (isunei, besteak beste) aurre egin beharko diete sindikatuek.
Kritiken jomuga bilakatu da Jean-Michel Blanquer Hezkuntza ministroa eskolen covid protokoloa iragarri zuenean Eivissan (Balearrak) zegoela jakin denetik, are beroago daude animoak, eta gehiago dira mobilizazioei eusteko deiak.
Zure interesekoa izan daiteke
Gasteizko parrokiek aldi baterako estalpea eman diete asiloaren zain dauden Maliko migratzaileei
San Joakin eta Santa Ana parrokiak eta Elurretako Andre Mariarenak ateak ireki dizkiete 20 maliarri. Salburuako Auzo Elkarteari esker, beste 20 etorkinek gutxieneko zerbitzuak dituzte. Asilo eskaerak tramitatzeko hitzorduak lortzea eragozten dien blokeoa tarteko, 300 maliar baino gehiago igaro dira jada Gasteiztik iazko udaz geroztik.
Bilbon arma zuriz egindako eraso baten egilearen bila ari da Ertzaintza
Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, 15:00ak aldera jakinarazi diote Ertzaintzari gizon bat zaurituta zegoela Bilbo Zaharrean. 33 urteko biktimak arma zuriz egindako zauriak zituen, eta Basurtuko Ospitalera eraman dute.
Amaitu dira pilaketak N-1 errepidean, Andoain parean
Bi kamioik eta auto batek ezbeharra izan dute 15:15ean, Donostiarako bidean. Ibilgailu astunek guraizearena egin dute, eta bidea trabatzen geratu dira. Ilara luzeak sortu dira, baina 18:45erako konponduta zeuden arazoak, eta zirkulazioa ohikoa zen.
Airearen kalitatea "egokia" da Iurretan, Smurfit Kappa paper fabrikan sutea piztu eta biharamunean
Iurretako Udalak nabarmendu duenez, gaur egindako analisien arabera, "ez dago osasunerako inolako arriskurik"; are gehiago, atzotik "parametroek behera egin dute" euriari esker. Suhiltzaileek gau osoa eman dute sua itzaltzen, eta han geratu dira, erretako materiala bustitzen. N-634 errepidea gaur goizean zabaldu dute berriro.
AP-8 autobidea itxiko dute Deban bihar, zuhaitzak mozteko
07:00etatik 20:00etara egongo da itxita, Bilborako bidean, eta trafikoa bypass baten bidez zuzenduko dute, Behobiarako bidea erabilita.
La Salleko ikasle ohiek egia eta erreparazioa eskatu dituzte Patxi Ezkiagaren biktimentzat
Ikasle ohiek elkarretaratzea egin dute hainbat hamarkadatan izandako sexu abusuak salatu eta ikastetxeari premiazko aldaketak eskatzeko.
Gizon bat atxilotu dute Bilbon hilketa saiakeragatik
31 urteko gizon bat larri zauritu zuen, hiru labankada emanda, eta biharamunean atxilotu zuten, Zazpikaleetan.
Bi pertsona hipotermiak jota erreskatatu dituzte Igeldoko kala batean
Suhiltzaileak ur motorrekin iritsi dira Tximistarrira, eta bertan ez aurrera ez atzera zeuden bi pertsonak portura eraman dituzte, eta handik ospitalera.
Paper fabrika batean piztutako sute handi batek Iurretan eta Durangon errautsa egotea eragin du
Ez da inor zauritu Smurfit Kappa enpresaren kanpoaldean piztutako sutean. Suhiltzaileak kontrolpean dute sua, baina lanean jarraitzen dute N-634 errepidean, eta bi noranzkoetan itxita dago.
Eusko Jaurlaritzak eta Euskararen Erakunde Publikoak Iparraldean euskara sustatzeko 2,47 milioi euroko fondoa eratuko dute
2025-2029 aldirako hitzarmenaren esparruan, 2026. urterako lankidetzaren ildoak jakinarazi dituzte. Batera egingo dituzten proiektuez gain, 2,47 milioi euro bideratuko dituzte Ipar Euskal Herriko euskalgintzako eragile pribatuen lana diruz laguntzera.